Dirudienez ezer esateko ez badaukazu hobe da ez idaztea. Beno, gomendio hori bloggekin dirua irabazten dutenentzat denez, nik paso egingo dot.
Aurreko batean gutxi gutxi neban esateko eta gaurkoan lerro huts batzuk idazteko aukera izango dot. Goizean, klasean nengoen bitartean, bogailurako gai pare bat bururatu zaizkit, baina beste batean izan beharko du, etxera heldu naizenean indarrik ez neukalako datubaseei eta Firefoxeko gehigarriei buruz aritzeko (portzierto, Firefox-en 1.5 bertsioa atera da, windows daukazuenok ez duzue aitzakiarik explorer madarikatua pikutara bidaltzeko; eskerrik asko Librezaleko lagunei!). Egun gogorra izan da, bai, nekagarria, eta nonon esateko/idazteko beharra sentitzen dot. Hainbat gauza egiteko konpromezua hartu dot (edo gerora etorri zaizkit) baina gaurkoa ez da egun ona hoiei ekiteko, ez dakit postak erantzun aitzakiaren bat jarriz edo egia esanez. Azken finean zeozer norberak nahi duelako egiten ditu, ezin zaio exijitu behar egin beharra ez baldin badago zeozer ordainean. Eta azkenaldian gauza asko eskatzen zaizkidala uste dot ezeren trukean baina egiteko exijituz. Nik horri egoera asimetrikoa deitzen diot, inbutuaren legearen antzekoa baina egoerei aplikatuta, eskua emon eta besoa hartzen dizutenaren antzekoa. Ez dakit. Inoiz ez dot gustoko nire burua errukitzea, askotan niretzat legezkoa ez den egoera batez berba eiten dodanean negar ikutu hori dagoela iruditzen zait. Horregatik askotan isildu egiten naiz, baina bestetan egoera batzutan erabiltzen nautela usten dot.
Nire azpitituloak dioen moduan, dagoena dago.
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.