Mezua: Sinadurak

2007-04-12

Permalink 13:49:17, Atalak: Koldokeriak  

Sinadurak

Gaurkoan Udaletxera hurbildu naiz hautesle-taldeak Basauriko Udaletxera eta Bizkaiko Batzar Nagusietara Arratia-Nerbioi barrutian hautagai-zerrenda aurkeztu ahal izateko. Gurasoekin berton lotu naiz eta hirurok gure sinadurak Idazkaritza Orokorrean utzi ditugu. Udaletxeko sarrera azken alditik aldatuta zegoen, hala ere, bidea eta prozesua buruz dakigunez ez dugu arazorik izan prozesua egiteko.
Orain dela lau urte, Udaletxeko Idazkaritza Orokorrean prozesua nola egiten zen laguntzeko eta azaltzeko jendea zegoen, NAN-a eman behar zela eta deitzen zintuztela, bi paper sinatzen zirela. Hurrengoko zitetan ez zan beharrezkoa, bagenekien nola egin. Egia esateko, erreztasunak, erreztasunak esaten dena, asko ez dituzte emoten Udaletxean: gaur hasi dira sinadurak biltzen, soilik astearte, asteazken eta ostegunetan goizez eta arratsaldez egun bakarrean; gainera zita hau paregabea zen gure txartel digital berri/dotore horren (hortaz e-torkizuna blogean aritu nintzen) aukera guztiak frogatzeko, sinadura digitalaren bidez (eskukoaren balio legal berbera duen hori) hautesle-taldearen alde sinatzea, etxetik egin ahal izatea edozein ordutan eta erosotasunez. Baina hamen, argi dago, oztopoak jartzea de helburu bakarra.
Sei urte pasa dira bozkatu dezakedanetik, denbora tarte honetan soilik hirutan nire bozka "baliozkoa" izan da (Eusko Legebiltzarrerako 2001 eta 2005 urteetan eta Europar Batasuneko Konstituzio erreferundem-an) eta hirutan hautesle-talde bat parte hartzearen alde sinatu dut (2003an Basauriko Udaletxerako Basauri egiten eta Bizkaiko Batzar Nagusietaroko Autodeterminazio Biltzarrak, 2005an Herritarren Zerrenda eta 2007an Aukera Guztiak) eta nire bozka "ez-baliozkotzat" hauteskunde horietan eta Espainiar Parlamenturako hauteskundeetan jo dute. Guztira hauteskunde ziklo oso bat pasa da eta soilik Eusko Legebiltzarrean daude nik aukeratutako ordezkariak. Beste erakundeetan nire bozkak zakarotzira bota dituzte. Eta oraingoan gauza bere gertatuko dela uste dot. Edo behintzat gauzak nahasten eta zailtxo jartzen saiatuko direla. Lau urte hauetan oso lasai bizi izan dira, Azkuna dixit. Politikari profesionalek ez dute inork euren txiringitoan sartzerik nahi eta gauzak beste era batera egin daitezkela erakutsi, EHAK-ko jendeak egunero erakusten duten moduan.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution