Artxiboak: Maiatza 2012

2012-05-31

Permalink 16:17:18, Atalak: GUZTIONA  

Proako istorioak


	Proa amaitu da baina, denok oso ondo pasatu dugu proako klaseetan. Gauza asko egin ditugu.

Ikasteko teknikak ere asko landu ditugu. Zalantzak ditugunean, Oihaneri galdetzen diogu. Etxekolanetan ere , zalantzarik daukagunean, oso ondo argitzen digu gure zalantzak.

Teknikak ere ikasten dugu:Memoria teknikak... eta abar.


Azterketetan, hainbat teknikak erabilia ditugu ikasteko: Memoria teknikak, laburpenak eta eskemak egiten ikasi ditugu.


-honen adibide Memoria teknika bat azalduko dugu. Esan, gauzak gogoratzeko oso ondo daudela memoria teknikak. Adibidez. Azterketa batean, hitz garrantzitsu bat gogoratzeko, hainbat teknikak daude.

Hauek dira adibide batzuk:Memorizazio teknika asko dago. Adibidez, 10.202.421 zenbakia gogoratu behar duzu... Baina nola? Ba bikoteka jarriz. 10 - 20 -24 -21. Askoz errezagoa da!


Beste teknika bat istorio bat idaztea da. Imajinatu hitz hauek buruz ikasi behar dituzuela: paisaia, etxea, aulkia, mahaia, eskua eta beltza.

Hau da horretarako asmatutako istorioa:


Paisaia beltz batean, bazegoen etxe bat. Mahaia bat, aulki bat zuena. Eta sukaldean, ontzi bat zegoen esku bat urarekin. Noren etxe izango zen? Ba norena izango zen!!!! konde drakularen etxea zen.


Hemen duzue memoria teknika batzuen jokuak. Animatu eta jokatu¡¡:http://multimedia.lacaixa.es/lacaixa/ondemand/obrasocial/juegosdememoria/home_es.html


IURRETAKO PROAKO TALDEA

 

 

----------

2012-05-30

Permalink 18:24:31, Atalak: GUZTIONA  

Ez zabaldu atea

Kaixo!! Gu Zaldibarreko proakoak gara eta gure taldeko mutiko batek istorio hau egin zuen gazteleraz eta guk itzuli egin dugu  euskarara.  Aste honetan Proa amaitzen dugunez, bertako klaseetan egindako ariketa hau Blogean sartzea pentsatu dugu denek irakurri ahal izateko. 

Sorte on azken azterketetan eta ondo pasa udako oporretan!!!!    Laughing

 

 

EZ ZABALDU ATEA

 

Pertsona askok pentsatzen dute orain kontatu behar dizuedana istorio bat dela, ipuin bat edo istorio faltsu bat baina nik egin ahal dudan bakarra  kontatzea da. Hortik aurrera zuek nahi duzuena pentsatu

Orain dela bi urte, egon ziren bere etxean lasai Maria,  40 urteko emakume bat oraintxe bertan dibortziatuta 8 urte ume batekin. Maria beti bezala gauetan lanera joaten da, oso emakume langilea da baina egun horretan ezberdina izando da. Afaltzen zeudela telebista ikusten ari dira eta entzuten dute hiltzaile batek ihes egin zuela eta zegoela beraien auzoan. Horrek egin zuen ziur amak gabetasun handia izatea bere semea etxean uztearren.

Maria zoritxarrak saihesteko leihoak eta ateak itxi zituen, eta hurrengoa azaldu egin zion bere umeari: ez zabaldu leihorik ezta aterik .Giltzak ditudanez , zerbait gertatzen bada , nik segituan 3 biderrez txirrina joko dut , besterik gabe nire ahotsa ezagutuko duzu , orduan ni naizela jakingo duzu . Ordua heldutakoan, Maria lan egitera joan zen eta bere semea bakarrik utzi zuen . Beldurrez beteta , atea guztiz utzi zuen eta telebista ikusten hasi zen burua lasaitzeko .Denbora batera , mutila lotan zegoenean atea jo zuten PON…PON…Mutila esnatu egin zen . Mutila beldurrez joan zen ateruntz eta esan zuen : Zara zu ama? erantzuna beste golpe batzuekin zetorren. Umea beldurrez beteta logelara joan zen, hor gau guztia geratu zen negarrez bere ama heldu arte itxaroten, lo geratu zen arte.

Hurrengo egunean esnatu zenean konturatu zen bere ama etxera ez zela heldu. Oraindik beldurrez atera hurbildu zen eta bere ama topatu zuen hankak moztuta. Mutila ez zion atea zabaldu bere amari ez ziolako ahotsa ezagutu, badakizue zergatik?mihia moztu ziolako hiltzaileak.

Ba al dakizue zergatik dakidan istorio hau? Ni istoriako mutikoa naizelako, gaur egun ospitale psikiatriko batean nago






----------
Permalink 12:36:02, Atalak: PRENTSA  

OPORRAK!

Ekainaren 23-an oporrak hasten dira. Bi hilabete baino gehiago jai izango dugu eta gu nahi duguna egingo dugu, adibidez, bidaiatu, parrandan ibili, hondartzara joan..Cool.
----------
Permalink 12:30:19, Atalak: PRENTSA  

Errekuperaketa azterketak

Guztiok dakigunez ekainaren 4tik aurrera errekuperazio azterketak hasten dira eta hemendik animoak ematen dizkizuegu.Laughing
----------
Permalink 12:25:46, Atalak: PRENTSA  

SAN MIGELETARAKO KARTELA AUKERATZEKO LEIHAKETA EGONGO DA!

San Migel jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Jai Batzordeak. Ekainaren 22ra bitartean helarazi daitezke lanak. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
ANIMATU ZAITEZTE!!Wink
----------
Permalink 12:22:36, Atalak: PRENTSA  

ESKOLAKO JAIA BIDEAN!

3. mailako ikasleak, kurtso amaierako jaia prestatzen ari dira. Jaia, ekainaren 22an izango da eta egunean zehar hainbat ekintza egongo dira, adibidez: briska, poker, pintxo… Txapelketak egongo dira eta irabazleak sarituak izango dira. Gauean, afaria egongo da eta afariaren ostean, erromeria egongo da.
ANIMATU!!!



jaia!
----------
Permalink 12:15:41, Atalak: PRENTSA  

ABADIÑOKO AUZO IBILALDIA

Abadiñoko VII. auzo ibilaldia antolatu da, domeka honetan. 21km-ko ibilaldia izango da. Gerediagoko plazan elkartuko dira 8:30etan parte hartzaileak eta 13:00 inguruan Zelaietako probalekuan amaituko da ibilaldia.


 IBILALDIA
----------

2012-05-23

Permalink 20:07:11, Atalak: PRENTSA  

IURRETATIK PERURA

Pasadan astelehenean, Institutuko AG21eko ordezkariek beste ordezkari batzuekin batera bideo konferentzi batean parte hartu zuten. Bideo konferentzia Perurekin izan zen, Eten herriarekin. Ekintza hau AG21etik mankomunitatearekin batera antolatzen diren ekintzen barruan dago, Kontsumo arduratsuaren sentsibilitate kanpainan.
Bideo konferentziaren ostean prentsaurrekoa egon zen eta egunkari digitaletan agertu da albistea.

Durango.com

Deia.com



----------
Permalink 12:35:02, Atalak: PRENTSA  

ATHLETIK VS BARÇA

Maiatzaren 25ean, ostiralean,Madrilen gaueko 10etan errege kopako partidua Athletik eta Baçak jokatuko dute.
Gora Athletik!!!!
----------
Permalink 12:24:12, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO IX. LITERATUR LEHIAKETA

Orain dela gutxi, Iurretako kultur-gunean IX. literatur lehiaketa ospatu da. Lehiaketan parte hartzeko gazteen atalean 7 urtetik aurrera izan behar da eta helduen atalean 18 urtetik gorakoak. Iurretako udalak antolatzen du urtero lehiaketa hau, IX. izanik. Epaimahaikideak Isabel Castillo, Josu Unzueta eta Kristina Mardaras izaten dira.
LITERATURA
----------
Permalink 12:10:55, Atalak: PRENTSA  

SAN MAMESEKO ATEAK ZABALIK!

Maiatzaren 25ean San Mameseko ateak zabalik egongo dira pantaila handietan partidua ikusteko. San Mames 7retan zabaltzen dute eta zazpiretatik hamarretara kontzertuak egongo dira, Ken Zazpik joko du, eta gero Athletic-eko partidua hasiko da Bartzelonaren aurka. Lau pantaila egongo dira, San Mames gainezka egongo da. Espero dugu Athletic-ek irabaztea. Bartzelona oso ona da baina Athletic-ek denboraldi oso ona egin du, eta horregaitik uste dugu Athletic-ek ahal duela irabazi.
ANIMO ATHLETIC!Wink
ATHLETIC
----------
Permalink 12:02:12, Atalak: PRENTSA  

Bederatzi atxilotu Iurretan, enpresa batean lapurtzeagatik

Ustezko lapurrak, 21 eta 48 urte bitartekoak, transformadore elektriko bat desmuntatzen ari ziren bitartean atxilotuak izan ziren.
----------

2012-05-16

Permalink 12:28:51, Atalak: PRENTSA  

BISITARI BERRIAK

Atzo maiatzaren 14an Maiztegiko, Otxandioko eta Zaldibarko eskoletako 6. mailakoak etorri ziren Orobiogoitia ezagutzera. Lehengo mailakoek erakutsi zieten institutoa eta dirudienez oso gustora egon ziren. Orobiogoitiatik animatzen dizuegu hemen bigarren eskuntza egitera.Wink

----------
Permalink 12:26:45, Atalak: PRENTSA  

ABADETXEA KONPONTZEKO LANA HASI DUTE

Aste honetan hasi dituzte abadetxea berrizteko lanak. Aurrealdea, barne-egitura eta teilatua, San Migeletarako amaitzea aurreikusten da.Tongue out
----------
Permalink 12:19:18, Atalak: PRENTSA  

CARLOS FUENTES IDAZLE MEXIKARRA HIL EGIN DA

Atzo, maiatzaren 15-ean, Carlos Fuentes idazle mexikarra hil da 83 urterekin. Cervantes saria, Asturiasko printzea eta beste sari asko irabazi ditu eta irabazteko geratzen zaion sari bakarra, Nobel saria da. Adan en eden, El siglo que despierta, Carolina Grau eta beste liburu asko idatzi ditu. Irakurleontzat, oso tristea da horrelako idazle bat hiltzea.



carlos
----------
Permalink 12:07:58, Atalak: PRENTSA  

Gizon eta emakumeen etxeko lanei lotutako rolak aldatzeko

Gizon eta emakumeen rolak aldatzea helburu duen tailerra antolatu du Zaldibarko udalak. Etxeko lanetan jardungo dute erantzunkidetasun tailerrean.
Maiatzaren 17ra arte eman ahalko da tailerrean parte hartu ahal izateko izena. Maiatzaren 22, 24, 29 eta 31n egingo dituzte tailerraren lau saioak.


irudia
----------

2012-05-15

Permalink 18:23:57, Atalak: GUZTIONA  

Vulkano eguna 2012

Ekainaren 2an, Otxandion, Vulcano eguna ospatuko da. Hirugarren aldia da  jai hau ospatzen dela. Utero urtero hobetuz doa, ekintza berriak...

 -Goizeko 10:00etan alebinen eta benjaminen futbol partiduak egongo dira Zelaieta futbol zelaian ( Vulkano, Lemoa, Aurrera…)

-Eguerdiko 12:00etan  trikipoteoa egingo da kalean zehar.

-Eguerdiko 15:00etan plaza ondoko pasealekuan bazkaria egongo da. Bazkaltzeko tiketak Otxandioko taberna guztietan daude salgai.

-Arratsaldeko 18:00etan  puzgarriak egongo dira plazan.

-Gaueko 20:00etan falta jaurtiketa egingo plazako frontoian.

 

Futbol zalea bazara, animatu eta etorri Otxandiora egun zoragarri bat pasatzera.

Axpe.Iker

----------

2012-05-10

Permalink 18:08:25, Atalak: GUZTIONA  

AUPA ATHLETIC, EUUUUP!!!!!!

Athletic-ek esfortzu handia egin zuen baina azkenean ez zuen lortu. Hamaika mila pertsona joan ziren Bukarestera gurea Athletic animatzera. Baina ezin izan zioten Atletico de Madrileko afizioari aurre egin, gure afizioa baino indartsuago ibili ziren eta.

 Partidua oso polita izan zen naiz eta 3-0 amaitu eta kopa Atletico de Madrilekoak eraman. Atheticeko defentsa ez zen oso ondo ibili eta ezin izan zioten Falcao moduko aurrelari bati aurre egin. Aurrean ez ziren txarto ibili Llorente, Muniain eta Ibai Gomez. Hiruren artean hirukote ona osatu zuten; Llorentek jokaldi onak egin zituen, Ibaik txute onak eta Muniainek Athetic-en joko hobetzen zuen. A ze hirukotea. Baina erdian ere ez ziren oso txarto ibili Ander Herrera eta Iturrasperekin.

 Nire iritziz ez ziren oso txarto ibili baina Bielsak defentsa hobetu behar du eta jokalari batzuei aukera eman, adibidez Koikili, Ekiza …

 

AXPE ,Iker

----------

2012-05-08

Permalink 15:10:20, Atalak: PRENTSA  

Athletic irabazten badu Bizkaia osoan jaia ozpatuko da

Athletic-ek partidua du Bukaresten, Maiatzaren 9-an asteazkenean, Europa Leagueko finala. Jokatuko du Atletico Madrilen aurka. Anbiente izugarria espero da eta irabazten badute...

Animo!!!

----------
Permalink 15:02:50, Atalak: PRENTSA  

BIGARREN MAILAKO IKASLEAK ZUGASTIETARA DOAZ

Bihar, maiatzaren 9a, DBH-ko bigarren mailako ikasle guztiak Peñas Negrasera doaz Natur zientziako ekintza egitera. Bertako paisaia mota, landaretza… eta beste gauza asko aztertuko dituzte. Goizeko bederatzietatik, arratsaldeko ordu bietararte egongo dira.

----------
Permalink 14:51:11, Atalak: PRENTSA  

KOPAREN FINALA JOKATUKO DA MAIATZAREN 25-EAN VICENTE CALDERONEN

Maiatzaren 25ean izango da Vicente Calderonen gaueko hamarretan.Talde bakoitzeko jarraitzaileek 20.000 eserleku izango dituzte.Athletic-ek kamiseta berria jantziko du Bartzelonaren aurka

.
----------
Permalink 14:40:20, Atalak: PRENTSA  

Gizon bat hil da Iurretan,ordainlekuaren aurka talka eginda

Biktima 50 urtekoa eta Donostiakoa zen. Istripuaren lekuan bertan hil da.

Berrogeita hamar urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Iurreta (Bizkaia) parean jazotako zirkulazio istripu batean. Ezbeharra 01:40an gertatu da. Ordu horretan, monobolumen batek talka egin du ordainlekuaren babes-horma baten aurka, Donostiarako noranzkoan. Horren ondorioz, gidaria berehala hil da.
----------
Permalink 14:36:44, Atalak: PRENTSA  

DURANGON PANTAILA ERRALDOIA!!

SmileAthletic-eko jokalariek azken aldian hasita dabilen Atletico Madril menderatu beharko dute. Bihar, asteazkena izango da hitzordua Bukaresten (Rumania), 20:45ean. Athleticen jokalari batzuk, gainera, durangaldekoak dira. Durangoko Plateruenak pantaila erraldoian eskainiko du finala zuzenean, 20:45ean hasita. Aurretik, 20:00etatik aurrera, saiheskia, patatak eta garagardoa edo freskagarria banatuko dituzte.
----------
Permalink 14:19:03, Atalak: PRENTSA  

ARABATAKADA

Maitzaren 11an Arabatakada ospatuko da. Arabatakada Gazteizen ospatzen da eta gazteentzako jai bat da. Han kontzertuak (Kaotiko, Betagarri eta Hesian…), txosnak… daude. Sarrerak 8 euro balio du, askar ibili sarrerekin bukatzen direlako. Hemendik animatzen dugu joatea oso ondo dago eta.
----------

Kudeaketa

kokorijo blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution