Abuztuaren zazpigarren egunean gaude. Badirudi eblogosfera itzali egin dala, bizitzak moteldu direla eta hondartzak bete direla. Bizitza gauen egiten da herriz herri festaz festa eta egunez... beno, egunak oso argitsuak dira.
Abuztua diot eta ez uda ze, egia esateko, uda Ekainaren bukaeran hasten da eta Irailaren bukaerarte geugaz dago. Eta udaz ari garenean normalean Uztail bukaera eta Abuztuaz ari gara. Inoiz ez Irailaz, Iraila gixajoa.
Euskal blogosfera honek Uztaila bukaeran eta Abuztuan izan duen jeitsierak Teketen-ek hilero harritzen (eta enbidiaz betetzen) gaituen gailu, tramankulu, asmakizun, tresna, lanabes horietako batek neurtu beharko luke, ikaragarria izan behar du. Vienna-k (Mac-erako erabiltzen dudan RSS irakurgailuak) Blogari eta Zabaldu-k bidaltzen dituzten jarioak ibaiak udan duten hainakoa da (beno, azken euriteak kontutan hartu barik, ba?). Bakit ez direla euskal blogosfera osoaren ordezkariak baina, aizu, maiatzan heltzen zitzaizkidan berri kopurua eta aste honetakoa zer ikusirik ez.
Egun hautan unibertsitatera joatea nahiko atsegina da. Beno, bale, Abuztuan unira joatea ez da oso atsegina, baina norbaitek altzatu beharko du Herri hau. Atsegina dela diot, edo, beno, bale, hobe gainerako egunetan baino erosogoa, errepidean inor ez dagoelako. Eta gidatzen gabiltzanak beste martxa batean goaz, Rontegitik bostgarrenean, baina, beno, beste patxada bategaz. Orain Leioan aparkatzea errezago dagoela (egunero oso zaila den zeozer) esatea tokatzea dela uste dozu, ez? Bai, bai, nabaritzen da Ekain bukaeratik ez zarela Leioako Campusera igo. Orain datorren parrafoa Leioan ikasi, lan edo kafea hartzera goazenontzat doa...
<Leioako_campusa>
Uztailean lan polit batzugaz hasi ziren, akaso egunkarian irakurri zenuen. Bai, hala da, obra polit batzuk ditugu momentu hauetan: plataforma guztia puskatzen dabiltza. Parke eder bat jarriko ei dute. Dirudienez irailerako (parkatu lurretik nabil) bukatuko dabez. Interesgarriena ez da 400 bat kotxe aparkaleku kendu dituztela eta Abuztu erdien aparkaleku bat topatzea nahiko zaila dala (egunero berja berri bat topatzen dozu, zulo berri bat edo seinale parregarri bategaz; Zientzia fakultateko obrak jasan bazenuen, halako zeozer da baina Campus osorako). Ez, ez. Arazoa autobusak non geldituko diren da. Irailean palomitegaz joango naz ikustera ikuskizun hori. Irailean, itzultzen zaretenean, kaos polit bat biziko duzue. Gomendioa: azterketa bat egin behar baduzu, hartu aurreko autobusa, igual rotondan utziko zaitu eta oinez joan behar zure fakultateraino.
</Leioako_campusa>
Besteagatik nahiko lasaia dana. Unibertsitatea ere motel-motel doa. Kafetegia izan ezik, berdin dio zein urteko momentuan zauden, beti jendea dago kola eiten. Lana, beno, aurreratu behar orain arte atzeratu dana. Baina udako martxa hontan, segunda pasa barik. Hori bai, nabaritzen dot nire azken astea dala eta datorrenean oporrak hasten ditudala, oso lasai nabil. Neu bezala Abuztuan pringatuta gauden guztien antzera (pare bat pertsona ezagutzen ditut ehuneko ehunean lanean dabiltzala baina horiek araua apurtzeko daude).
Suposatzen dot jendea, ez bada edonora joan, hondartzan egongo dala aurreko gaueko atxurraren ostejo ajea pasa edo, soilik, egun pasa. Eta be, suposatzen dot, jendea jaietan murgilduta egongo dala. Beno, orain arte festa gutxi batzuk frogatu ditut baina datarren astetik aurrera, oporregaz batera, animatu beharko naz.
Abuztua espazio-denbora motaltzen duen gertaera bat dela dirudi. Eztakit. Lehen aldia da Abuztuan 'lanean' jarraitzen dudala eta beste urte batzutan ez bezala moteltze/itzaltze/gelditze hau oso nabarmena dalaz konturatzen naiz. Abuztuan mundua hondartza eta igerilekutara mugatzen dela dirudi. Beste guztia... ez da existitzen.