Mezua: Bildurtute

2006-01-27

Permalink 11:48:43, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Bildurtute

Nire ixiltasuna mezu batez apurtuko dot eta gero, berriro ere, ixil-ixilik jarraituko dot egoera egonkortu arte (dena ongi doa, baina ez dekot denbora askorik idazteko; orain blogari-kuxkuseroa bihurtu naiz, besteok idazten duzuena irakurriz eta, noizbehinka, zeozer erantzunez).
Azkenportuk Zarautz elurraz hartuta ikusten den argazkia utzi digu eta Blogariko blogak ere erakutsi digu. Irudi polita bai, minutu gutxi barru Basauri aldean horrelako zeozer ikusiko dogu.
Hala ere mezu hau gaur goizean elurrak sortzen ari den (zaizkidan) arazoei buruzkoa izan nahi du. Leioako kanpusera igo nahi neban eta aldaparen erdibidean geratu naiz, buelta erdi eta etxera. Aldaparen hasieratik kotxeak geldirik geunden elurra nahikotxo ari zuela. Noizbehinka (hamar minuturo edo) pixkat aurrera jarraitzen genuen. Zergatik ez eman buelta erdi momentu hortan? Beno... igoera ezagutzen ez duzuenok edo azken bi hilabeteetan igo ez zaretenok, ba... igoera eta jeitsiera karrilak banatzen zementuzko banatzaile horiek daudelako. Ordun ia erdiraino igo behar zara berriro jeisteko. Nahiko lasai nengoen, musika eta kalefakzioa jarrita, baina azkenengo geratu-mugituetan gidatzeko arazoak edukitzen hasi naiz, batez ere gurpilei gero eta gehiago kostatzen zitzaielako errepidea harrapatzen. Eta kotxeak gero eta pisu gehiago zuen elurra zela eta. Agian beldurra ez zan, baina halako egonezina sentitzen hasi naz. Zorionez buelta erdi eman dot eta etxera itzuli naiz. Bizkaiko errepideak nahiko arriskutsu daude, auskalo nola jarri daitezkeen elurra botatzen jarraitzen badu.
Onartu beharra daukat, kotxea mugitu behar nuela alde batera utziz, irudia ikusgarria zela: elur-malutak poliki-poliki dena zuriz estaltzen; alboetako larreak eta zuhaitzak zuriz margoztuta; postal batetik aterata zirudien. Pena nire sakelekoak argazkirik ez duela ateratzen.
Beno, hori zan esan nahi nuena. Lehiora urbildu naiz eta elurra botako duela dirudi. Agian ez uniko aldapan beste edo atera daitekeen argazkia Zarautzkoa bezain polita, baina, beno, agian argazkia ateratzen animatuko naiz.
Besarkada bero bat, gaur beharrezkoa baidaukagu.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: xugaox [Kidea]
Epa mutil!!

Este dut elkar esagutzen dugula, ezta?

Berria naiz euskal blog ta ea non topatzen zaitudan! Perrexila bezala zara txo! Zaltza guztietan sartuta zauz!

Beno, ea unitik kanpo ikusten dugun noizbaiten!

Agur!
Permalink-a mezu RSS 2006-02-25 @ 16:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution