Artxiboak: Maiatza 2007

2007-05-28

Permalink 17:29:14, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (eta X)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Bukatu dira iruzurkundeak. Kanpaina egoitzak itxi eta eraitsi. Hautagaiak eta hautatuak ez dituzte kaleak berriro zapaldu behar eta herriko jendea jasan. Orain euren bulego handi eta txukunetara buleta daitezke.
Gaurkoan irabazle asko ei dago. Edo, behintzat, askok eurak irabazi dutela diote. Ez dakit kanpainaren osteko beste iruzur bat den edo euren buruei iruzur egiten dieten.
Hala ere, atzo iruzurrari aurre egin zioten 187000 bozka inguru egon ziren. Horiek dira (gara) atzoko hauteskundeetan benetan irabazi zutenak (dugunok). Atzotik EAEren bozka legezkoa zen lekuetan irria, poza eta txanpaina dira nagusi; EAEren bozka baliogabetu ziguten lekuetan irria, harrotasuna eta enbidia dira nagusi. Berriro ere errealismo magikoaren beste kapitulu bat idatzi dugu. Berriro ere hamen gaudela aldarrikatu dugu. Orain lan egiteko garaia dugu. Atzo lortutakoari eusteko, EAE-k kudeatuko dituen udaletxeek herri disdiratsuak lortzeko, oposizioak gelditu diren herri eta Batzar Nagusietan freskotasuna eramateko. Normaltasunez ezin parte hartzea galera demokratikoak ez ezik, ideia, lan egiteko era eta jende prestatuaren galera ere dela erakusteko garaia da.

Basaurin, alkatesa berria eukiko dugu: PSE-EE-PSOE-ko hautagaia, Loly De Juan. Emaitzak nire herrian oso adierazgarriak dira:
- PSE-EE-PSOE: 8062 (+892), 9 (+3)
- PNV: 6238 (-3702), 7 (-2)
- PP: 2738 (-1571), 3 (-1)
- Baliogabetuak (EAE): 1801 (+133)
- EB-Aralar: 1652 (-493), 2 (+1)
- EA: 790 (-315), 0 (-1)
- PH: 107 (-45)
- Zuriak: 329

Iruzurrik gabe:
- PSE-EE-PSOE: 9
- PNV: 6
- PP: 3
- EAE: 2
- EB-Aralar: 1

De Juan da gure alkate berria. Bere garaipena bi faktoregatik da, PSE-EE-PSOE-ren igoera eta PNV-ren erortzea (bozken heren bat galdu du). Igoera, batez ere, hautagaiak egindako proposamenengatik izan da, San Miguel, Kalero eta Boluetako metro geltokia lotuko dituen lanzadera, Sarratuko intermodala edo metroa ia edukitzea pisu asko izan du. Iruzurra edo egingo du? PNV-rena konplexuagoa da, dirudiene barne arazoak eduki ei dituzte eta azken lau urtetako desgaste itzela ordaindu dute. Basauri eskuz aldatu da, onerako, txarrerako edo berdin geratzeko? Ikusiko dugu. Agian Basauriko jaiak tormentaren erdigunea bilakatu daitezke. Ikusiko dugu.

Hurrengo iruzurkundeetararte, lasai atseden hartu.

Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-25

Permalink 17:35:04, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (IX)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Azken txanpa

Dirudienez ez dut beste propagandarik larrutzeko aukerarik izango. Gaur heltzeko azken eguna baida ta ezer berrrik ez nire postontzian. Hala ere, azken egun honetarako baneukan pentsatuta zertaz arituko nintzen, merkatu txikiko eskaeren azken egun honetan erostera nindoana aurkitu dudan aztertutoko dut.
Gaur8n hauteskundeei buruz hainbat galdera egiten dizkigute denon artean erreportai bat egiteko. Berton nire erosketen zerrenda utzi nuen, ingelesek wishlist-a deitzen duten hori. Laburbilduz...
Basaurin
Nerbioi eta Ibaizabalera itzultzea
Ez, ez dut halakorik topatu alderdien proposamenetan. Gehien gerturatu dena PNV izan da, baina ibaiak zeharkatzeko, hots, bestaldeko lurretara (far west-ekoa dirudit) hedatzeko. Lehena, pot.
Euskararen presentzia duina bermatu
PNV, EA eta Aralar-EB hortaz mintzo dira; PSE-EE-PSOE eta PP ezer honi buruz. Hala ere ez dituzte proposamen zehatzak ematen, soilik marka teoriko bat. Gertatzen dena sinisgarritasuna nahiko galdute dute, ze euskaraz mintzatzen diren hiru alderdiak azken sei urteetan herri honetan gobernatu dute, eta ez dute ezer egin. Ez dakit zergatik izango den ezberdin aurten
zeozer hasiko baduzue, jarraitu horrekin
Proposamen berri asko eta iada onartuta daudenak proposamen moduan saldu dizkidate. Hasiko dutena bukatuko dutelaz ezerrez.
txartel digitala garraio publikoa erabiltzeko
Garraio publikoaz apenas aritu dira. Nire burutazio berritzaile honetara hurbiltzea, utopia.

Bizkaiarako
SuperSur-az ahaztu
Kanpaina honetako ahaztutako kontua. Ez da inor beraz mintzatu. Iada egingo dela barneratu dugu denok eta inork ez du horren aurka ezer argirik esan. Bai, itxoin, Aralar-EB-k zeozer idatzi zuten baina marmarka moduan. Inkredibol.
Gelditzen zaigun ingurune apurra zaindu
Bakarrik etxeak, errepideak eta pijorbanizazioak eraikiko direla entzun dut hamabastaldi honetan. Egia da Aralar-EB eta EA-ko euskaldunak lurra zaindu behar dugula diotela. Baina Bizkaian zehar egingo den ingurune txikizioaz (Bakio, Urdaibai, saltoki-guneak babestutako lurretan, berkalifikazioak,...), zero patatero.
uren kudeaketa askoz hobea
Gehien hurbildu dena PNV euren kalitatezko urarekin izan da. Baina kudeaketa beraz inork ez du hitzik esan, eta hori orain dela lau hilabete lehorte egoeran geundela.
ikerketa bultzatu
Ikerketaz ez dira aritu eta PNV-k gaiari buruz proposatzen duena justu eskatzen nuenaren kontrakoa da. Honetan ere pot.

Onartzen dut, oso inuxentea izan naiz nire beharrei hurbilduko zirela pentsatzerakoan. Gehiegi eskatzen dot. Merkatu txikian ez dut bilatzen nenbilena topatu. Eta baliagarria ez zaidan merkantzia erosteko, hobe utzi ez diotelako merkatu txikitik kanpo gelditu denarengana erostera joan.

Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-24

Permalink 17:48:14, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VIII)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Azken txanpa

Egun hauetan zehar, iruzurkunde izenpean, hauteskundeei buruzko hainbat gogoeta pertsonal plazaratu ditut. Bihar kanpaina bukatuko da, larunbatean pentsatzeko eguna izango dugu eta igandean bozkatzeko aukera izango dugu eta gure alkate, zinegotzi eta ahaldunak lau urtez zeintzuk izango diren jakin
Ez pentsa propaganda heltzen bukatu denik. Baina gaurkoan ez daukat aztertzeko proposamenik, soilik PSE-EE-PSOE Basauriko alkaterako hautagai denaren gutuna. Gehiena gazteleraz, hiru lerro izan ezik, denetarik saltzen dit eta, niretzat txarragoa dena, nolakoa naizen, zer pentsatzen dudan edo zer egin dudan suposatzen du. Eta berak esandakoarekin lau urte hauetan gertatutakoaz nire errepaso pertsonala egin nahi dot.
Un Basauri donde importen más los problemas reales que el tan manido conflicto político
Niretzat herri honetan, bai Basaurin, bai Euskal Herrian, dugun arazo politikoa itzela da eta arazo larria gainera. Lau urte hauetan Basauriko udalalak eta oposizioak ez dute politikarik egin, ez dira herri honen ordezkariak izan (orain dela lau urteko putzerazoa ahaztu barik), ez dira basauritarron mailan egon. Lau urte hauetan gauza oso larriak gertatu dira herri honetan, eta are larriagoak, Udala eta oposizioa desagertuta egon dira. Adibide argi bat 2004ean zehar gertatu zen garbitzaileen greba da. Udaletxea eta oposizioa desagerturik ibili ziren hamar hilabetez, ez zituzten ez langileak ez herritarrak errespetatu. Esaten zuten gauza bakarra entepresa pribatu baten arazoa zela eta, beraz, eurak ez zutela zer ikusirik. Hemen, alde batetik, eskola, instituto, udaletxe, polikiroldegi eta kultur etxeetan metatutako zikinkeria egon zen eta, bestetik, zinegotzien utzikeria, ez zuten politikarik egin; garbitzaileekin gertatutako gatazka politiko bat izan zen, udal zerbitzuak entepresa pribatu batek kudeatu behar ditu edo udalak zuzenean? Hau ere gatazka politiko bat da. Eta hautagaia bere gutunean Euskal Herria eta Estatuaren arteko gatazkaz ari bada, bai, oso garrantzitsua da, gatazka honek eguneroko arazoak beste era batera konpontzen ahalbidetzen ez duelako. Eta hain garrantzitsua ez bada, ez dut ulertzen zergatik ez konpondu behingoz.
Udaletik elkarrekin lan egin behar dugu
Bai? Ziur? Nik dakidala hautagai honen proposamena Basaurik duen jai eredua deseuztatzea da. Ez ditu batere atsegin gure jaiak, ziur asko, Euskal Herriko onenak. Zergatik? Partehartzailea delako. Basauriko jaiak Herriko Taldeak elkarteak antolatzen ditu, jaietan parte hartzen dituzten 15 koadrilen elkargunea, Udaletxeak hainbat diru ematen die Herriko Taldeei eta bere kasa antolatzen dituzte. Hau gure jaien eredua da. Eta hautagai hau behin eta berriz honen kontra azaldu da, orduan, zertara dator elkarlan dei hau?
Baina baditut beste adibide batzuk, ez pentsa. Adibidez, metroa Basaurira lehenago heltzeko ekimena herri ekimen bat da, Metroorain elkarteak eginda. Eta hautagai honek elkarte honek egindako proposamenak bereak izango baliran saldu zituen. Ez da lehen aldia, orain dela lau urte errauste-labe batekin gauza bera egin zuten, labe horren aurkako herri ekimena euren ekimena balitz moduan saltzen saiatu ziren. Hori a da elkarrekin lan egitea?
Puedes confiar absolutamente en mí
Aurreko guztiaren ostean, ez zutan ez beste inork merezi du nere konfiantza. Eta gainera jakinda zer egin nahi zenuen orain dela lau urte zure burua alkatesa ikusten zenuenean, ez eskatu irabazi ez duzunik.
¿Sabías que las últimas VPOs se hicieron con un gobierno socialista en Basauri?
Ez, hori ez dut gogoratzen. Hori orain dela 16 urte izan zen, orduan zortzi nituen. Baina bai gogoratzen dudana Basauri oso zatarra zela, bizitzeko deserosoa eta desegokia, ez zegoen apenas udal zerbitzurik eta zonalde askok pena ematen zuten. Ezin diot ukatu PNV-ri 16 urte hautan Basauri asko hobetu dutela, Artundoaga ganorazko polikiroldegi bat da, ez da lehen zen herri iluna, askoz ere argiagoa da, Bizkotxalden etxeak egin beharrean parke urbano bat egin zen, erkidegoko handienetarikoa; eta memoria landuz herri hau 1999an PNV-EA-EH koalizioarekin inoiz baino hobeto egon zen, ordutik gainbeheran goaz. Atzera begiratu nahi? Bale, baina dena esan dezagun. Basaurin gobernu sozialista gogoratzea miseria gogoratzea da
Metroa Basaurira heldu behar da lehenbailen
Berandu da. Obrak hasi dira, arinago ezin daitezke joan. Eta orain metroaren heltzea ez da arazo bat. Orain arazorik larriena Euskotreneko bideak lurperatzea da.
Haurrescola
Euskarari ostikada hau onartezina da. Gauza bat da euskara mesprezatzea edo kontutan ez edukitzea, baina hau... zer? Careaga goicoa? Basocelay? Bizcochalde? Pozocoeche? Cantalazarra?
jóvenes como tú quienes lograsteis ganar a la derecha y hacer que hoy Zapatero sea el Presidente
Ni bezalakoak ez dut uste.
¡Hasta pronto¡
Ezta gazteleraz ez dute zuzen idazten.

Gaurkoa ere egin dudan akats bat konpontzeko erabili nahi dut. Eta parkamena esakatzen dizuet egin dudan hanka sartze honegatik. Propoamenetan sarbideen, errotonda eta halako kontuei iseka egiten nien. Dirudienez ez nuen halakorik egin behar, proposamen horiek Basauri hiri ''mugikorra'' egiteko planean baitaude. Beraz, gogoetak proposamenak iada onartuta dagoen plan batekoak direla izan beharko lukete. Eta, bestalde, plan hori etxera bidali zidatenean ez zuela ezer esaten sarbideei buruz, soilik erdialdearen peatonalizazio eta aparkaleku berrietaz, horrek hasieran idatzi dudanara bueltatzera behartzen nau: herri honetako politikariak ez daude herri honen mailan.

Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-22

Permalink 19:46:13, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VII)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Atzokoaren analisi dentso baina gatzagabekoaren ostean, gaurkoan askoz motzagoa izango da. Mezu bakarrean bi alderdiren proposamenak aztertuko ditut. Hasteko, EA.

Propaganda berean Basauri eta Bizkaiarako proposamenak bildu dituzte. Ez dut oso ondo ulertu baina euskaraz eta gazteleraz ageri dena ez dator bat. Bizkaiaren kasuan, euskarazko bertsioa ''kañeroagoa'' da eta gaztelerazkoa formalagoa. Basauriren kasuan, euskaraz orokortasunez modu kañeroan idazten dute baina gazteleraz proposamen zehatzagoak modu formalagoan plazaratzen dituzte. Azken hautaz arituko naiz. Hala ere, ez nuen bere buruatzat euskaldun duen alderdi batetik hizkuntz tratamendu ezberdin hau espero.
Basaurirako
Trafiko arazoak konpondu
Non? Hirigunea? Periferia? Sarbideak? Egia da autoz gutxi noala herritik baina ordu jakin batzutan eta leku konkretu batzutan izan ezik trafiko arazo handirik ez dago
(...) etxebizitzentzako lekua bilatu (...) alokairu soziala (...)
Behintzat onartzen dute leku askorik ez dugula eraikitzeko. Onartzea lehen pausua da. Etxebizitza hutsak...
Aparkaleku berriak (...) hirigunean txandakako aparkalekua
Hirigunekoei ez dut uste grazia handirik egingo dienik, eta aparkaleku berriak nire kalea aparkaleku moduan erabiltzea ekingo badu, prest. Orain, non egingo dituzten? (ez auzoak baizik eta kokaleku zehatzak, kalea eta zenbakia) Aaaaaaaa, surprais, surprais.
Asteburuetan gazte eta haurrentzat ekintzak
Agian Udaletxeak herriko elkarteei kasu pixkat gehiago eginez gabezi hau ez litzateke egongo.
Industri museo egitasmo baten azterketa (...)
Ez, ez, ez... ez azterketarik, ez egitasmorik, industri museo bat egin behar da. Basaurik industri-iragan oso garrantzitsua dauka eta langileen eskubideen borrokan aintzindaria. Herri hau altzatu zuten langileei omenaldia beharrezkoa da. Halako azterketak beti gelditzen dira kaxoi batean galduak, eta ideia ona da, beraz, ekin behar zaio.
Helduei irakaskuntza euskaltegi publikoetan (...)
Berriro ere, herriko elkarteei kasu gehiago eginez...
Emakumearen etxea berehala jarri
Ostras, egia da, egitasmo hau ere kaxoi batean gelditu da.
(...) 2 haurtzaindegi berri jarri
Bai.
Etxebizitza sozialak / Porlanaren espekulazioari STOP - Lurraren ordua / Herritaren parte hartzea / Bidezko laguntza sozialak - Frauderik ez / Elkarrizketa tresna bakarra politika egiteko / Euskal Errepublika Soziala eta Euskaldun / Elkarbizitza garatzea / Ongizate zerbitzuak: duintasuna eta urbiltasuna
Azkenengo guzti hauek aurrekoen parekoa den euskarazko bertsioa da. Esandakoa, orokorra eta kañeroagoa. Honek, niretzat, sinesgarritasuna asko murrizten du.

Bizkaiarako (euskeeraz // vs // gazteleraz)
Udaletxeak pertsonen menpe (...) urbiltasunaz, eraginkortasunaz // vs // administrazio bizia eta urbila, herritarrari udaletxeak zerbitzu gehiago eskainiz
Bai, bale, askok saldu didate gauza bera. Loteslea, bai ala ez.
eskumari aurre egin (...) bidezko zergak zerbitzuak hobetzeko // vs // zerga-sistema justu eta progresiboa (...) baliabide nahiko (...) iruzurra jazarri
Har dezagun Neguko Palazioa vs sozialdemokratak.
Euskal Herri soziala (...) benetazko ongizate gizartea // vs // kalitatezko gizarte zerbitzu publikoak (...) adinekoentzat eta mendekoentzat
maximalistas vs pragmatikoak
gazteon etorkizuna lanaren duintasunak ekarriko digu, merezitako soldatekin, enplegu iraunkorraren bidez // vs // gazteentzat ondo ordaindutako eta iraunkorra den lana biltzatzeko politika ekonomikoa
borroka dezagun vs ea zer egin dezakegun
Lurra daukagu buruan eta bihotzean (...) espezulazio eteteko neurri ausartiak (...) Lurraren Ordua // vs // ingurumenarekiko iraunkorra eta arduratsua den hirigintza
Herritarra vs hiritarra
Euskal Herria nazio bat (...) euskera gure hizkuntza (...) beldur eta konpleju barik burujabetza (...) // vs // Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta euskaren erabileran bultzada
Euskalduna naiz eta harro nago, barrikadetara! vs zeozer egingo dugu.

EA... Dr Jekyll eta Mr Hyde? Aztertu behareko listo.

Mezu berean PP-z arituko naiz, askorik ez dakarte eta.
Paper batean San Gil eta Rajoy-ren gutunak ageri dira, euskaraz soilik San Gilen atelean 18 hitz ageri dira, beste guztia gaztelaniaz. Ez dago proposamen zehatzik eta gauza orokorretaz ari dira, baina, beno zeozer ateratzea espero dot.
Rajoyren mezuan...
Azken hiru urteetan sozialisten gobernua (...) garrantzi gutxiko gaietan indar asko erabili du (...) denon ongizatea ez du hobetu (...)
Bai, homosexual eta emakumeen eskubideak eta menpeko pertsonen ongizatea garrantzi gutxiko gaiak dira. Eta hauek hauteskunde lokalak dira, badazpada ahaztu badu.
(...)gehiago eta hobeto aurrera egiten duten udalerri eta komunitate autonomoak PP gobernatzen dituenak dira (...)
Bai, Andratx kasua, Valentzian metroa pikutara doa, ura golf zelaietan galtzen da, tunelak urez betetzen dira, Paco el Pocero, Terra Mitica,...

San Gilen mezuan...
ETAren suntsipena (...)
Egunero lo pixkat gehiago egiteko gogoekin altzatzen naiz, 7:30 inguruan, kola-kaoa, ogi-errea eta madari bat gosaltzen dut, irratian trafikoaren egoera entzuten dudan bitartean.
Gure marku legalari errespetua (...) Euskal Herria Espainakoa da (...) Espainatik kanpo ezinezkoa da gure ongizatea mantentzea (...)
Marmitakoa gehien gustatzen zaidan janaria da. Baina pilo. Hegaluzearen denboraldia denean platerkadak eta platerkadak jaten ditut.
(...) benetako arazoen konponketa: lana, hezkuntza, etxebizitza, adinekoei atentzioa, segurtasuna (...) Arabako diputazioa eta Gasteizko udaletxea eredu
Aja, aja... horren garrantzitsua bada zergatik ez zareta hamendik hasi?

PP. Beste barik.
Technorati:
----------

2007-05-21

Permalink 18:21:58, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (VI)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Gaurkoan bi alderdi gehiagoren proposamenak heldu zaizkit, bakarren bat faltako da. Hala ere, beste egunetatik oraindik aztertu gabeko programaren bat badaukat eta heldu zaizkidan ordena jarraituz gaurkoan Aralar-EB-n txanda da.
Gazteleraz eta euskaraz, Basauri ezkerrera ekarri lelopean, Bizkaia eta udal-politika (orokorrak, ez nire herri espezifikoak, jo, hartu dudan afizioarekin) proposamenak azaltzen zaizkigu
Bizkaiarako
Hiritarren partaidetza: (...) partaidetza zuzena sustatu (...)
Parteidetza bermatzea primeran dago, ezin ukatu. Hala ere, zein neurrirarte kasu egingo da parte hartzen duen jendeari edo herri-mugimenduei? Soilik kontsultiboa edo loteslea izango da? Aja, aja, esatea erreza da, kasu egitea... beste kontu bat
Alokairu soziala: (...) etxebizitza babestu gehiago eraiki (...) espekulazioari aurre egitea (...) etxebizita duina (...) hutsik dauden etxebizitzak alokagai jartzea (...)
Etxebizitza lortzea erraztea ere ideia on bat da. Arazoa, normalean, programa hauetan sartzeko baldintzak dira, edo ez zara heltzen edo pasatzen zara edo ez dituzu guztiak betetzen. Eta Ezker Batuari kritikatxo bat, bozpasei urte daramate Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailan eta asko konpondu, ez dute konpondu eta, gainera udaletxe askorekin iskanbilak. Zeozer ez doa ondo.
Fiskalitatea: (...) bidezkoagoa (...) gehien duenak gehiago ordaindu (...)
Bai, hala izan beharko litzateke. Baina guztiok badakigu horrela ez dela. Eta egoera honi esku sartzeko ausarta izan behar da. Eta ez kikildu. Esatea erraza da, egitea...
Azpiegiturak: (...) garraio-publikoa (...) gizarte-bidesaria (...) Hegoaldeko ingurubidea gaitzesten (...) barnebideen eta Bilboko porturako tren-lotunearen alde gaude
Eta programa ezkertiar eta aurrerakoia hamen hondatu zaigu. a) SuperSur-a ez da gaitzesten, bere kontra edo desados zaude; b) ez da errepideen alde egiten, hau behin talde ekologista batek sahiesbideen aurka adierazteko esan zutena gogorazten dit, "herriaren hazkuntza itotzen dute"; ezkerrak ez ditu errepide berriak egiteko eskatzen, baizik eta daudenak atontzea eskatu; c) gizarte-bidesaria baino prezioen murrizketa orokorra, prezio sinboliko bat ezarriz, defizitak zergetatik ordainduz.
Ingurumena: (...) luzamendua (...) errausketaren arloan (...) murrizketaren, berrerabilpenaren zein birziklapenaren alde
Ados. Baina erreztasunak eta baliabideak jarri. Gaur egun birziklatzeak zigor bat dirudi
Gizarte-ekintza: (...) adinekoak, elbarriak, emakumezkoak eta adingabeak atenditzea (...) zentro gehiago eraiki (...) etxez-etxeko laguntzak (...) gizarte-larrialditarako laguntzak (...)
Atenditzea, laguntzea edo duinezko bizi-baldintzak eta bizi-baldintza egokiak sortu? Arraina edo arrantza?
Industria eta lana: (...) teknologi berriak bultzatu (...) dirulaguntzak ETE-ei (...) bazterketaren aurka (...) lekualdaketen kontra (...)
Bidezkoa da, baina kontuz zeri ematen zaion dirua eta noren kontrolpean dagoen.
Turismoa: (...) Udalerriei finantza-laguntza gehiago (...) garapen turistikoa (...)
Zeeeeeeeeeer? Bizkaia osoan turismoa bultzatu? Hau txantxa bat da, ezta? Basauri, kartzelaren herria, bisitazu!

Udal-politika
Lan egonkorra: (...) enpresekin elkarlanean (...) enpleguak egonkorrak (...) langileek dagozkien eskubideak (...)
Bai, ea nola konbentzitzen dituzuen enpresariak euren etekinak jeitsi behar dituztela langileen mesederako
Euskara: (...) normalizazioarekiko eta erabilerarekiko konpromisoa (...) jakitea era erabiltzea bultzatu (...) administrazioak euskaraz arreta ematea bermatu
30 urteren ostean berdin darraigu. Ez konpromisorik ez bermatzea ez istoriorik... udal funtzionarioak euskaraz jakitera behartzea eta euskaraz bizi ahal izatea.
Ongizatea: (...) guztiok dugu gizarte-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (...) auzitegietara jo bermatzen ez denean (...) behar dunten pertsonentzat laguntza, asistentzia-zerbitzuak, egoitzak, gizarte- eta hezkuntza-arreta (...)
Hala da. Ta? Proposamena auzitegietara joatea da? Bestalde, ez litzateke hobeto izango asistentzia infinituraino handitu beharrean, pertsonak euren familietaz arduratzeko denbora gehiago edukitzea?
Eramangarritasuna: (...) eramangarriak diren energiak (...) funtzionaltasuna eta berdeguneeak uztartu (...) bizikleta erabilera defendatu (...) Tokiko Agenda 21 eta oinezkoentzako guneak (...)
Ez dakit bizikletaz ibiltzen. nahiago dut tren-arina ezartzea. Agenda21-ena katxondeo bat da, hortik jarraitzea ez du batere merezi (nabaritzen da batek baino gehiagok ez dituela irakurri diagnosi txostenak).
Hirigintza: (...) kohesiodun hirigintza (...) eremu ezberdinen eraikuntza (...) garraio garapena eta komunikatzeko bideen diseinuak orekatuak
Guztion noizbehin SimCity-ra jokatu dugu.
Sexu-berdintasuna: (...) emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna (...) politika sozial, ekonomiko eta kulturalak jarri (...) sare publikoa hedatu familia bizitza eta lana uztartzeko
Berriro ere diot, zer da hobeagoa, zerbitzuak infinutarte zabaldu edo norberak bere familiei kasu egiteko denbora edukitzea ahalbidetu? Frogatu ez den zer berri proposatzen dute berdintasuna lortzeko? Azken urteetan plan eta politika asko egin dira baina bere horretan darrai... agian ezberdintasunaz hitz egiteari utziko bagenio eta eskubideei buruz hitz egiten hasi...
osasun publikoa: (...) ingurumen-osasuna kontrolatu (...) zarata-maila, lokalen higienea (...) ohiturak hobetu
Barita magikorik publikoaren artean?
Erabakitzeko eskubidea: (...) hiritarren partaidetza aktiboko politikaren ardatz (...)
Berriro ere, loteeslea, bai ala ez.

Luzetxo gelditu zait baina horrela zetorren propaganda. Egia esan puntu batzuk errepikatzen dira, beste era batetara jarrita edo banatua. Nahiago nuen proposamen zehatzen inguruan aritu, baina ez dut honetan sorte handirik eduki. Ez da horren dibertigarria marko teorikoei kilimak egitea, orokorrean askoz ere zentzuzkoagoak direlako proposamen jakinak baino. Zer egingo diogu. Portzierto, gizarte-arloa edo ongizatea ez da gupida edo karitate soila
Bihar, gehiago
Technorati:
----------

2007-05-19

Permalink 14:43:04, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (V)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Atzokoan gaurkoan EAJ-PNV Bizkaiarako dituen proposamenei buruz idatziko nuela adiereazi nuen. Ordun, ekin diot!
Gazteleraz eta Bizkaierea zuzen batean, Bilbao hautagaiaren gutun arrunt horietako batez gain, honako proposamen hauek egiten dizkigute jelkideek.
Industria, I+D: Ezkerraldeko Teknologia Parkea (...) Ibilgailuen inteligentia (...) Bioteknologia Etxea Plentzian (...) Gernikako birsorkuntza (...)
Primeran, ideia onak dira. Baina, agian, holan bururatzen zait, bioteknologia Unitik gertu jar daiteke. Itxoin, a, bai, zergatik Aldundiak (Batzar Nagusietaz aritzeaz amore eman dut) ez du dirurik ematen Unibertsitateari ikertzeko eta indarrak ez sakabanatu? Eta, hau ikerlari moduan dinot (egiten ditudan kritika hautan ez dauka garrantziarik nire ogibidea, herritar moduan egiten baitut, baina, kontxo, nire esparrua izanik, halako eztakitzer bat nabaritzen dut), zergatik beti ikerkuntza aplikatuari dirua ematen zaio eta oinarrizko ikerkuntzari bizkarra ematen zaio? Eta zergatik beti berba eiten da parke eta egiturak egingo direla eta inoiz ez ikerlarion egoera tamalgarriaz? Zertarako zeozer eraiki han lan egingo dutenen lan baldintzak negargarriak eta tamalgarriak badira? Badakit oso polita gelditzen dela I+D+i (euskaraz I+G+b deitu behar zaio?) buruz gauzak esatea baina, kasu honetan, lehengaia ikerlariak gara, eta geu beti azkenengoak gara.
Azpiegitura eta garraioa: Metroaren edukiera handitu (...) Bizkaibusa udalerri guztietara (...) sahiesbideak (...) Muntxaratz-Lebaria (...)
Aja! Legealdian zehar Bizkaibusa murriztu eta kakaztu dute (lineak desagertu, ordutegia murriztu, ze, kontxo, dirua galtzen zen) orain, kanpainan, hobetuko dutela esateko. Jo, jelkideak bai argiak! Metroa eta sahiesbideak ondo, erosoagoa da dana eta Muntxaraz-Lebaria ardatzaren kontuari buruz zeozer topatzea kostatu zait, argibiderik bai?
Gizarte-Ongizatea: (...) nagusientzat 30 egoitza berri (...) Menpeko pertsonen sendiei laguntza (...) Giza-osasun Etxe barria
Atzokoan eta herenegun esandako gauza berbera, giza gai guztiak oso onak dira baina euren kudeaketa publikoa edo pribatua izan dan ez dakigu. Eta niretzat oso garrantzitsua da zerbitzu hauek publikoak izatea eta ez entepresa batek honegaz negozioa egitea, batez ere, publikoak dirua galdu dezakelako (horretarako ordaintzen baititugu) eta bigarrenak etekin handiena bilatzen baitute, eta hori, nire aburuz, ez da batere ona. Eta Giza-osasun etxearen kontua ez dakit zertaz doan.
Etxebizitza: (...) 3000 etxebizitza berri (...)
Hauek kakati batzuk dira! PSE-EE-PSOE-k soilik Basaurirako 1400 egingo dituzte (pala eurak hartuz) eta hauek Bizkaia osorako 3000 egingo dituzte! Hau bai desilusioa! Oraindik argi daukadana zera da, noren konpetentzia da etxebizitzen eraikuntza nori dagokio? Ze ea lau administrazio ezberdinen esku dagoen eta ea ez diren gai prezioak jeisteko. Hau taldea hau.
Kirola eta aisialdia: (...) Bilboko (...) Bilboko (...)
Eta Bizkaia gainontzean goitibeheretara jokatu.
Bizitza kalitatea: (...) doako posta elektronikoa (...) kalitatezko ura (...) plan ziklagarria (...) bidegorria (...)
Guau! Zur eta lur utzi nau! Aldundian mantentzen badira bizkaitar guztiok posta elektronikoa edukiko dugu! Eta gainera doakoa! Hori bai dela proposamen bat, parkatu, hauteskundeetako Proposamena, honekin ezin dute galdu, nola ez zitzaion beste inori bururatu? Ez Gmail, ez Yahoo mail... BizkaiPosta! Txantxa bat da, ezta? Pozik ez zegoen bekario batek sartu dien arraina, ezta? Plan ziklagarria? Bere burua birziklatzen duen plana? hots, zakarrontzira bota beharrean papera birziklatzeko ontzira botatzen den horietakoa? Bidegorriei ezer ez
Urarena aparteko gaia da... ez da soilik kalitatezko ura izatea (garbitzeko ordaintzen dugun tasa ikusita garbia baino Perrier izan beharko litzateke), arazoa Bizkaian ez dago ur kalitatean, daraman kloro kopuruarekin ezerk ezin dau biziraun ur urtean. Hamen arazoa, Arazoa, ur garraioa da, ur asko hodien mantenu eskasa (edo gabezia) dela eta galtzen da. Eta ezin dezakegu ura holan galdu. Eta beste Arazo handi bat erabilera da, herrietako lorategiak ureztatzeko ur-edangarria erabiltzen da. Ez litzateke logikoagoa izango Galindotik ateratzen den ur garbi baina ez-edangarria erabiltzea lorategiak ureztatzeko edo industriak hoztaile moduan erabiltzeko?
Bizkaiarako EAJ-PNV-ren proposamenekin bukatuko dut. Animo propagandarekin!

Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-18

Permalink 20:39:10, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (IV)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Atzoko mezuak izan duen ohiartzunaren ostean (Merçi Teketen Zabaltzeagatik) gaurkoan EAJ-PNV-ren SPAM-arekin, barkatu, proposamenekin sartuko naiz. Atzokoan esan neban lehenak iristen izan zirela. Zabaldu eta apenas papeletak eta bozkatzaeran garrantziaz mintzo ziren. Portzierto, oso ekologista bilakatu zaizkigu jeltzaleak, birziklatzeko deia eginez, pena ingurugiro interes hau ez jartzea SuperSur eta Y-ko bezalako azpiegituretan. Hala ere, gaurkoan, Basauri eta Bizkaiarako dituzten proposamenak heldu zaizkit. Bi txandatan egingo dot oso luzea ez eitekoa, gaur Basauri (bakoitza bere etxerantz).

Gaztelera eta Bizkaierea zuzenean zera egingo ei dutela diote. Badazpada, eta kritikak hobeto ulertzeko, egungo alkatea EAJ-PNV-koa da, alderdi honek azken 16 urteetan herri hau kudeatzen egon da.
Herri garraio hobe eta ugariagoa: Metroa 2010ean (...) Uri-Autobusa (...) Bidebietako geltokiaren modernizazioa
Primeran! Ideia ona herriko auzoak bus bidez lotzea, zenbat kobratuko digute bidaia? Metroa eta Bidebietako geltokiarena ez dago Udaletxearen eskuetan, Bizkaiko Garraio Patzuergoa (Udaletxea beste kide bat baino ez da) eta RENFE-ren eskuetan hurrenez hurren.
Erreka igaroz: (...) lur esparru lez berreskuratzearen alde(...)
Beste era batera esanda: administrazioetara negar egiten joango gara Mercabilbao, espetxe eta kuartelak kentzeko. Bai, azken berrogei urteetan bezala.
Pertsonak aintzakotzak hartuz: (...) etxebizitza gehiago (...) Zahar etxe berria (...) haurtzaindegiak (...) behartsuekin solidaritatea (...) gizarte-laguntzetan gardentasuna
Bale. Etxebizitzena atzokoan PSE-EE-PSOE-k esandakoaren gauza bera diot: herritarrak galdu ditugu eta etxebitzak egin dira, edo lehen hamar batera bizi ziren edo zentzu handirik ez deko... etxebizitza hutsak aztertu. Gizarte onura den oro ona da, ez dakidana nork kudeatuko duen da, hau da, udal zerbitzuak diren edo entepresa pribatu batek (horrek dakarren galera guztiarekin) eramango dituen.
Auzoen arteko oreka: bardinak dira auzo guztiak (...) Udala parte-hartzailea sustatu
Eta azken 16 urteetan nor egon da udaletxean? Gezurrezko EAJ-PNV bat eta hauek benetazkoak dira? Eta alkategaia... ez da izan zinegotzia, ala? Eta guztiok dakigu herri guztietan auzo marginatuak daudela, berdinasunaren istoriatxo hori... mesedez.
Hirigintza jasangarria: (...) trenbide-modoiloa kendu (...) oinezkoentzat eremu barriak
Berriro ere Udaletxearen konpetentzia ez den zeozer (trenbideak RENFE-renak dira) eta kenduko dituztela azken hamar urteotan saldu digute. Oinezkoen kontuarekin pozik nago, baina kotxeak pasatuko dira? (Galizia kalean bezala?)
Zerbitzuak modernizatu: (...) albozamadun zaborontziak (...) aurreikusitako lurpeko aparkalekuak (...)
Ala! Beste batzuk zaborregaz. A ze afizioa, modan egongo ote? Kriston herrian bizi naiz, gure buruhausterik handiena zaborontziak ipini edo lurpetik joatea da. Flipaute. Eta aparkalekuegaz, gauza bera, eta gainera badiote aurreikusita dagoela, ordun, zer berri?
Kultura eta gazte-sorkuntza: (...) gazteentzako ekintzagunea (...) El Social programazioa bultzatu (...) Jolas eta Kultura-Jardueragune lez (...)
Bai, ekintzagunea, pasaden astean edo aste hontan aurkeztu zen hori, bai, zeozer entzun dot. El Social bultzatu, nora? Labarretik behera azken urteotan bezala? Jolasgune, bakit zertaz doan, Kulturaguneak? E? Azaltzerik bai, mese?
Herritarren aisialdia: 10km uri-ibilbide berriak (...) Artundoaga-Arrigorriaga ibaiertzeko ibiltokia (...)
Nik nahi dut! Nabaritzen da Bilbo albokoak garela... 7km2-ko herri hiperdentso batean 10 km egingo dituzte. Hori bai dela gauzak botatzea. Bua, kristona.

Basauriko EAJ-PNV-ren proposamenekin bukatuko dut. Bihar Bizkaiarentzat eginikoei buruz arituko naiz.
Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-17

Permalink 21:06:40, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (III)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Postakutxara alderdien spam-a, barkatu, merkatu-txikiko eskaintzak, barkatu, proposamenak heltzen zaizkidan neurrian horiei buruz arituko naiz. Lehena EAJ-PNV izan da, baina PSE-EE-PSOE-k lan gutxiago eman dit Basaurirako euren proposamenak bistara jarri dituztelako, gutunazalik zabaldu gabe. Bakoitza, berari interesatzen zaiona, nire kasuan, nire herria. Hortaz, hortik hasiko naiz. Gaztelera zuzen batean (euskaraz soilik bi hitz eta toponimia datoz) zera eskaintzen didate
Aparkalekuak
Horiek iada badatoz Basauri "mugikorra" egiteko Udaletxeak proposatutako planean. Arrain izoztua freskoa moduan azaldu nahi?

Sarratu-Azbarren intermodala
eeeeeeeeeee, kontxo, itxoin, bai, badakit, hau, hau, Metroorain herritar ekimenaren proposamen bat da. Eta Udaletxeak iada bere gain hartu zuen. Orain beste baten arrain izoztua eurak arrantzatu moduan saldu nahi?

Etxebizitza denon eskubidea delako: (...) Etxebizitza udal gerentzia sortu 1300 etxebizitza egiteko (...) planifikazio aholku kontseilua sortu (...) gazteentzako udal etxebizitzak alokatu (...) erabilera aldaketa ordentza (...)
Zertarako horrenbeste gauza berri sortu? Diru gehiago bota konponbideak proposatu ditzakeen jendari ordainduz arazoak konpondu beharrean? Eta, itxoin, momentutxo bat, ea, ea, ea, a, bai, Basaurik azken urteetan biztanleriaren galera eduki du, baina, era berean, etxebizitzak eraiki dira. Ulertzen ez dudan zeozer dago hamen. Norbaitek etxebizitza hutsak ikertuko ditu etxebizitza berriak egin baino lehenago? Eta, hauek egin behar badira, non? Basaurin ez dago lekurik

Basauri atseginago bat behar dugulako: (...) aparkaleku gehiago sortu teknolgia berrien bidez solua aurreztuz (...) sarreretan hobekuntzak egin (...) Baskoniatik bi erreil (...) Urbitik bi erreil (...) Kaleron errotonda (...) Boluetarekin konexio hobea (...) etxebizitzak pertsona nagusi eta minusbalituei egokitu (...) oztopo arkitektonikoak kendu
Azken biekin ados nago, ideia onak dira. Beste biak, ufffffff, 1300 etxebizitza egiteko haina solu badaukagu, ez dakit zertara datorren orain solu apurra ondo aprobetzatzea. Eta sarrerena katxondeo bat da. Hori bai dela arazoak ez dauden lekutik sortu eta konponbide kaskar bat ematea. Garraio publikoa zer den bai jakin? Baskonia eta Boluetatik Bilbora joateko da gehienetan, metroa bi urte barru heltzen bada, hamendik trafikoa jeitsiko da; Urbikoa parregarria eta Kaleroko Rotondarena, ez baldin bada etxebizitza guztiak botatzen ez dago lekurik, eta gaur egun bidegurutze hori dagoen moduan ondo funtzionatzen du.

Administrazio gardenago bat behar dugulako: (...) Kexuaren bulegoa sortu (...) gastuen eta sarreren azalpena (...)
Kexuaren bulegoa? (Gazteleraz itsusiago gelditzen da, oficina de la queja) Ze txantxa mota da hau? Diru gehiago bota jendearen ''kexuak'' entzuteko? Kexak? E? Orain proposamenak, iradokizunak eta zer hobetu behar den kexu triste soilak dira? Hori al da gardentasuna? Eta niri gastuak eta sarrerak azaltzea primeran iruditzen zait, baina are gehiago euren soldatak eta udal administrazioarenak jeitsiko balituzte eta publikoak egin.

Zaborren lurperatzea: (...) Ahal den lekuetan (...) zaborra desagerterazteko (...)
Bai, noski, gutxi batzurentzat denon artean ordainduko diegu... gaueko bederatzi eta hamar t''erdi artean zaborra ez ikustea. Bai, hala da, Basaurin zaborra gauetan ateratzen da, gure herriaren orografia dela eta (karneta Basauritik atera dutenak gutaz ondo gogoratuko dira) ezin daiteke halakorik jarri, beraz, gauko bederatzitatik aurrera zaborra ateratzen dugu eta hamar t''erdi inguruan daramate. Bai, bai, oso itsusia egiten du. Eta birziklatzeko ontziena baldin bada... merkeago ateratzen da kamioiak maizago pasatzea.

Basauriko PSE-EE-PSOE-ren proposamenekin bukatuko dut. Gutunazalak zabaltzen jarraitzen dudanean kritika hauekin jarraituko dut.
Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-16

Permalink 18:42:34, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (II)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Goazen edozer botatzera, ahozabalen hamabostaldia 

Iñaki Galdosek (EA) Maiatzaren 14ean Garan egindako elkarrizketan botatakoa
(ezker abertzaleari buruz) aurrelari bati arbitroak eta marrazainak zuzengabeki arbitratzen badiote, partidu garrantzitsu batean, bost jokoz-kanpo, bere zeleak aurrelari horri metro erdi atzerago jartzea eskatutko diote.
Arazoa jokoz-kanpokoa aurrelaria bere zelai-eremuan adierazten dutela. Arauak horrela ez dela dio baina, tira, onar dezagun ez-bidezko egoera hori. Bere zelai barruan, metro erdi atzerago jarrita... nola jokatuko du, ba, aurrelariak? Guztiak defentsara! 


Rubalcaba (PSOE) Maiatzaren 16an egindako adierazpenak mitin batean
Nola konpondu daiteke gazteek etxebizitza lortzeko duten arazoa?, Rajoy jaunak oso argi daua, ANV legez kanpo utziz
Dirudienez ez da bakarra. Zozoak belari ipurbeltz.
Technorati:
----------

2007-05-14

Permalink 21:33:13, Atalak: Biotekila  

Basauriko azken euskaldunak

Gaur pasa didate abisuta. 

Jon Arretxe eta Fabian Laespadak burututako lana DVD formatoan aurkeztuko da maiatzaren 15ean, 19:00, Ibaiganeko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Lan honen argitalpena Euskarabilaren ekimenaren ondorioa da, Basauriko Udalaren laguntzarekin batera.

Anima zaitezte parte hartzen !!!!!!!!!!!!!!

2007(e)ko Maiatzak 15, 19:00(e)tan 2007(e)ko Maiatzak 15, 21:00(e)tan Basauriko azken euskaldunak Ibaigane Kultur Etxeko Areto Nagusia, Basauri
Basauriko azken euskal hiztunei buruzko DVDaren aurkezpena
----------
Permalink 15:58:59, Atalak: Koldokeriak  

Yurobision

Urtero bezala Eurovision Song Contest lehiaketa jarraitu nuen; urteko larunbat gau bakarra telebista nahita ikusten dudala. Kasparen, gauza zaharkituen, kutrearen festa honek liluratzen nau. Europar Batasunaren izpirituaren esentzia.
Lehengo lau abestiak galdu nituen (afaria sakratua da), horien artean RTVE (Espainiar Estatua)-ren hautagaia (ez zen nahita izan, bostgarrenak izango zirela uste nuen), bozkaketaren emaitza ikusita ez nuen askorik galdu. Lehiaketa honetan beti Malta animatzen dut, aurten finalerditakoa ez duenez pasatu nor animatu gabe nengoen NTU (Ukrania)-ko hautagaia ikusi arte, paregabea, Verka Serduchka eta bere abestia, Dancing Lasha Tumbai paregabeak, hori bai show-a, gauak aurrera doan heinean eta alkoholak zugatik aritzen denean dantza egiten den horietakoa. Udarako primerakoa. Azkenean bigarren bukatu zuen. Ia.
Onartu beharra daukat urteroko maila tamalgarriaren artean bi abesti lehiaketaz erratu zirela iruditu zitzaidala. Bata MTV (Hungaria)-ko hautagaia eta bestea LRT (Lituania)-ko hautagaia. Lehena Blues bategaz (Unsubstantial Blues abestia Magdi Rúzsa-l abestuta) eta bigarrena instrumentazio bikaina zuen abesti bategaz (Love or Leave abestia 4Fun-ek abestuta). 9 eta 21. bukatu zuten hurrenez hurren. (24tik)
Serbiak irabazi zuen, benetan ez zitzaidan deigarria suertatu, lehiaketa honetan dagoen beste abestien parekoa. Espainolak, haserre, ekialdeko herrialdeen (Serbia balkanetan dago oraindik lekuz mugitu ez badute) konspirazioaren ondorio zela zioten, horrela lehiaketarekin akabatuko dutela (ejem, lehiaketa hau nahiko akabatuta dago) eta bozketa sistemak eurei kalte egiten diela: mugakide diren herrialdeen artean bozkatzen direla eta, horrek, Espainaren kalterako da. Baina eurak oso pozik zeudela abesti bikaina eta performance ezinhobea egin zutelako. Horrexegatik Andorrak ez zien punturik eman.
Yurobision den modukoa da, jendeak gustatzen zaiona bozkatzen du. Eta eskualde jakin batekoek antzeko gustuak dituzte, hortaz, ez da harritzekoa abesti horiek bozkatzea. Inertzia hori apurtzeko modu bakarra nabarmentzea da, edozein modutan iaz Lordi-k egin zuen bezala edo aurten Serduchka-k moduan. Konspirazioa ohitura eta antzekotasun kulturalak baino ez dira. Eta, gainera, arauek lau handiak (Alemaniako NDR, France Television, RTVE eta BBC) finalean zuzenean egotea bermatzen dute, beraz, edo dena aldatzen da edo ez kexatu.
Datorren urtean berriro ere gauza berbera gertatutko da: mugakideak euren artean bozkatu, nornor nabermenduko da eta espainarrak negar egingo dute. Ezer berririk ez Yurobisionen.
----------

2007-05-12

Permalink 12:27:43, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak (I)

Iruzurkundeak, M27ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Gure Udaletexe, Batzar Nagusi (eta ez Foru Aldundia, a ze mania, hautesleok Batzar Nagusietako ordezkariak hautatzen ditugu, hauek dira Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia aukertzen dutenak, kontxo!) eta Nafarroako Foru Parlamenturako kanpaina hasi zaigu. Eta, azken lau urteetan bezala, hanka-motz.
Aurrekoetan bozkatzeko eskubidea bermatzeko egin beharrekoaz eta aukera guztien parte hartzea bermatua ez zegoelaz aritu nintzen. Egoera, lau urte ostean, errepikatu da. Oraingoan, inoiz baino gehiago, muga guztiak gaindituz, epaitegiek (Gorenak eta Konstituzionalak) legeak eta errealitatea bihurritu dituzte euren demokrazia kutsatzen dituztenak kanpoan gelditzeko. Baina kanpaina hasi denez guzti hau 'ahaztu' daiteke, orain bozka pragmatikoaren deia eta botere kuota handiena bilatzeko lasterketa hasi da. Beno, herri batzutan ez, ilegalizaioak direla eta kanpaina egin gabe iada batzuek irabazi dute. Ez dakit hori txarra den (defizit demokratikoa argia da) edo bikaina (txapa elektorala ez dute jasan behar!).
 
Hauteskundero bezala propaganda iritsiko zaigu gure postontzietara. 1993ko Espainiar Hausteskundeetatik propaganda gordetzen dot, daukadan ohitura bat da, hauteskundez-hausteskunde alderdiak, koalizioak eta mezuak nola aldatzen joan diren gordeta edukitzeko. Hauteskunde hemeroteka deitu daiteke, inoiz betetako promesetaz betetako paperak. Aurten ere gordeko ditut, nola ez! Honetaz ari naizela, agian propaganda eskaneatzen eta jartzen joango naiz, iragan politikoaren voyeur-ak asetzeko. Nork daki, koldokeri nahiko bikaina izan daitke.

Hauteskundeekin batera ohikoa bihurtu den ez ohiko errituala daukagu gaurkoan: Bilbora jeitsi bozkatzeko eskubidearen alde manifestatzeko. <a href='http://www.blogari.net/ANVdonostia/'>Donostiako EAE-ANV</a>ko blogetik parte hartzera animatzen gaituzte. Arratsaldean berton ikusten gara. Iruzurkundeei ez! Hauteskundeei bai!

Hauteskunde kanpaina begiratzen jarraituko dot.
Hurrengorarte, ondo izan. Eta kontuz airea saltzen dutenekin.
Koldotxu

M.O. Norbaitek proposamenik plazaratu al du hauteskunde ingurukoak (testuak, irudiak, estekak) etiketatzeko? Nik, behintzat, hauteskundeei buruz idatziko dudana 2007M27 bezala etiketatzeko intentzioa daukat :D


Technorati:
Tagzania:
----------

2007-05-05

Permalink 13:46:43, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Kutsadura, ilegalak eta hauteskundeak

Ez dakit gaurkoan Espainiar Estatuko Epaitegi Goreneko 61. epaitegiak zer erabakiko duen. Susmo txarrak, guztiak, baina jakin, hamaika ordu t'erdi barru jakingo dugu. Bitartean egoera tamalgarri honi buruzko nire iritzia bota nahi dut, beharrezko dut egitea, halako egoerak nire barnea erretzen baitu.
Atzokoan Alfonso Sastre handiaren iritziki artikulu bikaina argitaratu zuten Garan. Gaurkoan Iñaki Iriondok Garan beste iruzkin interesgarri bat plazaratu du. Nire lehen gogoeta hildo honetik doa: historian zehar gertatutakoaz eta, dirudienez, ez ikasitakoaz. Inkisizioa, Naziak, Errusia (eta ekialde osoa) eta kolaborazionistak. Baina nire herritar askok pairatzen dugun egoera hau ez dit gertaera horiek horrenbeste gogorazten, beste egoera tamalgarri bat baizik: Estatu Batuetan egindako komunisten aurkako persekuzioa, "Amerika aurkako jarduera batzordea" eta McArthy. Persekuzio ideologikoa, zerrenda beltzak, eskarnio publikoak, errugabetasuna frogatzea, Estatuko botereak elkartu Estatuaren Onerako legeak asmatuz oinarrizko eskubideak ahaztuz. Antzekotasunak, nire ustez, handiagoak dira kasu honekin. Eta, azkenaldian, garai beltz horri buruzko filmeak egiten dabiltza (Buenas noches y buena suerte, adibidez) egindakoa ez ahazteko. Badirudi Estatu Espainolean halako filmeak ez duela ikuslerik.
Buruan daukadan beste ideia bat zentsuarena da. Zentsurik al du nire herria mapan kokatzen ez dakien nornor aurkeztu ahal izatea eta nire herriaren kasuistika ondo ezaguten duen batek ezin aurkeztea? Eta nik ezin bozkatzea nire herria ezagutzen duen bat baina beste batek nire herria ezaguten ez duena bozkatu ahal izatea? Zergatik bera bai eta nik ez? Honi lotuta proposamenak, aukerak daude. Nire herri edo lurraldearentzat onak izan daitezkeen proposamenak legez kanpo gelditu daitezke. Orain lau urte hautatuak ('zintzoak' deituko ditudanak) izan zirenek hartutako erabaki gehinekin ez nago ados. Eta muina hamen dago: ni. Oso egozentrikoa da, hala da, baina ezin ahaztu udaletxeak edo batzar nagusiak aukeratzen ditugula gu ezin gaitezkelako egunero gauza guztiei buruz eztabaidatzen eta erabakiak hartzen ibili, norbaitek herria altzatu behar du gero erabakiak hartu ahal izateko. Horregatik ditugu udaletxeak eta batzar nagusiak, gure iritzia ordezkatuta egoteko. Eta nire iritzitik hurbilen dagoen aukera ezin baidateke hautatu, non gelditzen da niri iritzia? Zergak ordaintzeari utziko diot?
Beste kontu bat ahozabal eta aprobetxategiena da. Horiek lotsa eta ganora erditze-gelan utzi zuten. Revilla jauntxoa... Kantauri probintzia horren aspergarria eta nazkagarria da herri honen aurka egin behar duzula? Bilbotarrengatik ez balitz zertaz biziko zinateke? Telebistan tontakeriak esateaz? Rajoy eta Basagoiti jauntxoak... zuen zerrendetan zer, usteldu asko, ezta? Pantoja&Co zuen zerrendetan daudenak baino zintzoagoak dira, bestela galdetu Zaplanaren lagunei, ba? Imaz agurgarria... aspertzen duena zeu eta errezeta zaharkitu eta hutsak dira; programa ezean babesgabea jipoitu, ezta?
Badago. Gustura gelditu naiz guzti hau bota ostean. Badakit ez duela ezerarako balio erabakia Nerbioia Ibaizabali lotzen zaioen herria ezagutzen ez duten 16 pertsonek erabaki behar dutela. Hamen gauzak horrelakoak dira.
Ondo pasa asteburua

MO: Bozketa deszentralizatuen esperimentua. Alde onak eta txarrak ikusten dizkiot, beraz, abstentzioa. Onak, bilatzailea eta gmail bikainak dira; txarrak, bilaketa historiala, agenda eta halakoak, epostarekin batera beldurra eman dezakete. Lanabesak ez dira ez onak ez txarrak, erabilerak eta praktikak dira bata edo bestea, eta enpresa bat izanik dirua sortzea izango da euren helburua, praktika onek dirua ematen duten bitartean, horrela jarraituko dute baina gehiago irabazi behar badute txarretara joko ote?

Ez dakit-Ez dut erantzun nahi

Google uhmmmm

Technorati:
Tagzania:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution