Ostiralean EHZra noa. Aurten ere (iaz moduan) laguntzaile gisa gargardoak, kalimotxoak, bokatak eta beharrezkoa dena saltzera, jendeak musikaz gozatzen duen bitartean eta, era beran, euskal kulturaren alde dirua jasotzen. Hirugarren aldia da hau festibalera noala, lehen aldiz 2001ean joan nintzen arratsalde pasa; lehen esan dudan bezala iaz laguntzaile aritu ginen asteburu osoa eta aurten errepikatuko dogu. Iaz behintzat primeran pasatu neban eta aurten bide hortatik jarraitzea espero dot, datorren astean kontatuko dizuet zelan joan den. Espero dudan gauza bakarra euririk ez eitea da, ze bestlan, puf, kakanahaste bat izan leike. Hobe iaz bezala, Idauze-Mendiko landan kiskali egin ginela. Portzierto, oraindik handik urbiltzeko aukera dozue... ze hobe musika festibal bat Zuberoko bihotzean!
Tagzania: Idauze-MendiEz daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.