Mezua: Kutsadura, ilegalak eta hauteskundeak

2007-05-05

Permalink 13:46:43, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Kutsadura, ilegalak eta hauteskundeak

Ez dakit gaurkoan Espainiar Estatuko Epaitegi Goreneko 61. epaitegiak zer erabakiko duen. Susmo txarrak, guztiak, baina jakin, hamaika ordu t'erdi barru jakingo dugu. Bitartean egoera tamalgarri honi buruzko nire iritzia bota nahi dut, beharrezko dut egitea, halako egoerak nire barnea erretzen baitu.
Atzokoan Alfonso Sastre handiaren iritziki artikulu bikaina argitaratu zuten Garan. Gaurkoan Iñaki Iriondok Garan beste iruzkin interesgarri bat plazaratu du. Nire lehen gogoeta hildo honetik doa: historian zehar gertatutakoaz eta, dirudienez, ez ikasitakoaz. Inkisizioa, Naziak, Errusia (eta ekialde osoa) eta kolaborazionistak. Baina nire herritar askok pairatzen dugun egoera hau ez dit gertaera horiek horrenbeste gogorazten, beste egoera tamalgarri bat baizik: Estatu Batuetan egindako komunisten aurkako persekuzioa, "Amerika aurkako jarduera batzordea" eta McArthy. Persekuzio ideologikoa, zerrenda beltzak, eskarnio publikoak, errugabetasuna frogatzea, Estatuko botereak elkartu Estatuaren Onerako legeak asmatuz oinarrizko eskubideak ahaztuz. Antzekotasunak, nire ustez, handiagoak dira kasu honekin. Eta, azkenaldian, garai beltz horri buruzko filmeak egiten dabiltza (Buenas noches y buena suerte, adibidez) egindakoa ez ahazteko. Badirudi Estatu Espainolean halako filmeak ez duela ikuslerik.
Buruan daukadan beste ideia bat zentsuarena da. Zentsurik al du nire herria mapan kokatzen ez dakien nornor aurkeztu ahal izatea eta nire herriaren kasuistika ondo ezaguten duen batek ezin aurkeztea? Eta nik ezin bozkatzea nire herria ezagutzen duen bat baina beste batek nire herria ezaguten ez duena bozkatu ahal izatea? Zergatik bera bai eta nik ez? Honi lotuta proposamenak, aukerak daude. Nire herri edo lurraldearentzat onak izan daitezkeen proposamenak legez kanpo gelditu daitezke. Orain lau urte hautatuak ('zintzoak' deituko ditudanak) izan zirenek hartutako erabaki gehinekin ez nago ados. Eta muina hamen dago: ni. Oso egozentrikoa da, hala da, baina ezin ahaztu udaletxeak edo batzar nagusiak aukeratzen ditugula gu ezin gaitezkelako egunero gauza guztiei buruz eztabaidatzen eta erabakiak hartzen ibili, norbaitek herria altzatu behar du gero erabakiak hartu ahal izateko. Horregatik ditugu udaletxeak eta batzar nagusiak, gure iritzia ordezkatuta egoteko. Eta nire iritzitik hurbilen dagoen aukera ezin baidateke hautatu, non gelditzen da niri iritzia? Zergak ordaintzeari utziko diot?
Beste kontu bat ahozabal eta aprobetxategiena da. Horiek lotsa eta ganora erditze-gelan utzi zuten. Revilla jauntxoa... Kantauri probintzia horren aspergarria eta nazkagarria da herri honen aurka egin behar duzula? Bilbotarrengatik ez balitz zertaz biziko zinateke? Telebistan tontakeriak esateaz? Rajoy eta Basagoiti jauntxoak... zuen zerrendetan zer, usteldu asko, ezta? Pantoja&Co zuen zerrendetan daudenak baino zintzoagoak dira, bestela galdetu Zaplanaren lagunei, ba? Imaz agurgarria... aspertzen duena zeu eta errezeta zaharkitu eta hutsak dira; programa ezean babesgabea jipoitu, ezta?
Badago. Gustura gelditu naiz guzti hau bota ostean. Badakit ez duela ezerarako balio erabakia Nerbioia Ibaizabali lotzen zaioen herria ezagutzen ez duten 16 pertsonek erabaki behar dutela. Hamen gauzak horrelakoak dira.
Ondo pasa asteburua

MO: Bozketa deszentralizatuen esperimentua. Alde onak eta txarrak ikusten dizkiot, beraz, abstentzioa. Onak, bilatzailea eta gmail bikainak dira; txarrak, bilaketa historiala, agenda eta halakoak, epostarekin batera beldurra eman dezakete. Lanabesak ez dira ez onak ez txarrak, erabilerak eta praktikak dira bata edo bestea, eta enpresa bat izanik dirua sortzea izango da euren helburua, praktika onek dirua ematen duten bitartean, horrela jarraituko dute baina gehiago irabazi behar badute txarretara joko ote?

Ez dakit-Ez dut erantzun nahi

Google uhmmmm

Technorati:
Tagzania:

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution