Mezua: Idatziak Haizearen Irlatik

2006-06-15

Permalink 22:57:01, Atalak: Koldokeriak  

Idatziak Haizearen Irlatik

Egun hauetan Lanzarote aldetik ibili naz. Hamen nire egunerokoagaz usten zaituztet.
Beste bat arte laguntxoak eta noizbehinkako voyeurrak.

[Gehiago:]

Lehenengo Eguna
Nonbaitera zoazen lehengoko eguna egun estresantea/luzea/nekagarria izan ohi da. Eta aeroportu batetik joan behar baduzu, gehiago.
Lanzarotera eramango ninduen hegazkina hartzeko Loiun bi ordu lehenago egon beharra zegoen. Hara joan, papeleo eta fakturazio guzti horiek egin eta ia bi ordu zai, zeozer jan/edan, duty-free dendak bisitatu eta hegazkinera. Bidaiatxoa ez da espero nuen bezain luzea, bi ordu t'erdi pasatxo. Txarrena airean generaman haurtzaindegia zan, haurrek edonondik negar egiten zuten, Egiptoko zortzigarren plaga zirudien horrek. Onena bidaiaren bukaera, Arrecifeko lur-hartzea: hegazkinak itsasoa ikutuko duela dirudi pista heldu baina lehenago. Hegazkinetik irten, maletak hartu, tour-operedarea bilatu, busera joan eta hotelera.
Playas Blancas deitutako herrian kokatuta dago hotela (beno, hobe esanda, bungalow konplexua), irlaren hegoaldean. Hegazkin bidaiaren azken zatian eta autobus bidaian paisaiak txundituta utzi nau. Irla bolkaniko bat zeozer ezberdina da. Dena zeniza da, beltz eta marroi harteko koloreetan mugitzen dana, apenas arbolik,... ezberdina. Gainera, eraikin guztiak altuera txikikoak dira, apenas ez dira hiru solairuetara heltzen, gehienak txuriak.
Hotela kostatik nahiko urbil kokatuta dago, hamendik Fuerteventura ikus leike. Lekua ondo dago, opor erlaxante batzuk pasatzeko beharrezkoa dauka. Ingeles eta alemaniarrentzat antolatuta dagoela dirudi, baina, hala ere, jateko kontuetan ingelesa bilakatu behar bada bat, hala egiten da. Hoteletik bueltatxo bat eman ostean, kuriosoa piszinako txiringitoa, hotel inguruak ezagutu beharra zegoen, barkatu, hondartza non zegoen jakin behar zan. Nahiko urbil dago piszina bat dirudien hondartza bat, urrengo egunetan frogatu beharko. Hotelean berriro ere "America Pub"era (hoteleko taberna, besterik ez) bisitatxo bat egin beharra zegoen, gaueko abenturen protegonista izango danari, dutxatu eta afaltzera. Buffet-a nahiko ondo dago, ez dot uste ingelesa bilakatu beharko naizenik ganoraz jateko egun hauetan.
Ohera joan aurretik America Pub-en kafetxoa hartu eta gaueko animazioaz "gozatzeko" aukera izan genuen. Ejem. Tamalgarri kontzeptua nahiko motz geratzen da honetarako. Heltzerakoan, haur banda bat (ingelesak gehienak) astaprotoarena egiten; hori bukatzerakoan hoteleko animatzaileak (gaztelania oso zuzen bat berba eiten zuena, nire ingelesaren parekoa) sasi-sari batzuk banatu eta bingoari ekin dio. Amaigabea, nornork bingo abestu zuen arte ia zenbaki barik geratzen da tipa. Hala ere, gaueko gauzarik onena bingoaren ostean etorri zan, tipo bat eta bi tipa mundu barreneko dantzak dantzatzen zituztenaren itxura egiten. Penagarri, tamalgarri eta negargarri artean mugitu zen ikuskizuna. Eta tipoak txaloak emateko eskatzen momentuero, azkenean aspergarria izan zan.
Bungalow-ra itzuli eta ohera, eguna luzea (25 ordu) eta nekagarria izan da. Kostata baina loak hartu nau. Ohea ez erasotasunaren adibiderik onena baina oporretan zaudenean edozergaz deskantzatzen dozu. Orain hamen nago, lehengo eguneko inpresioak idazten, txoritxo batzuei argazkiak atera ostean. Goiz esnatzeak daukan abantaila.
Playa Blanca, 2006/6/9 8:30
Bigarren eguna
Eguna etxetxo aurrean dagoen arbola batean zegoen txoriari argazkiak ateratzen hasi dot. Bakit, harraroa, baina egunsentitik bere doinua entzuten egon ostean argazkitxo batzuk ateratzeko gogoak nituen.
Gosariarena ikusgarria izan da. Barkatu, gosariaren aurrekoa eta gosaria bera. Primerakoa izan da, gose nintzen eta aise asetu naiz. Lehengo bizpahiru laranja zuku, txokolatea eta txurroak; geroago beste bizpahiru laranja zuku, deskafeinatua eta bi pasteltxo.
Goiza pasiatzen (ibilbide polita dago kostaldetik), gidagaz batzarrarekin (betiko kontuak, ze txango dauden, itzulera, blablabla), eguzkitan lasai botata musika hartzen eta piszina probatzen pasa da. Piszina txikia geratzen zait, baina luze batzuk botatzeko nahikoa izango da. Onena eguzkitan botatzea izan da. Irla hontan haizea ez da inoiz geratzen eta, ordun, eguzkitan egotea atsegina da, berorik egiten ez duelako.
Bazkarian ere bapo-bapo, zopa, arraina eta oilaskoa janez. Ez dot uste gosea pasako dodanik. Arrastian eguzkitan erdi lo geratu naiz, gero zeozer hartu, etxetxoan lasai-lasai egon eta afaltzera. Bazkaria baino eskasagoa, hala ere, berriro ere, bi plater jan ditut. Kafetxoa piszinako txiringuitoan (tabernako makina puskatu da) eta ohera. Eguna nekatuta bukatu dot, luzea izan ez bada ere, oporretan, deskantsatzea da gakoa.
Playa Blanca, 2006/6/10 8:36
Hirugarren eguna
Egungoa aurrekoaren parekoa izan da: goizean asko ibili, gero hotelean hamabitakoa egin, bazkaldu, siesta, piszina, afaldu, show tamalgarria ikusi eta ohera. Hala ere, gaurkoan, bazkaria eskasagoa izan da, ez nau besteetan bezain pozik utzi, afaria, ostera, beste egunetakoen parekoa izan da. Osteguneko show-a baino txarragorik ez zegoelakoan, gaurkoa txarragoa izan da. Negargarria. Ez ikasteagatik egin behar dena. Ene. Goizeko paseotxoa kuriosoa izan da, faro baterarte joan gara ta, kontxo, paseotxoa luzetxoa izan da. Hori bai, erreta bukatu dot, ez zentzu psikoldologikoan, baizik eta azal gorri-gorria, batez ere bekokia eta lepoa. Bestelakorik ez dago kontatzeko, opor egunak halakoak baidira, oso linealak, baina motzak eta, garrantzitsuena, deskonektatu/deskantsatzekoak.
Playa Blanca, 2006/6/11 8:24
Laugarren eguna
Berri gutxi haizearen irlatik. Beste egun lasai bat apenas zeozer kontatzekogaz. Janaren gauzak aurreko egunetan baino eskasagoak ibili dira, eta paella jateko gogoegaz jarraitzen dot. Goizean herrira busez joan eta oinez itzuli gara. Atzokoa baino paseo laburragoa. Eguneko anekdota busean egon da. Hotelaren ate aurrean itxoiten zegoen, gidariak kapota zabalik zuen eta zeozer begiratzen ari zen, zeozer oinik ez; galdetu ea hondartzara zioen busa zan ta gidariak baietz, eroso jartzeko berehala gindoazela. Handik bost bat minutura jende guztia igota zegoenean (txiki bus horietako bat zan, jendez leporaino) tipoa beste norabidean zegoela konturatu gara. Beste bus bat gelditu (benetako autobus bat) eta horretara joateko esan digu. Primeran, bus txiki hortan egon gara ezertarako. Gero bai, ganorazko autobus horrek herrirarte eraman gaitu. Portzierto, gausentian oraindik txikibusa hotelaren ate aurrean jarraitzen zuen. Ez garabirik, ez konponketarik.
Besteagatik, dena bardin. Igual jende mugimendua nabaritu dela, irteera eta sarrera berriak. Hori bai, haur mordoa dabil hamendik, ingalatar, alemandar eta holandarrak batez ere. Familia osoa oporretan ekainaren erdialdean. Horietako batzuk ikerketa soziologiko baterako aproposak. Denetarik dago munduan baina hamen sortu den mikrokosmosa harrigarria da. Ile zuridun mutiko baten afizioa mahaien aurka jotzeko, jausiko delakoarena eiteko eta lurrera gorputza botatzeko; neskato bat kristolako takoiegaz bere altueragaz konparatuz; beste mutiko baten afizioa jolas-pistolegaz edonora joateko, ingeles 'heldu' baten afizioa tontakeriak eiteko,... etabar luze bat.
Ah! Gaurkoan ez da showrik egon, euren deskantso eguna da. Asko nabaritu da, azkenengo tragoa lasai-lasaia izan baida.
Playa Blanca, 2006/6/11 22:33
Bostgarren eguna
Aurrekoen antzekoa, bariazio txiki batzuegaz. Oporretan zaudenean ohitura eta erritmo batzuk hartu ostean inprobisazioari leku gutxi lagatzen diozu. Aipagarriena, eta ez ona izateagatik, janak izan duen berakada gaurkoan: gosaltzeko txurrorik ez eta laranja-zukuari hauts gehiago botatzea falta zitzaion; bazkaltzeko zegoen janaria eskasa izan da, ezin izan dot nire betiko erritmoa mantendu; afaltzeko, gauza bera, arrainak ez zuen itxura onik. Pena bat janarena, leku honetako gauzarik onena baitzen.
Arrastian piszina saioa luzeagoa izan da, birritan uretara eta eguzkitan sikatzen eta musika entzuten. Zatika erreta nago eta hala ere eguzkitan jarraitzen dot, dena erretzeko asmotan. Beste aldaketa bat, gaurkoan gaueko bingoan parte hartu dogu (ez dogu ezebez eraman) eta animazioko tipoak proposamen interesgarri bategaz harritu gaituzte: galdera jolas bategaz. 21 galdera, batzuk errezak beste batzuk tranpagaz. Kuriosoa izan da, behintzat ondo pasatzeko aproposa.
Playa Blanca, 2006/6/12 23:20
Seigarren eguna
Gaurkoa opor osoko egun bereziena izan da: irla osotik txango bat egin dugu (lehen egunean apuntatzen zaren horietako batera). Goiz altzau eta gosaldu dugu autobusa hartzeko. Berandu heldu da eta hainbat hoteletatik jendea hartu ondoren txangoa dena hasi dugu.
Lehen geltokia itsasoak jan duen krater batean izan dugu. Bitxia zan nola krater erdia ikusten zan, bere itxura borobilegaz eta besterik ez zegoen, ozeano atlantikoak higatu baidu. Justu erdian lakutxo bat zegoen, bitxia benetan. Horren ostean eguneko gauzarik aipagarrienera abiatua gara: Timanfayako Parke Nazionalera. Parkea berez bisitatu baino aurretik gameluetan tontoarena egin dugu, turistak garen einean gamelu gainean paseotxo bat eman dogu. Horren ostean parke nazionalean murgildu gara, lehenengo lurzorua bero dagoela erakusteko hainbat esperimentu eta gero parketik buelta bat. Ikusgarria, harrigarria, mundiala, kristona, ikaragarria, errepikaezina. Ez dakit nola deskribatu labak eta magmak sortutako paraje hori. Bolkanen kraterrek eta magma izan zenaren harriek ikuspegi adieraezina marrazten dute. Ezin leike azaldu, ikus behar da.
Hortik aurrera egunak gainbehera egin du. Normala, Timanfayagaz ezin leike ezebez konparau. Kanariaseko bazkari tipikoa bazkaldu ostean, bertoko ardo batzuk dastatu ditugu. Iparralde bidea hartu, irlaren zati hori ezagutu eta Jameos del agua (magmaren ondorioz sortutako tunel antzekoak) bisitatu. Manriquek atondutako leku hori bisitatu ostean hegoaldera, etxera bidera, joan gara, ezagutzeko falta zitzaiguna ikusiz.
Hau izan da dana gaurkoan. Egun luzea eta nekagarria, baina Timanfayak merezi izan du.
Playa Blanca, 2006/6/13 22:39
Zazpigarren eguna
Azken eguna hamen loak hartuko nauela. Bihar etxerako bidea hartuko dot. Azken egun hori nabaritzen da. Aurreko egunen eskema berbera jarraitu dogu baina aldaketa txiki batzuegaz: merkatu txikiari bisita eta etxera heltzeko gogoak. Merkatu txikiak edonon bardinak direnez ez naz hontan sartuko, imagina dezakezue, edozer saltzen dizuete ustezko prezio honean. Oroitzapen moduan "mojo picón"a erosi dogu supermerkatu batean, atzokoan ez neban esan, baina hamen "papas arrugadas con mojo picón" ohiko jaki bat da, patatak saltsa pikante bategaz, saltsa hori mojo pikoia da, eta etxera daramagu patategaz jateko.
Besteagatik betikoa, bazkaria gero eta txarrago; afaria ez zait hain txarra iruditu baina hasierakoagaz konparatuz gainbehera markatua dago. Piszinari azken bisita egin eta gaueko show-az paso. Gaurkoan ez dago inor jasateko gogorik. Ez haurrik, ez bingorik, ez bar amerikako kafe makinak ematen duen esne kaka hori. Gaurkoa agur egun bat da.
Playa Blanca,  2006/6/14 21:43
Zortzigarren eguna
Eguna sumendi arrastroak  dituen leku batean hasi eta zementua eta berdea duen batean bukatu. Hori da Zortzigarren eta azken eguna. Abentura bukatu da. Oporrak amaitu dira. Lasaitasuna eta eguzkia estresa eta hodeiengatik aldatu ditut. Berrio ere Euskal Herrian.
Itzulera egunak, normalean, luzeak izan ohi dira. Hoteleko gela utzi beharreko hitzordua, aeroportura eramateko hitzordua, hegazkinan sartzeko hitzordua eta hegazkina heltzeko ordua ibilbide amaigabe bateko mugarriak dira. Horien artean denbora pasa behar da ahal den moduan, eserita, pasiatzen, irakurtzen, edaten, jaten edo dena delakoa. Eta azkenean, etxetik berriro ere, bukatu dela esatea gelditzen zait. Pozik joateagatik, pozik itzultzeagatik.
Basauri, 2006/6/15 

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: jyiutgu [Bisitaria] · http://dfkyheqkfpqudchja,dufqpiwdjfcalmoo@jsji.jsif
baiiiiiiiiiiii hey
Permalink-a mezu RSS 2010-11-09 @ 17:16

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution