Bukaera
... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten.
Hasiera
Barikua, ez dira 14:00ak. Etxetik gertu aparkalekua, miraria, kotxea asteburu osoan usteko leku aproposa. SER katea entzuten nabil (ez galdetu zergatik, nire kotxeko irratia eta nire arteko burrukan neu naz galtzailea), aparkatzen dot eta kotxetik ateratzekotan nintzen baina 14:00 jotzen dutenez, motorra itzaltzen dot albistegiaren hasiera entzuteko, ea zer berri dagoen. Eta esatariak azken momentuko albiste batekin zabaltzen du: 18/98-ko auzipetuekin zer ikusia zuen polizia operazioa martxan zebilela Entzutegi Nazionalak hala aginduta, gai hauetarako daukaten kazetariak informazioa zabaltzen du.
Korapiloa Kotxetik atera, etxera heldu, etxean esan eta zabaldura eta twitter-era berria bidaltzen dut. Lehen minutuak dira, iada bost pertsona atxilotuak ei zeuden. Ezjakintasuna eta zurrumurruak dira nagusi. Arin bidali nuen apenas ezebez jakin barik, informazio kaskarra eta ez osatua. Arratsaldea aurrera doala gauzak argitzen doaz eta atxiloketak tantaka doaz. Futbol partidu makabro baten minutuak bezala.
Arratsaldean elkartasun deiak eta atxiloketen salaketak hedatzen dira, blogosferatik ere. Arratsaldeko azken partean 18/98-ko auzipetuak domekarako Bilbon manifa deitzen dute. Han egon behar nuen, beharrezkoa nuen, zeozer egin behar nuen.
Larunbatean goizean goiz esnatzen naiz gauza batzuk egiteko. Atxiloketak tantaka jarraitzen dute. Futbol partidu makabroa bere bukaeratik hurbilago dago. Free18/98 mezua bidaltzen dot, zeozer egin behar nuen. Eguerdi aldera beste berri batek ustekabean hartzen gaitu: guardia zibil bat hilda eta beste bat zauritua frantzian, ETAk egin ei du. Berriak aurreko egunekoan baino are korapilotsuagoak, arraroagoak, nahasiagoak eta funtsik gabekoagoak. Huts egiten ez duena, berriro ere, makinaria mediatikoa da gauzak euren jabeen nahietara moldatzeko. Egunean zehar RSS eta twitter bidez hainbat mezu atsekabetu/etsitu irakurtzen ditut.
Domeka goiza. Bilbora bidean, lehengo lanzadera hartu metrora joateko. Busean jendea dator, "boluetako merkatu txikira" joango dira. Gehienak ez, metroa geltokiz geltoki betetzen doa eta Indautxun usten da. Areiltzako irteera goraina dago. Nik nahiago Urkixotik atera, nire maniak. Autonomiara heldu eta jendea zegoen. Domeka bat izateko eta 48 ordutan antolatzeko ez zegoen gaizki. Burua txalotu eta manifara sartu. Jendetsua dirudi. Baina aurrera begiratzerakoan burua ez zegon gertu. Eta atzekoa ikusi ahal izan dudanean.... ufa... hori jendetza hori. Uste nuena baino askoz jende gehiago zegoen. Autonomia Zabalburutik Aita Donostiara. Eta jendearen artean jende nagusi asko.
Bukakera Guzti honek asko pentsatzeko eman dit. Azken hilabeteetan gertatutakoaz, bai pertsonalki, bai orokorrean. Hainbat gogoeta eta ideak ditut buruan, txokoan botatzeko pentsatzen... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten.
Gogoeta
Amak beti esan dit jende nagusia kalera ateratzen denean zeozer larria gertatu delako dela. Eta gazteon (edo pertsona nagusiekin alderatuta gazteok garenon) mezu atsekabetu/etsituak karrankariak egiten zaizkit. Gure nagusiak kalera ateratzeko prest daude bizi duten gauza guztien ostean (guda, gudaostea, diktadura, errepresioa,...) eta geu nazkatuta/nekatuta gaudela diogu. Ez dakit kontraesana edo harrigarria iruditzen zaidan.
Egia da Euskal Herriko egoera kakastua dagoela eta, askotan, gure iritziei ñabardura asko (gehiegi) jarri behar dizkiegula. Ezin daiteke ezer argi esan norberari arazoak sortu gabe. Kriptikoak eta dentsoak izan behar dugula bai batak zein besteak zein hangokoak gure lepora ez botatzeko. Baina nagusiek argi badute 18/98koa, ilegalizazioak, bidegabekeriak direla... zergatik gure ñabardura eta distantziak?
Nire kasuan, behintzat, eta hau nire jarrera ultrapertsona da, ez dot etsituko. Konponbidea behar beharrezkoa da. Eta, jakin badakigu, konponbidea ez dela etorriko ez Estatutik, ezta erakunde armatutik, ezta politikarietatik. Azken bi prozesuek argi utzi digutena hiru eragile horiek ez direla gai egoera konpontzeko. Nire ustetan bide zibil bat, herritar bat beharrezkoa da hau konpontzeko. Herritarrok konponbidea aurkitu behar dugu hiru eragile horiei protagonismoa kenduz. Gure auzoetan, gure elkarteetan, gure artean konplizitateak sortuz, gutxinaka baino tinkoa den aldaketa bat bilatuz. Inoiz baino beharrezkoagoa da gure nekeak eta etsipenez ahaztea konponbidea bilatzeko. Konponbidea gure eskuetan baitago.
Edo hori uste dot. Badakit ikuspuntu naif-a dela, baina utzidaizue pixkat bat amesten egun gris hautean.
Tagzania: Bilbo
Technorati: free18/98
Tagzania: basauri
Technorati: freebatasuna
del.icio.us: freebatasuna
Technorati: oporrak
Flickr: hondartza
Tagzania: Barceloneta
Tagzania: Idauze-Mendi
Tagzania: BasauriNerbioi eta Ibaizabalera itzultzeaEz, ez dut halakorik topatu alderdien proposamenetan. Gehien gerturatu dena PNV izan da, baina ibaiak zeharkatzeko, hots, bestaldeko lurretara (far west-ekoa dirudit) hedatzeko. Lehena, pot.
Euskararen presentzia duina bermatuPNV, EA eta Aralar-EB hortaz mintzo dira; PSE-EE-PSOE eta PP ezer honi buruz. Hala ere ez dituzte proposamen zehatzak ematen, soilik marka teoriko bat. Gertatzen dena sinisgarritasuna nahiko galdute dute, ze euskaraz mintzatzen diren hiru alderdiak azken sei urteetan herri honetan gobernatu dute, eta ez dute ezer egin. Ez dakit zergatik izango den ezberdin aurten
zeozer hasiko baduzue, jarraitu horrekinProposamen berri asko eta iada onartuta daudenak proposamen moduan saldu dizkidate. Hasiko dutena bukatuko dutelaz ezerrez.
txartel digitala garraio publikoa erabiltzekoGarraio publikoaz apenas aritu dira. Nire burutazio berritzaile honetara hurbiltzea, utopia.
SuperSur-az ahaztuKanpaina honetako ahaztutako kontua. Ez da inor beraz mintzatu. Iada egingo dela barneratu dugu denok eta inork ez du horren aurka ezer argirik esan. Bai, itxoin, Aralar-EB-k zeozer idatzi zuten baina marmarka moduan. Inkredibol.
Gelditzen zaigun ingurune apurra zainduBakarrik etxeak, errepideak eta pijorbanizazioak eraikiko direla entzun dut hamabastaldi honetan. Egia da Aralar-EB eta EA-ko euskaldunak lurra zaindu behar dugula diotela. Baina Bizkaian zehar egingo den ingurune txikizioaz (Bakio, Urdaibai, saltoki-guneak babestutako lurretan, berkalifikazioak,...), zero patatero.
uren kudeaketa askoz hobeaGehien hurbildu dena PNV euren kalitatezko urarekin izan da. Baina kudeaketa beraz inork ez du hitzik esan, eta hori orain dela lau hilabete lehorte egoeran geundela.
ikerketa bultzatuIkerketaz ez dira aritu eta PNV-k gaiari buruz proposatzen duena justu eskatzen nuenaren kontrakoa da. Honetan ere pot.
Tagzania: BasauriUn Basauri donde importen más los problemas reales que el tan manido conflicto políticoNiretzat herri honetan, bai Basaurin, bai Euskal Herrian, dugun arazo politikoa itzela da eta arazo larria gainera. Lau urte hauetan Basauriko udalalak eta oposizioak ez dute politikarik egin, ez dira herri honen ordezkariak izan (orain dela lau urteko putzerazoa ahaztu barik), ez dira basauritarron mailan egon. Lau urte hauetan gauza oso larriak gertatu dira herri honetan, eta are larriagoak, Udala eta oposizioa desagertuta egon dira. Adibide argi bat 2004ean zehar gertatu zen garbitzaileen greba da. Udaletxea eta oposizioa desagerturik ibili ziren hamar hilabetez, ez zituzten ez langileak ez herritarrak errespetatu. Esaten zuten gauza bakarra entepresa pribatu baten arazoa zela eta, beraz, eurak ez zutela zer ikusirik. Hemen, alde batetik, eskola, instituto, udaletxe, polikiroldegi eta kultur etxeetan metatutako zikinkeria egon zen eta, bestetik, zinegotzien utzikeria, ez zuten politikarik egin; garbitzaileekin gertatutako gatazka politiko bat izan zen, udal zerbitzuak entepresa pribatu batek kudeatu behar ditu edo udalak zuzenean? Hau ere gatazka politiko bat da. Eta hautagaia bere gutunean Euskal Herria eta Estatuaren arteko gatazkaz ari bada, bai, oso garrantzitsua da, gatazka honek eguneroko arazoak beste era batera konpontzen ahalbidetzen ez duelako. Eta hain garrantzitsua ez bada, ez dut ulertzen zergatik ez konpondu behingoz.
Udaletik elkarrekin lan egin behar duguBai? Ziur? Nik dakidala hautagai honen proposamena Basaurik duen jai eredua deseuztatzea da. Ez ditu batere atsegin gure jaiak, ziur asko, Euskal Herriko onenak. Zergatik? Partehartzailea delako. Basauriko jaiak Herriko Taldeak elkarteak antolatzen ditu, jaietan parte hartzen dituzten 15 koadrilen elkargunea, Udaletxeak hainbat diru ematen die Herriko Taldeei eta bere kasa antolatzen dituzte. Hau gure jaien eredua da. Eta hautagai hau behin eta berriz honen kontra azaldu da, orduan, zertara dator elkarlan dei hau?
Puedes confiar absolutamente en míAurreko guztiaren ostean, ez zutan ez beste inork merezi du nere konfiantza. Eta gainera jakinda zer egin nahi zenuen orain dela lau urte zure burua alkatesa ikusten zenuenean, ez eskatu irabazi ez duzunik.
¿Sabías que las últimas VPOs se hicieron con un gobierno socialista en Basauri?Ez, hori ez dut gogoratzen. Hori orain dela 16 urte izan zen, orduan zortzi nituen. Baina bai gogoratzen dudana Basauri oso zatarra zela, bizitzeko deserosoa eta desegokia, ez zegoen apenas udal zerbitzurik eta zonalde askok pena ematen zuten. Ezin diot ukatu PNV-ri 16 urte hautan Basauri asko hobetu dutela, Artundoaga ganorazko polikiroldegi bat da, ez da lehen zen herri iluna, askoz ere argiagoa da, Bizkotxalden etxeak egin beharrean parke urbano bat egin zen, erkidegoko handienetarikoa; eta memoria landuz herri hau 1999an PNV-EA-EH koalizioarekin inoiz baino hobeto egon zen, ordutik gainbeheran goaz. Atzera begiratu nahi? Bale, baina dena esan dezagun. Basaurin gobernu sozialista gogoratzea miseria gogoratzea da
Metroa Basaurira heldu behar da lehenbailenBerandu da. Obrak hasi dira, arinago ezin daitezke joan. Eta orain metroaren heltzea ez da arazo bat. Orain arazorik larriena Euskotreneko bideak lurperatzea da.
HaurrescolaEuskarari ostikada hau onartezina da. Gauza bat da euskara mesprezatzea edo kontutan ez edukitzea, baina hau... zer? Careaga goicoa? Basocelay? Bizcochalde? Pozocoeche? Cantalazarra?
jóvenes como tú quienes lograsteis ganar a la derecha y hacer que hoy Zapatero sea el PresidenteNi bezalakoak ez dut uste.
¡Hasta pronto¡Ezta gazteleraz ez dute zuzen idazten.
Tagzania: BasauriTrafiko arazoak konponduNon? Hirigunea? Periferia? Sarbideak? Egia da autoz gutxi noala herritik baina ordu jakin batzutan eta leku konkretu batzutan izan ezik trafiko arazo handirik ez dago
(...) etxebizitzentzako lekua bilatu (...) alokairu soziala (...)Behintzat onartzen dute leku askorik ez dugula eraikitzeko. Onartzea lehen pausua da. Etxebizitza hutsak...
Aparkaleku berriak (...) hirigunean txandakako aparkalekuaHirigunekoei ez dut uste grazia handirik egingo dienik, eta aparkaleku berriak nire kalea aparkaleku moduan erabiltzea ekingo badu, prest. Orain, non egingo dituzten? (ez auzoak baizik eta kokaleku zehatzak, kalea eta zenbakia) Aaaaaaaa, surprais, surprais.
Asteburuetan gazte eta haurrentzat ekintzakAgian Udaletxeak herriko elkarteei kasu pixkat gehiago eginez gabezi hau ez litzateke egongo.
Industri museo egitasmo baten azterketa (...)Ez, ez, ez... ez azterketarik, ez egitasmorik, industri museo bat egin behar da. Basaurik industri-iragan oso garrantzitsua dauka eta langileen eskubideen borrokan aintzindaria. Herri hau altzatu zuten langileei omenaldia beharrezkoa da. Halako azterketak beti gelditzen dira kaxoi batean galduak, eta ideia ona da, beraz, ekin behar zaio.
Helduei irakaskuntza euskaltegi publikoetan (...)Berriro ere, herriko elkarteei kasu gehiago eginez...
Emakumearen etxea berehala jarriOstras, egia da, egitasmo hau ere kaxoi batean gelditu da.
(...) 2 haurtzaindegi berri jarriBai.
Etxebizitza sozialak / Porlanaren espekulazioari STOP - Lurraren ordua / Herritaren parte hartzea / Bidezko laguntza sozialak - Frauderik ez / Elkarrizketa tresna bakarra politika egiteko / Euskal Errepublika Soziala eta Euskaldun / Elkarbizitza garatzea / Ongizate zerbitzuak: duintasuna eta urbiltasunaAzkenengo guzti hauek aurrekoen parekoa den euskarazko bertsioa da. Esandakoa, orokorra eta kañeroagoa. Honek, niretzat, sinesgarritasuna asko murrizten du.
Udaletxeak pertsonen menpe (...) urbiltasunaz, eraginkortasunaz // vs // administrazio bizia eta urbila, herritarrari udaletxeak zerbitzu gehiago eskainizBai, bale, askok saldu didate gauza bera. Loteslea, bai ala ez.
eskumari aurre egin (...) bidezko zergak zerbitzuak hobetzeko // vs // zerga-sistema justu eta progresiboa (...) baliabide nahiko (...) iruzurra jazarriHar dezagun Neguko Palazioa vs sozialdemokratak.
Euskal Herri soziala (...) benetazko ongizate gizartea // vs // kalitatezko gizarte zerbitzu publikoak (...) adinekoentzat eta mendekoentzatmaximalistas vs pragmatikoak
gazteon etorkizuna lanaren duintasunak ekarriko digu, merezitako soldatekin, enplegu iraunkorraren bidez // vs // gazteentzat ondo ordaindutako eta iraunkorra den lana biltzatzeko politika ekonomikoaborroka dezagun vs ea zer egin dezakegun
Lurra daukagu buruan eta bihotzean (...) espezulazio eteteko neurri ausartiak (...) Lurraren Ordua // vs // ingurumenarekiko iraunkorra eta arduratsua den hirigintzaHerritarra vs hiritarra
Euskal Herria nazio bat (...) euskera gure hizkuntza (...) beldur eta konpleju barik burujabetza (...) // vs // Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta euskaren erabileran bultzadaEuskalduna naiz eta harro nago, barrikadetara! vs zeozer egingo dugu.
Azken hiru urteetan sozialisten gobernua (...) garrantzi gutxiko gaietan indar asko erabili du (...) denon ongizatea ez du hobetu (...)Bai, homosexual eta emakumeen eskubideak eta menpeko pertsonen ongizatea garrantzi gutxiko gaiak dira. Eta hauek hauteskunde lokalak dira, badazpada ahaztu badu.
(...)gehiago eta hobeto aurrera egiten duten udalerri eta komunitate autonomoak PP gobernatzen dituenak dira (...)Bai, Andratx kasua, Valentzian metroa pikutara doa, ura golf zelaietan galtzen da, tunelak urez betetzen dira, Paco el Pocero, Terra Mitica,...
ETAren suntsipena (...)Egunero lo pixkat gehiago egiteko gogoekin altzatzen naiz, 7:30 inguruan, kola-kaoa, ogi-errea eta madari bat gosaltzen dut, irratian trafikoaren egoera entzuten dudan bitartean.
Gure marku legalari errespetua (...) Euskal Herria Espainakoa da (...) Espainatik kanpo ezinezkoa da gure ongizatea mantentzea (...)Marmitakoa gehien gustatzen zaidan janaria da. Baina pilo. Hegaluzearen denboraldia denean platerkadak eta platerkadak jaten ditut.
(...) benetako arazoen konponketa: lana, hezkuntza, etxebizitza, adinekoei atentzioa, segurtasuna (...) Arabako diputazioa eta Gasteizko udaletxea ereduAja, aja... horren garrantzitsua bada zergatik ez zareta hamendik hasi?
Hiritarren partaidetza: (...) partaidetza zuzena sustatu (...)Parteidetza bermatzea primeran dago, ezin ukatu. Hala ere, zein neurrirarte kasu egingo da parte hartzen duen jendeari edo herri-mugimenduei? Soilik kontsultiboa edo loteslea izango da? Aja, aja, esatea erreza da, kasu egitea... beste kontu bat
Alokairu soziala: (...) etxebizitza babestu gehiago eraiki (...) espekulazioari aurre egitea (...) etxebizita duina (...) hutsik dauden etxebizitzak alokagai jartzea (...)Etxebizitza lortzea erraztea ere ideia on bat da. Arazoa, normalean, programa hauetan sartzeko baldintzak dira, edo ez zara heltzen edo pasatzen zara edo ez dituzu guztiak betetzen. Eta Ezker Batuari kritikatxo bat, bozpasei urte daramate Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailan eta asko konpondu, ez dute konpondu eta, gainera udaletxe askorekin iskanbilak. Zeozer ez doa ondo.
Fiskalitatea: (...) bidezkoagoa (...) gehien duenak gehiago ordaindu (...)Bai, hala izan beharko litzateke. Baina guztiok badakigu horrela ez dela. Eta egoera honi esku sartzeko ausarta izan behar da. Eta ez kikildu. Esatea erraza da, egitea...
Azpiegiturak: (...) garraio-publikoa (...) gizarte-bidesaria (...) Hegoaldeko ingurubidea gaitzesten (...) barnebideen eta Bilboko porturako tren-lotunearen alde gaudeEta programa ezkertiar eta aurrerakoia hamen hondatu zaigu. a) SuperSur-a ez da gaitzesten, bere kontra edo desados zaude; b) ez da errepideen alde egiten, hau behin talde ekologista batek sahiesbideen aurka adierazteko esan zutena gogorazten dit, "herriaren hazkuntza itotzen dute"; ezkerrak ez ditu errepide berriak egiteko eskatzen, baizik eta daudenak atontzea eskatu; c) gizarte-bidesaria baino prezioen murrizketa orokorra, prezio sinboliko bat ezarriz, defizitak zergetatik ordainduz.
Ingurumena: (...) luzamendua (...) errausketaren arloan (...) murrizketaren, berrerabilpenaren zein birziklapenaren aldeAdos. Baina erreztasunak eta baliabideak jarri. Gaur egun birziklatzeak zigor bat dirudi
Gizarte-ekintza: (...) adinekoak, elbarriak, emakumezkoak eta adingabeak atenditzea (...) zentro gehiago eraiki (...) etxez-etxeko laguntzak (...) gizarte-larrialditarako laguntzak (...)Atenditzea, laguntzea edo duinezko bizi-baldintzak eta bizi-baldintza egokiak sortu? Arraina edo arrantza?
Industria eta lana: (...) teknologi berriak bultzatu (...) dirulaguntzak ETE-ei (...) bazterketaren aurka (...) lekualdaketen kontra (...)Bidezkoa da, baina kontuz zeri ematen zaion dirua eta noren kontrolpean dagoen.
Turismoa: (...) Udalerriei finantza-laguntza gehiago (...) garapen turistikoa (...)Zeeeeeeeeeer? Bizkaia osoan turismoa bultzatu? Hau txantxa bat da, ezta? Basauri, kartzelaren herria, bisitazu!
Lan egonkorra: (...) enpresekin elkarlanean (...) enpleguak egonkorrak (...) langileek dagozkien eskubideak (...)Bai, ea nola konbentzitzen dituzuen enpresariak euren etekinak jeitsi behar dituztela langileen mesederako
Euskara: (...) normalizazioarekiko eta erabilerarekiko konpromisoa (...) jakitea era erabiltzea bultzatu (...) administrazioak euskaraz arreta ematea bermatu30 urteren ostean berdin darraigu. Ez konpromisorik ez bermatzea ez istoriorik... udal funtzionarioak euskaraz jakitera behartzea eta euskaraz bizi ahal izatea.
Ongizatea: (...) guztiok dugu gizarte-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (...) auzitegietara jo bermatzen ez denean (...) behar dunten pertsonentzat laguntza, asistentzia-zerbitzuak, egoitzak, gizarte- eta hezkuntza-arreta (...)Hala da. Ta? Proposamena auzitegietara joatea da? Bestalde, ez litzateke hobeto izango asistentzia infinituraino handitu beharrean, pertsonak euren familietaz arduratzeko denbora gehiago edukitzea?
Eramangarritasuna: (...) eramangarriak diren energiak (...) funtzionaltasuna eta berdeguneeak uztartu (...) bizikleta erabilera defendatu (...) Tokiko Agenda 21 eta oinezkoentzako guneak (...)Ez dakit bizikletaz ibiltzen. nahiago dut tren-arina ezartzea. Agenda21-ena katxondeo bat da, hortik jarraitzea ez du batere merezi (nabaritzen da batek baino gehiagok ez dituela irakurri diagnosi txostenak).
Hirigintza: (...) kohesiodun hirigintza (...) eremu ezberdinen eraikuntza (...) garraio garapena eta komunikatzeko bideen diseinuak orekatuakGuztion noizbehin SimCity-ra jokatu dugu.
Sexu-berdintasuna: (...) emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna (...) politika sozial, ekonomiko eta kulturalak jarri (...) sare publikoa hedatu familia bizitza eta lana uztartzekoBerriro ere diot, zer da hobeagoa, zerbitzuak infinutarte zabaldu edo norberak bere familiei kasu egiteko denbora edukitzea ahalbidetu? Frogatu ez den zer berri proposatzen dute berdintasuna lortzeko? Azken urteetan plan eta politika asko egin dira baina bere horretan darrai... agian ezberdintasunaz hitz egiteari utziko bagenio eta eskubideei buruz hitz egiten hasi...
osasun publikoa: (...) ingurumen-osasuna kontrolatu (...) zarata-maila, lokalen higienea (...) ohiturak hobetuBarita magikorik publikoaren artean?
Erabakitzeko eskubidea: (...) hiritarren partaidetza aktiboko politikaren ardatz (...)Berriro ere, loteeslea, bai ala ez.
Industria, I+D: Ezkerraldeko Teknologia Parkea (...) Ibilgailuen inteligentia (...) Bioteknologia Etxea Plentzian (...) Gernikako birsorkuntza (...)Primeran, ideia onak dira. Baina, agian, holan bururatzen zait, bioteknologia Unitik gertu jar daiteke. Itxoin, a, bai, zergatik Aldundiak (Batzar Nagusietaz aritzeaz amore eman dut) ez du dirurik ematen Unibertsitateari ikertzeko eta indarrak ez sakabanatu? Eta, hau ikerlari moduan dinot (egiten ditudan kritika hautan ez dauka garrantziarik nire ogibidea, herritar moduan egiten baitut, baina, kontxo, nire esparrua izanik, halako eztakitzer bat nabaritzen dut), zergatik beti ikerkuntza aplikatuari dirua ematen zaio eta oinarrizko ikerkuntzari bizkarra ematen zaio? Eta zergatik beti berba eiten da parke eta egiturak egingo direla eta inoiz ez ikerlarion egoera tamalgarriaz? Zertarako zeozer eraiki han lan egingo dutenen lan baldintzak negargarriak eta tamalgarriak badira? Badakit oso polita gelditzen dela I+D+i (euskaraz I+G+b deitu behar zaio?) buruz gauzak esatea baina, kasu honetan, lehengaia ikerlariak gara, eta geu beti azkenengoak gara.
Azpiegitura eta garraioa: Metroaren edukiera handitu (...) Bizkaibusa udalerri guztietara (...) sahiesbideak (...) Muntxaratz-Lebaria (...)Aja! Legealdian zehar Bizkaibusa murriztu eta kakaztu dute (lineak desagertu, ordutegia murriztu, ze, kontxo, dirua galtzen zen) orain, kanpainan, hobetuko dutela esateko. Jo, jelkideak bai argiak! Metroa eta sahiesbideak ondo, erosoagoa da dana eta Muntxaraz-Lebaria ardatzaren kontuari buruz zeozer topatzea kostatu zait, argibiderik bai?
Gizarte-Ongizatea: (...) nagusientzat 30 egoitza berri (...) Menpeko pertsonen sendiei laguntza (...) Giza-osasun Etxe barriaAtzokoan eta herenegun esandako gauza berbera, giza gai guztiak oso onak dira baina euren kudeaketa publikoa edo pribatua izan dan ez dakigu. Eta niretzat oso garrantzitsua da zerbitzu hauek publikoak izatea eta ez entepresa batek honegaz negozioa egitea, batez ere, publikoak dirua galdu dezakelako (horretarako ordaintzen baititugu) eta bigarrenak etekin handiena bilatzen baitute, eta hori, nire aburuz, ez da batere ona. Eta Giza-osasun etxearen kontua ez dakit zertaz doan.
Etxebizitza: (...) 3000 etxebizitza berri (...)Hauek kakati batzuk dira! PSE-EE-PSOE-k soilik Basaurirako 1400 egingo dituzte (pala eurak hartuz) eta hauek Bizkaia osorako 3000 egingo dituzte! Hau bai desilusioa! Oraindik argi daukadana zera da, noren konpetentzia da etxebizitzen eraikuntza nori dagokio? Ze ea lau administrazio ezberdinen esku dagoen eta ea ez diren gai prezioak jeisteko. Hau taldea hau.
Kirola eta aisialdia: (...) Bilboko (...) Bilboko (...)Eta Bizkaia gainontzean goitibeheretara jokatu.
Bizitza kalitatea: (...) doako posta elektronikoa (...) kalitatezko ura (...) plan ziklagarria (...) bidegorria (...)Guau! Zur eta lur utzi nau! Aldundian mantentzen badira bizkaitar guztiok posta elektronikoa edukiko dugu! Eta gainera doakoa! Hori bai dela proposamen bat, parkatu, hauteskundeetako Proposamena, honekin ezin dute galdu, nola ez zitzaion beste inori bururatu? Ez Gmail, ez Yahoo mail... BizkaiPosta! Txantxa bat da, ezta? Pozik ez zegoen bekario batek sartu dien arraina, ezta? Plan ziklagarria? Bere burua birziklatzen duen plana? hots, zakarrontzira bota beharrean papera birziklatzeko ontzira botatzen den horietakoa? Bidegorriei ezer ez
Tagzania: BizkaiaHerri garraio hobe eta ugariagoa: Metroa 2010ean (...) Uri-Autobusa (...) Bidebietako geltokiaren modernizazioaPrimeran! Ideia ona herriko auzoak bus bidez lotzea, zenbat kobratuko digute bidaia? Metroa eta Bidebietako geltokiarena ez dago Udaletxearen eskuetan, Bizkaiko Garraio Patzuergoa (Udaletxea beste kide bat baino ez da) eta RENFE-ren eskuetan hurrenez hurren.
Erreka igaroz: (...) lur esparru lez berreskuratzearen alde(...)Beste era batera esanda: administrazioetara negar egiten joango gara Mercabilbao, espetxe eta kuartelak kentzeko. Bai, azken berrogei urteetan bezala.
Pertsonak aintzakotzak hartuz: (...) etxebizitza gehiago (...) Zahar etxe berria (...) haurtzaindegiak (...) behartsuekin solidaritatea (...) gizarte-laguntzetan gardentasunaBale. Etxebizitzena atzokoan PSE-EE-PSOE-k esandakoaren gauza bera diot: herritarrak galdu ditugu eta etxebitzak egin dira, edo lehen hamar batera bizi ziren edo zentzu handirik ez deko... etxebizitza hutsak aztertu. Gizarte onura den oro ona da, ez dakidana nork kudeatuko duen da, hau da, udal zerbitzuak diren edo entepresa pribatu batek (horrek dakarren galera guztiarekin) eramango dituen.
Auzoen arteko oreka: bardinak dira auzo guztiak (...) Udala parte-hartzailea sustatuEta azken 16 urteetan nor egon da udaletxean? Gezurrezko EAJ-PNV bat eta hauek benetazkoak dira? Eta alkategaia... ez da izan zinegotzia, ala? Eta guztiok dakigu herri guztietan auzo marginatuak daudela, berdinasunaren istoriatxo hori... mesedez.
Hirigintza jasangarria: (...) trenbide-modoiloa kendu (...) oinezkoentzat eremu barriakBerriro ere Udaletxearen konpetentzia ez den zeozer (trenbideak RENFE-renak dira) eta kenduko dituztela azken hamar urteotan saldu digute. Oinezkoen kontuarekin pozik nago, baina kotxeak pasatuko dira? (Galizia kalean bezala?)
Zerbitzuak modernizatu: (...) albozamadun zaborontziak (...) aurreikusitako lurpeko aparkalekuak (...)Ala! Beste batzuk zaborregaz. A ze afizioa, modan egongo ote? Kriston herrian bizi naiz, gure buruhausterik handiena zaborontziak ipini edo lurpetik joatea da. Flipaute. Eta aparkalekuegaz, gauza bera, eta gainera badiote aurreikusita dagoela, ordun, zer berri?
Kultura eta gazte-sorkuntza: (...) gazteentzako ekintzagunea (...) El Social programazioa bultzatu (...) Jolas eta Kultura-Jardueragune lez (...)Bai, ekintzagunea, pasaden astean edo aste hontan aurkeztu zen hori, bai, zeozer entzun dot. El Social bultzatu, nora? Labarretik behera azken urteotan bezala? Jolasgune, bakit zertaz doan, Kulturaguneak? E? Azaltzerik bai, mese?
Herritarren aisialdia: 10km uri-ibilbide berriak (...) Artundoaga-Arrigorriaga ibaiertzeko ibiltokia (...)Nik nahi dut! Nabaritzen da Bilbo albokoak garela... 7km2-ko herri hiperdentso batean 10 km egingo dituzte. Hori bai dela gauzak botatzea. Bua, kristona.
Tagzania: BasauriAparkalekuakHoriek iada badatoz Basauri "mugikorra" egiteko Udaletxeak proposatutako planean. Arrain izoztua freskoa moduan azaldu nahi?
Sarratu-Azbarren intermodalaeeeeeeeeeee, kontxo, itxoin, bai, badakit, hau, hau, Metroorain herritar ekimenaren proposamen bat da. Eta Udaletxeak iada bere gain hartu zuen. Orain beste baten arrain izoztua eurak arrantzatu moduan saldu nahi?
Etxebizitza denon eskubidea delako: (...) Etxebizitza udal gerentzia sortu 1300 etxebizitza egiteko (...) planifikazio aholku kontseilua sortu (...) gazteentzako udal etxebizitzak alokatu (...) erabilera aldaketa ordentza (...)Zertarako horrenbeste gauza berri sortu? Diru gehiago bota konponbideak proposatu ditzakeen jendari ordainduz arazoak konpondu beharrean? Eta, itxoin, momentutxo bat, ea, ea, ea, a, bai, Basaurik azken urteetan biztanleriaren galera eduki du, baina, era berean, etxebizitzak eraiki dira. Ulertzen ez dudan zeozer dago hamen. Norbaitek etxebizitza hutsak ikertuko ditu etxebizitza berriak egin baino lehenago? Eta, hauek egin behar badira, non? Basaurin ez dago lekurik
Basauri atseginago bat behar dugulako: (...) aparkaleku gehiago sortu teknolgia berrien bidez solua aurreztuz (...) sarreretan hobekuntzak egin (...) Baskoniatik bi erreil (...) Urbitik bi erreil (...) Kaleron errotonda (...) Boluetarekin konexio hobea (...) etxebizitzak pertsona nagusi eta minusbalituei egokitu (...) oztopo arkitektonikoak kenduAzken biekin ados nago, ideia onak dira. Beste biak, ufffffff, 1300 etxebizitza egiteko haina solu badaukagu, ez dakit zertara datorren orain solu apurra ondo aprobetzatzea. Eta sarrerena katxondeo bat da. Hori bai dela arazoak ez dauden lekutik sortu eta konponbide kaskar bat ematea. Garraio publikoa zer den bai jakin? Baskonia eta Boluetatik Bilbora joateko da gehienetan, metroa bi urte barru heltzen bada, hamendik trafikoa jeitsiko da; Urbikoa parregarria eta Kaleroko Rotondarena, ez baldin bada etxebizitza guztiak botatzen ez dago lekurik, eta gaur egun bidegurutze hori dagoen moduan ondo funtzionatzen du.
Administrazio gardenago bat behar dugulako: (...) Kexuaren bulegoa sortu (...) gastuen eta sarreren azalpena (...)Kexuaren bulegoa? (Gazteleraz itsusiago gelditzen da, oficina de la queja) Ze txantxa mota da hau? Diru gehiago bota jendearen ''kexuak'' entzuteko? Kexak? E? Orain proposamenak, iradokizunak eta zer hobetu behar den kexu triste soilak dira? Hori al da gardentasuna? Eta niri gastuak eta sarrerak azaltzea primeran iruditzen zait, baina are gehiago euren soldatak eta udal administrazioarenak jeitsiko balituzte eta publikoak egin.
Zaborren lurperatzea: (...) Ahal den lekuetan (...) zaborra desagerterazteko (...)Bai, noski, gutxi batzurentzat denon artean ordainduko diegu... gaueko bederatzi eta hamar t''erdi artean zaborra ez ikustea. Bai, hala da, Basaurin zaborra gauetan ateratzen da, gure herriaren orografia dela eta (karneta Basauritik atera dutenak gutaz ondo gogoratuko dira) ezin daiteke halakorik jarri, beraz, gauko bederatzitatik aurrera zaborra ateratzen dugu eta hamar t''erdi inguruan daramate. Bai, bai, oso itsusia egiten du. Eta birziklatzeko ontziena baldin bada... merkeago ateratzen da kamioiak maizago pasatzea.
Tagzania: Basauri(ezker abertzaleari buruz) aurrelari bati arbitroak eta marra