Mezua: Telebista mota berri hori

2005-11-30

Permalink 18:14:49, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Telebista mota berri hori

Badirudi gaur hasi dela telebista beste era batera bere seinalea igortzen, gazteleraz TDT deitzen diote, nornork daki nola daukan izena? Agian Lurreko Telebista Digitala? Telebista Digital Lurtarra? Euskaltzaindiaren komodina?
Irakurri dudanez hogei bat kate berri egongo dira Estatu mailan, horiek, noski, gazteleraz daude; nornork daki zeozer euskerazko kateei buruz? Mota berri hontan ere emitituko dute? Eta herriko telebistak ikusiko al ditugu? Zapatarero/Montillaren komodina?
Bestalde, Euskaltel dekogunok, bai seinale arrunta, bai Tv Online, kate berriak ikusiko ditugu? Euskaltelek bere seinalea (kablea) erabiliko ote du kate hauek jartzeko eta berri batzuk jartzeko? Ardantzaren komodina?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Nik nire buruari erantzungo diot.
Bai, euskaltelek emango ditu, behintzat tv onlinean bai (atzo hiru kate berri bazauden) eta, badirudi, abenduaren erdialderako denak eskuragarri egongo direla.
Bestalde Eusko Jaurlaritzak bertoko telebista digitalen legea (edo dena delakoa, dekretua agian) prestatzen ari da herriko telebisten kontsezioa zabaltzeko. Euskera kontutan hartuko omen du, baina komunikabide eta teknologia berrien azkenengo deialdiak kontutan hartuta ez dakit nik...
Permalink-a mezu RSS 2005-12-02 @ 16:24
Bidaltzailea: gutiperio [Bisitaria]
Telebista digitalak oraingoz 20 kanal dituen arren etorkizunean askoz ere gehiagorako lekua izanko da espektru analogikoa aske uztean. Hori bai, horretarako ekitera ausartuko diren telebista kate gehiago beharko. Telebista lokalek ere izango dute nahiko lan hemendik aurrea, izan ere, lizentzia lortzen dutenek bakarrik izango bait dute emisiorako eskubidea, ez orain arteko moduan.
ETB oraingoz canal vasco eta ETBsat ari da sartzen eta MHP aplikazioekin ere probak egiten ari da. Etorkizun hurbil batetan kate eta zerbitzu berriak izango ditu ziur. Euskaltelek hasiera batetan ez du arazorik izango emisio berriak sartzeko, bai ordea MHP aplikazioak berriz bidaltzeko, izan ere ez bait dute horretarako azpiegiturarik.

Espero dezagun lizentziak ematerako orduan eta kanal berrien sorrera euskeraren erabilera bultzatzea, bestela proportzioa 1/8tik 3/30era pasa liteke edo okerrago.

Euskaltzaina ez naizen arren nik neuk lurtarra deituko nioke, ingelesez ere "terrestrial" deitzen bait zaio. Beraz, ingelesez DTT eta gazteleraz TDT baldin bada euskeraz TDL ote?

aio
Permalink-a mezu RSS 2005-12-12 @ 23:36
Bidaltzailea: IKUSEZAZU.COM [Bisitaria]
TDT: LTD (LURREKO TELEBISTA DIGITALA)

HORRELAKO HITZ TEKNIKOETARAKO "EUSKALTERM" WEBGUNEA BISITATZEA GOMENDATZEN DIZUT.
Permalink-a mezu RSS 2009-08-24 @ 00:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution