Ohetik altzatzerakoan aitak jada
GARA ekarria zuen astebururo bezala. Bere 'bulego'ko (egongela) mahai gainean utzi dit
GAUR8 "zuretzatako, ezta?" esanda. Oraindik erdi-lotan hartu, sukaldera eraman, mikrouhinean esnea berotzen jarri eta ogi-xerra pare bat jartzen nituen bitartean azalari erreparatu diot eta, batez ere, forma lauki horri, kuriosoa benetan. Gosaria prestatzen bukatu artean barrualdeari begiradatxo bat bota diot (egitura, maketazioa, orri-kopurua, detailatxo horiei). Garbia, erreza eta polita, nire gusturako bai behintzat; kuriosoa iruditu zait orrialde zenbakiaren kokapena.
Behin kola-kao beroa prest nuela eta ogi-xerrak beltzak irakurtzen hasi naiz. Nire lehen aitorpena egin behar dot: euskaraz gutxi irakurtzen dot, beno, ez da euskaragaz zeozer daukadala, orokorrean 'atseginez' gutxi irakurtzen dot (egunkaria eta blogosferako/webguneetako gauzak), 'behartuta' nahikotxo irakurri ostean letra gehiago ikusteko gogo handirik ez. Beno, nindoanara, GAUR8 irakurtzen hasi naiz eta oso gustora egin dot. Errez. Atzerria, herria eta e.rritarrak. Lehengo bien hasieran datorren astean gerta daiteketan eta astean irakurritakoa oso gustokoak izan ditut. Atal bakoitzean agertzen diren erreportaiak, elkarhizketak eta txokoak interesgarriak izan zaizkit. Batez ere BAI-EZ hori, suposatzen dot jarraiera izango duela, edo, behintzat, espero. Eta 3 begiradena eta mikrozutabeak afaldu-baino lehenegoroko utziko ditut, itxura ona daukate. Portzierto, kontra-azalean zeozer egotea faltan bota dot :(
Webgunean egon berri naiz (bildun jada gorde dot) eta GARA.net berriaren lerroak jarraitzen dituela iruditu zait. Ez dot topatu edukien RSS jariorik, bai, ordea blogari bakoitzarenean. Agian ondo legoke ni bezalako alferrentzat RSS jario orokor bat ;) Blogarien atalean,
Josu Juaristin blogean bezala, hainbat gauza euskaratzea falta dira. Eta blogosferaren ideia ona da. Orokorrean ondo dago, ikusi beharko nola garatzen den, eta eskertzekoa da webguneak, itxuraren aldetik, gauza harrarorik ez egitea Safari erabiltzen dugunontzat.
Orain arte sentzazioetaz aritu naiz, orain dudetaz. Lehena, bururatu zaidan lehen gauza irakurri ostean, paperean erritmoa mantenduko ote? Lehen zenbakia izateko oso borobila iruditu zait, oso landuta, interesgarria... astero martxa hau jarraitzen lortzen badute mirestekoa izango da. Bigarrena, nola uztartuko dituzte internet eta papera? Oraindik ez dut oso argi, asteotan ikusiko dogu. Hirugarrena, nire ohiko burutazioetako bat, komunikabide bat edo beste jarraitzeko nire ustez bi arrazoi daude: ohitura (nire etxean beti irakurri/entzun/ikusi da) eta militantzia (merezi du aukera bat ematea). Euskaldunak ez gara asko eta pixkat lotsatiak gara, geu zeozertan animatzeko gaia asko piztu behar da, bestela ez dogu gauza handirik sortzen. Ez dakit GAUR8 jaioberriak oztopo hau edukiko duen.
Burutazio bat, bi puntu, hain bakartia ikusi dudan kontra-azal hortan azken astean zabaldun zabaldutako berriak agertzerik bai? (edo halako zeozer)
Hamendi, paperean astero eta webgunean gogoratzen naizenean duzuen irakurle baten partetik, zorionak, animo eta eskerrak GAUR8ko lan-taldeari.
M.O. Ez, ez dot komisiorik jaso. :p
M.O. 2 Aitak GARA irakurtzen bukatu du, nire txanda, eta arrain-zopa prestatzera.