2008-07-11

Permalink 16:12:14, Atalak: Biotekila  

Nola bizi zenuten Egin eta Egin Irratiaren itxiera?

Datorren asteartean 10 urte egingo dira Garzon-ek zuzendutako polizia operazioan eta Aznarrek "¿creían que no nos íbamos a atraver?" esanez babestutako operazioan Egin eta Egin Irratia itxi zituztenetik. Ordutik gauza asko gertatu dira, 1998a bera urte intentsua izan zen, "el verano que vivimos peligrosamente" bezala gogoratzen dut. Zuek nola bizi zenuten adirazpen askatasunaren aurkako operazio politiko hura?

Nik orduan 15 urte nituen. Gurasoekin oporretan nengoen Galizia partean. Egun horretan Vigon geunden Cies irletara eramango gintuen katamarana itxaroten. Katamaranan geundela amak zeozer entzun zuen barkuak zituen bozgorailuetan, bere hitzetan zeozer larria izan behar zuen, baina ez zenez ondo entzuten ezin izan zuen ondo ulertu, irletara heltzerakoan irratia jartzea eskatu zidan ea zer gertatu zen jakiteko. Irlara heltzerakoan walkmanean irratiren bat hartzen saiatu nintzen, eta azkenean Ser kateko Radio Vigo hartzea lortu nuen. Saio lokal bat emoten ari ziren, baina albistegia gertu zegoen, beraz hori entzuten gelditu nintzen. Albistea entzun bezain pronto aurpegia aldatu zitzaidan eta gurasoei esan. Lehengo mutu. Gero galderak, detaileak. Azkenik haserrea. Egun horiek inpotentzia moduan gogoratzen ditut, hain urrun eta, era berean, hain gertu. Ezer ezin egiteak edo esatea nahiko gogaikarria zen. Eta berton entzun eta irakurri genezakeena botaka egitekoak. Etxera heldu ginenean Euskadi Informacion-ekin topatu ginen eta Herri Batasunak deitutako lanuztearekin bat egiteko aukera izan nuen, oporretan banengo ere.

Egun gogorrak izan ziren. Amorrua. Mina. Txikitatik gogoratzen dut aita Egin irakurtzen. Egin egunak txikitatik ditudan oroitzapen onenak dira. 10 urte geroago, Egin egunkari bat baino gehiago izaten jarraitzen du.

Technorati:
----------

2008-04-14

Permalink 15:39:48, Atalak: Koldokeriak, Biogailuak  

Etikaz hitz dezagun

2008ko udaberrian etika modan jarri denez, batez ere herri batzuetako udaletxeetan, horri buruz pixkat, ez gehiegi, idatziko dut. Kasu handirik ez egin, astelehenitis gogor batenpean idazten nabil eta.
Politikaren gauzak etikaren mundura eramateak beste guztioi ateak irekitzen dizkigu horretaz hitz egitera, filosofoak izan gabe. Azken finean etika/morala gutako bakoitzak zeozer ona ala txarra den erabakitzera edo esatera eramaten gaitu, gure balore, esperientzia edo identifikatu ezin dezakegun barneko zera baten arabera. Eta hori da, hain zuzen ere, nire ikuspuntutik, akatsik handiena: politika, herrietako politika, subjetibotasunetik egitea. Beti uste izan dut (subjetiboa) konpetentzia batzuk kudeatzerako orduan ahalik eta objetiboena izan behar dela, arazoak behatu, konponbideak proposatu eta onena zein den erabaki modu argi, transparente eta erreproduzigarri batean. Bai, hori da, metodo zientifikoa erabiliz. Tira, onatzen dut, zentsu hertsi batean, demokrata baino, logokrata naiz; baina honetan bihurtu dugu politika, ezta? Norberaren subjetibotasunetik erabakiak hartzera eta, gainera, besteoi inposatzea, azken finean, nirea baino etika hoberik ez dago, nirea baita. Guzti honek beste buelta bat dauka, zein da etikarik onena? Edo, beste era batera esanda, zein de etikotasunaren neurria? Subjetiboa bada, ez dago objetibatzeko modurik. Nola egiten da? Egia da minimoen eta maximoen etikak daudela, hau da, gizarte batean dauden minimoak gizartea eroso egon dadin eta bakoitzaren edo gizarte-talde bakoitzaren helburu sorta. Baina, nola definitzen dugu minimo hori? Edo, hobe esanda, norbait bere burua ikusten du besteen gainetik minimo hori zein den ezartzeko? Ba al dago besteen gainetik dagoen etikarik? Beste buelta bat. Nik deskalifikanteak deitzen ditudanak. Demagun gizarte-talde batek etikoa zer den ala ez definitzen duela eta gizartearen gehiengoa definizio horrekin eroso dagoela, baina talde bateri inposaketa bat iruditzen zaiola. Eta gehiengoak azken talde honeri etika falta leporatzen diola, euren konportamendua ez-etikoatzat joz. Nire duda bikoitza da, gehiengoak gutxiengoari zeozer inposatzea ez da etika falta, hau da, ez al da etika horrentzat deskalifikantea eta, beraz, ez da bestea baino hobea? Eta beste duda, gehiengoaren definizio horren barruan gutxiengo horri etikoak iruditzen ez zaizkion gauzak ezartzen badira, edo giza eskubideen aurkako zeozer ezartzen bada, ez litzateke deskalifikantea izango? Bai, badakit, bakoitzaren konportamendua aztertuko bagenu deskalifikante hautako asko topatuko genituzke, asko pentsatu gabe eta demagogia erabiliz, gure hipermerkatuak janariz goraino beteta daude jendea gosez hiltzen den bitartean. Horrek mendebaldeko moral/etika guztiak deskalifikatuko lituzke. Eta ondo deskalifikatuak gainera. Hamen gauden guztion etika/morala jokoz-kanpo legoke. Hori dauka etikaren mundura gauzak eramatea... dena erlatibizatu daiteke. Hau da, niretzat, punturik garrantzitsuena. Erlatibotasunarena. Azken finean etikaz ari direnean, zeozer erlatiboaz ari baitira, A txarra dela dela diote, baina benetan A B baino txarragoa dela edo A baldintzen arabera txarra dela esan nahi dute. Erlatibotasuna oso arriskutsua da. Nik lerro batzuk gorago erabili dut fartsa logiko bat ezartzeko, mendebalde guztia gaizto bilakatuz. Ez da arriskutsua erabiltzeagatik, baizik eta lortzen diren ondorioak distortsionatuak egon daitezkelako. Bonba atomikoa II mundu gerran erabiltzea "ona" izan zen, Japoniarrak errenditu ziren eta hortik aurrera "onei" "txarrei" irabazteko bidea erreztu zitzaien. "Onak" bonba "txarren" kontra erabiltzea "ona" izan zen? Arraioa, etikaren munduak galdera zailak dakartza. Listo. Hau zen dena. Etikaz hitz egiteak, subjetibotasunaz alegia, eztabaidak gorren arteko monologo batera eraman gaitzake, azken finean, etika, norberak mundua nola ikusten duen, ezin daiteke ez aldatu ez inposatu. Eta, benetan, niri zarama nola kudeatzea, kaleak konpontzea edo elkarteei diru laguntzak ematea erabakitzeko, subjetibotasuna baino, objetibotasuna nahiago dut. Baina, tira, hori, idatzi guzti hau, nire subjetiboatasunetik ateratzen da.
----------

2008-03-15

Permalink 11:20:10, Atalak: Koldokeriak, Biogailuak  

Iruzurkundeak 08 (eta VII)

Iruzurkundeak, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Bost egun beranduago begirada hauek ixteko ordua heldu zait. Bizkaian kolokan zegoen diputatuak hauteskunde osteko gogoeta eta beste arrazoi batzuk atzeratu dute.
Egunotan gogoeta eta anilisi ugari egon dira, interesgarriak batzuk, besteak ez horrenbeste. Deigarriena, agian, EAJren galera, PSEren igoera eta abstentzioaren kopurua da. Hala ere, niretzat, mundu guztia garaile moduan bere burua aurkeztea, pozik agertzea emaitzekin edota horren emaitza onak ez lortzea kanpo faktoreen eraginez izan dela deigarriena suertatu zait. Nire amak txikitatik esaten dit errua beti besteena dela. Badirudi politikariak nire amaren iritzi berberekoak direla.
Azken gogoeta aurreko mezuaren eta Xabierrek egin zizkidan iruzkinen haritik dator. Ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik, azkenean, iruzur egiten digutenoi eman behar genien baino garrantzia handiagoa ematen diegu, gure iritziak eta grina euren menpe utziz. Askotan, badirudi, gure artean tentsioa handitzen dela geu eta geure arazoak inporta ez zaien pertsonen ondorioz, gure arazoak eztabaida gaia izateaz utziz eta alde honetan edo bestean edo gure arteko moraltasuna/gizatasuna eztabaida sutsua pizten da, arazoak konpondu beharki lituzkeenak eskuak garbitzen dituzten bitartean.
Nere partez, eta azkenaldian gertatu zaizkidan gauza batzuk lagunduta, azken gogoeta pertsonal bat, nire buruari buruz, egin nahiko nuke. Eztabaida, iritzi elkartrukea, hitz egitea, oso gustoko badut ere gorputzak denbora batez urruntzea eskatzen dit. Gauza gogor gehiegi irakurri eta entzun ditut azken astean, oraindik liseritu ezin ditudanak. RSS jarioei irakurtzeari ere utzi diot. Nahikoa daukat daukadanarekin zeozer hobetzen, gauzak sortzen edo ahal dudan heinean parte hartzen saiatu ostean guztia traba baldin bada. Nik nire egitasmo pertsonalekin jarraituko dot eta, noizbehinka, nire zilboresteari begiratzeari utziko diot, burua pixkat altzatu, begiratu zer dagoen eta berriro nire zilborestera begiratu.

Atsegin handia izan da guzti hau baina, batzutan, gelditzen jakin behar da.
Chek zioen galtzen den borroka bakarra utzi egiten dena dela baina, batzutan, aukeratzen jakin behar da.
Gure abestiak dioen moduan "arrainak itsasoa behar du eta herriak zu behar zaitu" baina, batzutan, burua eta bihotza beste leku batean dituzu.

Ondo segi. Eta eutsi goiari.
----------

2008-03-08

Permalink 17:53:44, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (VI)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Ekaitza dago.

Gauzak nola dauden ikusita, askotan hitzak nahi diren bezala hartzen direnez eta nerbioak/berotasunak askok azalean daukatanez, nik egindako magdalena batzuk eskaitzen dizkizuet, lasai, ez daude askoren hitzak eta adierazpenak bezala pozoinduak; kafea zeuen esku.
magdalenak

Gogoratuz, hamen beti hauteskundeak iruzurrak direla defendatu dot. Adibideak soberan ditugu. Baina, aurtengoan, gainera, hipokresiaz beteak bukatu zaizkigu. Dena gezurra da, dena iruzurra da. Eta hori ez da aldatzen guk nahi dugun zeozertan bilakatuko direla pentsatzen. Guk nahi duguna berdin dio, gure esku ez dagoen pastel bat banatzen da, bakarrik gure bedeinkapena nahi dute, beste lau urte arazoak sortzen jarraitzeko eta konponbide aukera guztiak zapuzten. Bihar atzokoa errepikatzeko eta ezer ez egiteko gure bedeinkapena nahi dute. Eta ez naute tranpa hortan harrapatuko: bihar ez da eskola eguna.

PD Bekataria izatea eta zainetan izotza edukitzea leporatu baino lehenago jan magdalena bat, mesedez; tripa beterik gauzak hobeto ikusten dira.
Technorati:
----------

2008-03-06

Permalink 15:39:15, Atalak: Biotekila, Koldokeriak  

Iruzurkundeak 08 (V)

Iruzurkundeak 08, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala.

Alderdien proposamenak vs Koldotxuren gogoetak

Gaur, gelditzen zaizkidan heldutako propagandak, Bizkaian parlamentaririk lortuko ez dituzten bi alderdi, EA eta EB (ordezkaritza nork lortuko duenari buruz Iñaki Iriondok artikulu oso argigarria argitartu zuen Martxoaren 2ko Garan). Beraz, nola orain dela lau urte ez zutenez ordezkaritzarik lortu, ez diet orain dela lau urteko esandakoen frogatik pasako.

EAk triptiko batean zera eskaintzen du.
...Euskal Herriaren ahotsa inoiz baino argiago eta irmoagoa entzungo da... Independentzia, elkarrizketa, aurrerakuntza, etxebizitza, giza eskubideak... demokratikoki erabaki ahal izatea... bakean bizitzea... bidezkoa izango den gizartea...
Arazotxoak, etxebizitzak, berez, udaletxeek kudeaetzen duten zeozer ei dira, asko jota aldundiak+jaurlaritza. Eta beste guztiak Madrilera joan gabe ere lortu ditzazkegu, gure arteko gauzak baitira, gure antolamendua, gure erabakiak baitira. Eta ez zara etxetik kanpo joango etxekoa egiteko.
EAtik ezer gehiago, hori baita dagoena.
EBek, behintzat, proposamen zehatzak egiten ditu, joku gehiago ematen du honelako ariketa batean. Euren triptikoan...
...Monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko erreferendumaa... ez gara isiltzen ez indarkeriaren aurrean, ez ideien ilelizazioen aurrean, ez bidegabekerien aurrean, ezta monarkiaren aurrean ere
Totum revolotum... ondo dago guzti hori, baina zer deritzote Espainiako euren kideek?
... gazteek etxebizitza duina... 35 orduko legea... 1100 gutxieneko soldata
Eeee, lehen esan bezala, etxebizitzaren kudeaketa lokala da, eta EBk Jaurlaritzako sail horren arduraduna da eta hainbat herrietan ere. Madrili eskatuko diete eurak egin behar dutena?
... Garañako zentral nuklearra... horrelako instalazioak itxi behar dira... Energia Berriztagarriei buruzko Legea...
Bai, baina Y-koaren aldeko Gobernu batean daude
Administrazio publikoen fondo kultural guztietarako eta Interneterako doako sarbide unibertsala...
Berriro ere konpetentziegaz... dauden administrazioetan egiten ez badute, nola lortuko beste batzuetan?
Eredu federala... herri-galdeketa... nazio aniztasuna... autogobernua... Gernikako Estatutua
Berriro... zer pentsatzen dute zuen kide federalek?
...Herritarren partahidetzari buruzko Legea... azpiegituretan, ingurmenean,...
Bai, Y-koa adibiderik onena da.
...Euskadik ordezkaritza... botere judizialaren kontseilu nagusian eta auzitegi konsituzionalean... audientzia nazionala eta torturak desagerrarazteko lan...
Berriro, ados al daude zuen kide federalak gauza hauekin?
herritartasun defentsa...
Ados.
...Indarkeriari ezetz... bidezko espetxe-politikari eta elkarbizitza anitzari bai
Indarkeriari edo indearkeriei?
Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna... Genero-indarkeriari aurre egin
Bai, baina konpetentziak non daude? Horixe... zeuen eskuetan.

Listo. Aurtengoak bukatuta.
Technorati:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Koldotxuren txokoa

Eguneroko gauzei buruzko nire gogoetak, burutazioak eta alrebeskeriak. Edo behintzat asmoa hori da.


koldotxu[a bildua]gmail.com
Creative Commons License

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution