Industria, I+D: Ezkerraldeko Teknologia Parkea (...) Ibilgailuen inteligentia (...) Bioteknologia Etxea Plentzian (...) Gernikako birsorkuntza (...)Primeran, ideia onak dira. Baina, agian, holan bururatzen zait, bioteknologia Unitik gertu jar daiteke. Itxoin, a, bai, zergatik Aldundiak (Batzar Nagusietaz aritzeaz amore eman dut) ez du dirurik ematen Unibertsitateari ikertzeko eta indarrak ez sakabanatu? Eta, hau ikerlari moduan dinot (egiten ditudan kritika hautan ez dauka garrantziarik nire ogibidea, herritar moduan egiten baitut, baina, kontxo, nire esparrua izanik, halako eztakitzer bat nabaritzen dut), zergatik beti ikerkuntza aplikatuari dirua ematen zaio eta oinarrizko ikerkuntzari bizkarra ematen zaio? Eta zergatik beti berba eiten da parke eta egiturak egingo direla eta inoiz ez ikerlarion egoera tamalgarriaz? Zertarako zeozer eraiki han lan egingo dutenen lan baldintzak negargarriak eta tamalgarriak badira? Badakit oso polita gelditzen dela I+D+i (euskaraz I+G+b deitu behar zaio?) buruz gauzak esatea baina, kasu honetan, lehengaia ikerlariak gara, eta geu beti azkenengoak gara.
Azpiegitura eta garraioa: Metroaren edukiera handitu (...) Bizkaibusa udalerri guztietara (...) sahiesbideak (...) Muntxaratz-Lebaria (...)Aja! Legealdian zehar Bizkaibusa murriztu eta kakaztu dute (lineak desagertu, ordutegia murriztu, ze, kontxo, dirua galtzen zen) orain, kanpainan, hobetuko dutela esateko. Jo, jelkideak bai argiak! Metroa eta sahiesbideak ondo, erosoagoa da dana eta Muntxaraz-Lebaria ardatzaren kontuari buruz zeozer topatzea kostatu zait, argibiderik bai?
Gizarte-Ongizatea: (...) nagusientzat 30 egoitza berri (...) Menpeko pertsonen sendiei laguntza (...) Giza-osasun Etxe barriaAtzokoan eta herenegun esandako gauza berbera, giza gai guztiak oso onak dira baina euren kudeaketa publikoa edo pribatua izan dan ez dakigu. Eta niretzat oso garrantzitsua da zerbitzu hauek publikoak izatea eta ez entepresa batek honegaz negozioa egitea, batez ere, publikoak dirua galdu dezakelako (horretarako ordaintzen baititugu) eta bigarrenak etekin handiena bilatzen baitute, eta hori, nire aburuz, ez da batere ona. Eta Giza-osasun etxearen kontua ez dakit zertaz doan.
Etxebizitza: (...) 3000 etxebizitza berri (...)Hauek kakati batzuk dira! PSE-EE-PSOE-k soilik Basaurirako 1400 egingo dituzte (pala eurak hartuz) eta hauek Bizkaia osorako 3000 egingo dituzte! Hau bai desilusioa! Oraindik argi daukadana zera da, noren konpetentzia da etxebizitzen eraikuntza nori dagokio? Ze ea lau administrazio ezberdinen esku dagoen eta ea ez diren gai prezioak jeisteko. Hau taldea hau.
Kirola eta aisialdia: (...) Bilboko (...) Bilboko (...)Eta Bizkaia gainontzean goitibeheretara jokatu.
Bizitza kalitatea: (...) doako posta elektronikoa (...) kalitatezko ura (...) plan ziklagarria (...) bidegorria (...)Guau! Zur eta lur utzi nau! Aldundian mantentzen badira bizkaitar guztiok posta elektronikoa edukiko dugu! Eta gainera doakoa! Hori bai dela proposamen bat, parkatu, hauteskundeetako Proposamena, honekin ezin dute galdu, nola ez zitzaion beste inori bururatu? Ez Gmail, ez Yahoo mail... BizkaiPosta! Txantxa bat da, ezta? Pozik ez zegoen bekario batek sartu dien arraina, ezta? Plan ziklagarria? Bere burua birziklatzen duen plana? hots, zakarrontzira bota beharrean papera birziklatzeko ontzira botatzen den horietakoa? Bidegorriei ezer ez
Tagzania: BizkaiaEz daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.