Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.
Gure Udaletexe, Batzar Nagusi (eta ez Foru Aldundia, a ze mania, hautesleok Batzar Nagusietako ordezkariak hautatzen ditugu, hauek dira Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia aukertzen dutenak, kontxo!) eta Nafarroako Foru Parlamenturako kanpaina hasi zaigu. Eta, azken lau urteetan bezala, hanka-motz.
Aurrekoetan bozkatzeko eskubidea bermatzeko
egin beharrekoaz eta aukera guztien
parte hartzea bermatua ez zegoelaz aritu nintzen. Egoera, lau urte ostean, errepikatu da. Oraingoan, inoiz baino gehiago, muga guztiak gaindituz, epaitegiek (
Gorenak eta
Konstituzionalak) legeak eta errealitatea bihurritu dituzte euren demokrazia kutsatzen dituztenak kanpoan gelditzeko. Baina kanpaina hasi denez guzti hau 'ahaztu' daiteke, orain bozka pragmatikoaren deia eta botere kuota handiena bilatzeko lasterketa hasi da. Beno, herri batzutan ez, ilegalizaioak direla eta kanpaina egin gabe iada
batzuek irabazi dute. Ez dakit hori txarra den (defizit demokratikoa argia da) edo bikaina (txapa elektorala ez dute jasan behar!).
Hauteskundero bezala propaganda iritsiko zaigu gure postontzietara. 1993ko Espainiar Hausteskundeetatik propaganda gordetzen dot, daukadan ohitura bat da, hauteskundez-hausteskunde alderdiak, koalizioak eta mezuak nola aldatzen joan diren gordeta edukitzeko. Hauteskunde hemeroteka deitu daiteke, inoiz betetako promesetaz betetako paperak. Aurten ere gordeko ditut, nola ez! Honetaz ari naizela, agian propaganda eskaneatzen eta jartzen joango naiz, iragan politikoaren voyeur-ak asetzeko. Nork daki, koldokeri nahiko bikaina izan daitke.
Hauteskundeekin batera ohikoa bihurtu den ez ohiko errituala daukagu gaurkoan: Bilbora jeitsi bozkatzeko eskubidearen alde manifestatzeko. <a href='http://www.blogari.net/ANVdonostia/'>Donostiako EAE-ANV</a>ko blogetik parte hartzera animatzen gaituzte. Arratsaldean berton ikusten gara. Iruzurkundeei ez! Hauteskundeei bai!
Hauteskunde kanpaina begiratzen jarraituko dot.
Hurrengorarte, ondo izan. Eta kontuz airea saltzen dutenekin.
Koldotxu
M.O. Norbaitek proposamenik plazaratu al du hauteskunde ingurukoak (testuak, irudiak, estekak) etiketatzeko? Nik, behintzat, hauteskundeei buruz idatziko dudana 2007M27 bezala etiketatzeko intentzioa daukat :D
>>