Mezua: Bizkotxo errezeta

2006-03-01

Permalink 18:26:25, Atalak: Koldokeriak  

Bizkotxo errezeta

Blogaren estatistikak begiratzen norbait bizkotxo errezeta bilatzen sartu zan. Ez neban gogoratzen baina gabonetako mezuan noizbait bizkotxo errezeta jarriko nebala idatzi neban, hortaz, hamen doa.

Osagaiak

  • 3 arraultz
  • 1 limoizko yogurta
  • Olioa (limoi yogurtaren ontziaren erdia)
  • Azukrea (2 yogurt ontzi)
  • Legamia
  • Irina (3 yogurt ontzi)

Protokoloa
Ezer baino leheen labea 170ºtan berotzen jarri. Ontzi batean hiru arraultzak irabiatu, guzti hau eiteko sukaldean postreak eiteko erabiltzen den hagazka horietako bat erabiltzea gomendatzen dizuet. Limoi yogurta gehitu eta irabiatu, holan osagai guztiak banan banan. Osagaietan yogurt ontzia neurri moduan erabilten dot, oso erabilgarria baida proportzioak mantentzeko; yogurta, olioa, azukrea, legami poltsatxoa eta irina gehitu banan banan; irina hiru eta pixkat gehiago erabili ohi dot, masa on bat lortu arte. Gero molde batean jarri eta labean 170º ingurutan utzi 40-45 bat minutuz; labeko zein ''solairutan'' jartzen den garrantzitsua da, nik erdialdetik pixtat beherago jartzen dot, bakoitzak bere labea nolakoa den ikusita erabaki beharko dau, baina gogoratu barrukaldetik ere egin behar dela! Denbora hori pasa ostean barrutik egin den zihurtatzeko galtzorratz bat erabili bizkotxoa zulatzeko, garbi ateratzen bada prest dago, zeozer ataratzen badu oinino ez dau prest. Baina, guzti hau soilik teoria da, onena frogatzea da, lehengotan ez da primeran aterako baina praktika hartuz bizkotxo goxo-goxoak egingo dituzue!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: xugaox [Kidea]
Joe, nire etxean errezeta errezagoa da mutil!!

Amari bizkotxoa egiteko esan te kitto, bizkotxoa eginda!

Beno, tontakeriak alde batera hutsita, ondo dago jendeari bizkotxoa egiten irakastea, batez ere ni bezalako kalamitate bateri.

Benga mutil, ikusi arte!
Permalink-a mezu RSS 2006-03-02 @ 22:19
Bidaltzailea: xugaox [Kidea]
Ah! ahaztu zitzaidala esatea:

Ama, mila esker ni jasateagatik! Egia esanda, ni neuk ez dut nire burua aguantatzen...
Permalink-a mezu RSS 2006-03-03 @ 11:30
Bidaltzailea: Amaia [Bisitaria]
Ezkerrikasko !!! Urrengun jarri argazkiya mexe k maixuak eskau in du !!! gauz 1 zu zein zea lekittoko koldo ? udalekutan monitoria izan zana?? bo = du EZKERRIKASKO !! AIO!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 15:56
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Ez Amaia ez, neu mendebalderago bizi naz. Munduan Koldo asko gaude. Zuri nahiak betetzen dira :p ... tori argazkia, beno, hau txokolatez betea da. Hori beste baterako utziko dot.
bizkotxoa txokolatez betea
Permalink-a mezu RSS 2007-12-03 @ 20:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution