Mezua: Elurra dario

2007-01-25

Permalink 16:23:03, Atalak: Koldokeriak  

Elurra dario

Iaz ez bezala, elurrak beldurtu ninduela, aurtengoan ez nau ustekabean harrapatu. Egun hotz eta elur girokoaz gozatzen nabil.
Iaz ez bezala, errepidea nahiko lasai topatu dot. Nik uste beste egunetan baino trafiko gutxiago dagoela, ez dakit jendeak Bilbo Handitik kotxea hartzen ez dabilela edo hil bukaeran gaudenez erregairako sosik ez dagoela. Egia da martitzenean kristolako txingor-zaparradak hartu ninduela unira igotzen. Portzierto, oso normala iruditzen ez zaidana http://bizkaimove.bizkaia.net eta http://www.trafikoa.net webguneena da: hiru nabigaitzaile ezberdin bi sistema eragile ezberdinetan erabili ditut eta askotan ezinezkoa zait trafikoaren inguruko informazioa lortzea. Pixkat negargarria.
!
Elurrera itzuliz, tenperatura hotzek eta goizean dena zurituta ikusteak, ez dakit, animo hobea eragiten dit. Eguneko lehen argiek pixkanaka geruza txuri hori argitzen duten bitartean kolakao bero bat hartzea. Kalera atera eta hotzak aurpegia astintzea. Elur malutak jeisten ikustea (gehienetan iada urturik). Etxera heldu eta bero-bero egotea. Leihoaren bestaldetik dena horren hotza ikustea eta etxean goxo-goxo egotea. Halako egunak politak dira. Zeruari elurra dario.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Jon Tribak [Bisitaria] · http://www.traficodegipuzkoa.com
Duela gutxi lagun pare batek www.traficodegipuzkoa.com atera berri dugu. Gipuzkoako trafikoaren egoera adierazten duen web tresna bat da.

Ejem, ez dakit autopublizitatea ondo ikusia dagoen... ;)
Permalink-a mezu RSS 2007-12-11 @ 12:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution