Artxiboak: 2012

2012-12-17

Permalink 15:45:28, Atalak: PRENTSA  

LABUR METRAILAREN ONENA

DBHko 3.mailakoek labur metrailaren onenaren saria lortu dute. Ingurumeranaren praktikak onak instituan erakustea izan da beraien asmoa. Lehiaketa Galdakaoko hospitaleak antolatua izan da.

 



ZORIONAK!!!!!

 

----------
Permalink 15:35:35, Atalak: PRENTSA  

LIBURU ETA DISKO IBILTARIA

Liburu eta disko ibiltaria Juan Orobiogoitiako ikasleen eskutan egongo da kurtso amaiera-arte.
 1-2. mailako ikasleek liburua edukiko dute bertan haiek etxean natura babesteko zer egiten duzun jartzeko.
3-4. mailakoek disko bat eramango dute naturari buruzko dokumentalak ikusteko beraien familiekin batera.


 
----------
Permalink 15:26:59, Atalak: PRENTSA  

Futbol txapelketan finala

Futbol txapelketa datorren barikuan, abenduaren 21ean jokatuko da. Finala patioan jokatuko da egun horretako ekintza bat izanik.
----------
Permalink 15:22:04, Atalak: PRENTSA  

Gabonetako gastuak

Egun berri eguna iristeko oraindik astebete baino gehiago falta den arren, Euskal Herriko kaleetan Gabonak aspaldi hasi ziren. Apaingarri eta kaleko argiek urteko garai honi inguratzen ari garela gogorarazten dizkigute. Guzti honek Gabonetan egingo diren opari eta erosketak aurreratzen digu. Edo beste era batera esanda, garai hau da kontsumoa handitu egiten dena familietan.
----------
Permalink 15:13:32, Atalak: PRENTSA  

2012ko azken ostirala institutuan

Datorren ostiralean, abenduaren 21an, 4. mailakoak, ohitura denez, kaletik gabon kantak abestera doaz. Horrela kurtso bukaeraren bidaia ordaintzeko behar duten dirua lortu ahal dute. Besteok 10:20tik aurrera herri-kirolak egiten murgilduta egongo gara.
----------
Permalink 15:01:55, Atalak: PRENTSA  

GABONAK HELDU DIRA

Gabonak heldu dira eta horrekin batera ,Gabonetako oporrak. 15 eguneko oporrak izango ditugu. Zoritzarrez urtarrilaren 7an bueltatuko gara berriz.
----------
Permalink 14:52:05, Atalak: PRENTSA  

Iurretako istripua

Atzo, domeka 16, Iurretan istripu larri bat gertatu zen goizeko 9:30ean. Iñaki Lejarreta txirrindularia auto batek harrapatu egin zuen eta bertan hil egin zen, 29 urte zituen berriztarra. Iñaki arzenetik zihoan eta autoaren gidariari lapsus bat eman zion, eta atzetik zihoanez harrapatu egin zuen. Autoaren gidariak 22 urte ditu, eta gurutze gorriaren boluntarioa da, ondorioz lagundu egin zion baina ezin izan zuen ezer egin.

Españako “mountain bike”-eko irabazlea zen. Londreseko joko olinpikoetan parte hartu behar zuen baina lesionatu egin zenez ezin izan zuen joan.

 Bere emaztea ahurdun dago eta urtarrilean ume bat espero du.
----------
Permalink 14:45:19, Atalak: PRENTSA  

Euskalteleko txirrindulariaren heriotza

Atzo Iñaki Lejarreta bizikletan ibiltzen zihoala auto batek harrapatu zion Iurretan eta han bertan hil da. Eta hilketa elizkizunak gaur 19:00etan izango dira Berrizko parrokian. Beraz, oroitzeko martxa bat antolatu da datorren asteburuan. Bilbotik Iurretara izango da eta nahi duenak parte hartu dezake.
----------

2012-12-10

Permalink 15:45:52, Atalak: PRENTSA  

Futbol txapelketa

Futbol txapelketak amaitu da eta 2 ekipo irabazi dute partidu gehienek bat izan ezik berdinketan geratu ziren. Garaile atera diren ekipoak dira 1. Taldea eta 7 taldea.
----------
Permalink 15:24:15, Atalak: PRENTSA  

Zaldua A-ko partidua

Ostegunean Zaldibarren Zaldua A-k Ugereara B-ren kontra jolastu eta irabazi egin zuen. 2-0 amaitu zen partidua eta bi golak bigarren zatian sartu zituzten. Gol horiek Javier Castrillo eta Borja Castrillo sartu zituzten.
----------
Permalink 15:17:36, Atalak: PRENTSA  

Durangoko azoka 47.edizioa

Konstituzio zubian Durangon liburu eta disko azokaren 47. edizioa izan zen. Bertan Bizardunak+Vendetta, Flamen-ko 3.0, Aiko erromeria, Betagarri ,Etchart ahizpak eta Kherau kontzertuak egon ziren Plateruena kafe antzokian. Eta honen ondorioz gazteei asko erakarri zien azokara hurbiltzeko. Egun guztietan, azokan Jende asko egon zen. Oso giro ona egon zen eta arrakastatsua izan zen nahiz eta krisiaren eraginez egun bat gutxiago egon.
----------
Permalink 15:08:24, Atalak: PRENTSA  

DURANGOKO LIBURU ETA DISKO AZOKA BUKATU DA

Atzo Abenduaren 10a, Domeka, arratsaldeko 20:00etan azokari amaiera eman zitzaion. Bertan azkenetariko kontzertuak E.T.S. taldearekin, zenbait hitzaldi eta elkarrizketekin bukatu zen aurtengo edizioa. Nahiz eta egun bat gutxiago izan eta krisian egon, jende asko hurbildu zen egun guztietan.
----------
Permalink 15:03:31, Atalak: PRENTSA  

Xixili Bengoetxea orri markatzailearen irabazlea

Xixili Bengoetxea 2012-13 ikasturteko orri markatzailearen irabazlea da. 1.mailan dago eta Otxandion bizi da. Bigarren urtea da Juan Orobiogoitia egiten dela orri markatzailen lehiaketa.
ZORIONAK XIXILI!!!!!!

 orri markatzailea
----------

2012-12-03

Permalink 15:03:26, Atalak: PRENTSA  

EUSKERAREN EGUNA 2012

Gaur, Abenduaren 3a Euskal Herri guztian eta munduko bazter guztietan ospatzen ari da Euskararen eguna. Jai hau 1947an jaio zen eta 1995an Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiak erabaki zuen Nazio arteko eguna izatea. Baina euskarak orain ere 365 egun behar ditu ez galtzeko. Beraz, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ez dutelako ikasten baizik eta dakitenek ez dutelako erabiltzen. Smile
----------
Permalink 14:51:16, Atalak: PRENTSA  

EUSKARAK 365 EGUN

Gaur euskararen eguna dela eta institutuko sarreran globoak eta kartelak itsatsi dituzte. Globoetan eta karteletan euskararen alde leloak jarri dira.Bertan baita ere, gure ametsak jarri ditugu. Kanpaina honek Euskarak 365 egun iraun behar du eta babesleak: Anboto komunikabideak, berbaro elkartea eta plateruena kafe antzokia dira. Maiztegi ikastetxean ere ospatzen da egun hau eta gaztaina erreak .
----------
Permalink 14:35:54, Atalak: PRENTSA  

Euskeraren eguna Maiztegi H.E.n

Euskara eguna dela eta, Iurretako Maiztegi Herri Eskolan ospakizuna egingo dute gaur arratsaldean. Ume txikiek dantza eta nagusiagoek bertsoak abestuko dituzte. Argitxo eta Anbotoko Marik gaztaina erreak eramango dituzte euskaraz hitz egiten duten guztiei. Eta urtero moduan emakume heldua gaztaina erreak egingo ditu. Laughing
----------

2012-11-26

Permalink 15:59:42, Atalak: PRENTSA  

Athletic, ezin izan zuen

Gehiago merezi izan zuen Marcelo Bielsaren taldeak, baina puntu bat baino ez zuen lortu Deportivoren kontra. De Marcosek estreinatu zuen markagailua, eta berdinketaren gol Abel Aguilarrena izan zen.
----------
Permalink 15:53:56, Atalak: PRENTSA  

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa.

Atzo igandean 25a,Nazioarteko emakumeen kontrako biolentziaren eguna ospatu zen.Hainbat ekitaldi egin ziren genero-indarkeriaren aurkako kontzientzia hartzeko.
----------
Permalink 15:44:32, Atalak: PRENTSA  

LAU T'ERDIKO PARTIDUA

Oinatz Bengoetxea entrenatzen ari da abenduaren 2an Gasteizen jokatuko duen lau t'erdiko finala.Bere aurkaria Aimar Odriozola izango da.
----------
Permalink 15:29:00, Atalak: PRENTSA  

LEGUTIOKO EUSKARA EGUNA

Larunbata, Abenduaren 1ean, Legution, euskararen eguna ospatuko da. Horretarako kontzertuak egongo dira bertako pilota-lekuan. Bi talde ospetsuak egongo dira, Itziarren semeak eta Skakeitan taldeak. Kontzertuak gaueko hamaiketan hasiko dira eta goizaldeko hiruretan bukatuko dira gehien jota. Sarrerak 3 euro balio du. ANIMATU ETA ETORRI !!!
Laughing
----------
Permalink 15:21:37, Atalak: PRENTSA  

Zaldibarko gizon batek bere buruarekin akabatu zuen

Zaldibarren pasadan ostegunean gizon batek bere buruaz akabatu egin zuen. Lan barik geratu zelako burua moztu zuen. Bere emaztea etxera heltzerakoan hilda topatu zuen.
----------
Permalink 15:08:06, Atalak: PRENTSA  

E.T.S. EN TOL SARMIENTO

Datorren abenduaren9an, igandean, E.T.S. etorriko da Durangoko azokara eta zapatuan, 8-an diskoak, posterrak,kamiseta etab. salduko ditu taldeak. Igandean 5:30ean kontzertua emango du ahotsenean.
----------
Permalink 14:58:34, Atalak: PRENTSA  

Iurretako-Zaldua

Zapatuan Larrako zelaian partidua jolastu zuten Iurretakoek Zalduaren kontra. Talde haietan Juan Orobiogoitiako ikasleak jolasten dute. Oso interesgarria izan zen partidua lagunak eta institutuko kideak direlako lehian aritu zirenak. Iurretako taldearen jokalari bat institutuko irakasle baten semea da. Azkenengo emaitza Iurretako 2 eta 1 Zalduarentzat izan zen. Eta esan behar da Zalduaren gola Iurretakok sartu zuela bere atean.
----------
Permalink 14:57:33, Atalak: PRENTSA  

Komikien tertulia

Pasadan asteartean, Adur Larrea marrazkilaria eta komikilaria ikastetxera etorriko zen 2.malakoei komikiei buruz hitz egitera. Guk 2.mailakoek gaztelanian komiki proiektua egiten gaudelako eta tertulia honekin askoz gehiago ikasi dugu.
----------

2012-11-23

Permalink 12:58:42, Atalak: PRENTSA  

“AMANECER” PELIKULAREN 2. ZATIA

Azaroaren 12an estreinatu zen Amanecer pelikularen 2. zatia. Oso arrakasta handia izan zuen. jende guztia zegoen estrainaldiaren zain. Prentsa-urrean Robert Pattinson, Taylor Lautner eta Kristen Stewart egon ziren. Beraiek egindako lanarekin oso pozik daudela esan zuten.
----------
Permalink 11:11:41, Atalak: PRENTSA  

Ikasle berria Juan Orobiogoitian

Astelehen honetan, ikasle berri bat etorri da Juan orobiogoitia institutura. Bera Kevin Stevens deitzen da. Lehenago Gasteizeko institutu batean egon da.
----------
Permalink 11:01:45, Atalak: PRENTSA  

DURANGOKO AZOKA HELTZEKO DAGO

Durangoko azokak aurten 47 urte betetzen ditu, abenduaren 6tik 9rarte Durangon egongo da. Bertan Euskal Herriko liburu eta disko famatuenak egongo dira. Aparte Plateruena kontzertu batzuk egongo dira talde desberdinek beraien disko berriak aurkezteko, horietako batzuk Vendetta, Bizardunak, Betagarri eta Gatibu.
----------

2012-11-12

Permalink 15:49:14, Atalak: PRENTSA  

INGURUMEN TAILERREKOEN IRTEERA

Bihar, asteartearen 13an, ingurumen tailerrekoak azterkosta egitera doaz laga eta laida hondartzetara. Goiz guztia pasatuko dute bertan.
----------
Permalink 15:00:27, Atalak: PRENTSA  

OV LANDAKO GUNEAN

Atzo Oihan Vega etorri zen landako gunera. Sarrera doanik izan zen. Arratsaldeko 6:00tatik 8:30ra egon zen. Jende asko egon zen bera entzuten. Oihan Vega Gaztea-ko DJ bat da.
----------

2012-11-05

Permalink 15:51:50, Atalak: PRENTSA  

3. eta 4.mailakoen irteera

4.mailakoek 7an asteazkenean Eibarrera joango dira “El Quijote” antzerki lana ikustera.
3.mailakoek berriz, El Correo egunkarira doaz egunkari baten funtzionamendua ikustera, datorren ostiralean.
----------
Permalink 15:35:38, Atalak: PRENTSA  

Emazte ohiari eraso egiteagatik gizon bat atxilotu dute Durangon

Durango Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du larunbat honetan egotzita emazte uste eraso egin zion buruan eta gorputzean golpeak emanez. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten.
----------
Permalink 15:20:08, Atalak: PRENTSA  

JOAL 9 ALDIZKARIA 2012/2013 LASTER ZUEKIN

Juan Orobiogoitia institutuko ikasleak, Joal 9 aldizkaria prestatzen hasi dira. Eta laster Juan Orobiogoitiako Web orrian, kokorijo blog orrian, kultur etxean eta sarreran ikusi al izango duzue. Laughing
----------
Permalink 15:10:56, Atalak: PRENTSA  

Asteburuko kirol emaitzak

Bizkaiko lehen mailako ligan Zalduak irabazi egin du eta lider dago. Zortzi partidu pasatu ostean, ez du partidurik galdu. Asteburuan, Iraultzaren kontra jokatu zuen eta 0-3 irabazi zuen.
----------

2012-10-29

Permalink 15:05:20, Atalak: PRENTSA  

ABADIÑOKO TORNEOA

Asteburuan jokatu ziren Tornosolo Kopako lehenengo partiduak. Abadiñoko trinketean jokatuko diren buruz buruko txapelketak, lehen mailako pilotari onenak eta Ipar Euskal Herriko pilotari handiak batuko ditu aurten. Lehenengo partiduan Asier Aspuru abadiñarrak final zortzirenetarako sailkatzea lortu du.
----------
Permalink 14:58:12, Atalak: PRENTSA  

ORDUTEGIA ALDATU EGIN DA.

2012ko urriaren 27an, zapatuan, ordutegia aldatu zen. Jende guztia adi zegoen ordutegia aldatu behar zelako. Domekan goizaldeko 3rak izan arren 2ak jarri behar ziren. Ordutegia aldatzen da energia aurrezteko.
----------
Permalink 14:47:32, Atalak: PRENTSA  

Euskal Herriko langabezia

Euskal Herriko %25a langabezian dago. Hau da lau pertsonetatik batek lan gabe dago. Kasu batzuetan familia bereko pertsona bat baino gehiago lan gabe dago.
----------

2012-10-22

Permalink 20:46:27, Atalak: PRENTSA  

Futbol txapelketako taldeak

Futboleko txapelketan 8 talde daude: Lehenengo taldean : Julen Calleja, Eder Atutxa, Carlos Carrasco, Joseba Blanco, Aitor Julen Astola. 2.taldean: Ibai U., Ander.P, Joseba T., Joao Pedro,Ibai Perez. 3. taldean: Tera, Paul, Markel,J. Mikel, Aitor F. 4. taldean: Aitor A., Albert, Ekain, Jon I., Zeian, Ian. 5. taldean: Jokin, Adrian, Xabier, Ander Calleja, Paul B., Eneko Landa. . 6. taldean: Jokin T., Aitor Ajuria, Jon I., Jo U., Ander Vaca. 7. taldean: Jon N, Mikel C., Oier Calleja, Ibai V., Imanol S., Asier Agorria. 8. taldean: Portu, Sergio, Kevin, Iker Axpe, Ioritz, Ander N.
----------
Permalink 18:33:12, Atalak: PRENTSA  

SAN FAUSTO JAIAK

DURANGOKO JAIETAKO MOZORRO EGUNA!
Durangoko San Faustoko jaiak atzo, urriak 21, bukatu ziren. Zapatuan mozorro eguna izan zen eta egia esanda, jende asko mozorrotu egin zen. Mozorroen gaia pelikula famatuak izan zen eta arrakasta handia izan zuen.

Durangoko Dj-ak eta kontzertuak
Pasadan zapatuan Gazteako Joseba Sakristan eta Oihan Vega jo zuten Durangoko Landako gunean. Sarrerak 5€ balio zuen. Ostiralean Su ta Gar taldea jo zuen .
----------
Permalink 18:28:07, Atalak: PRENTSA  

JUAN OROBIOGOITIAN KANPAINA BERRI BAT HASI DA.

Iurretako Juan Orobiogoitia Institutuan kanpaina berri bat hasi da Cesar izeneko 14 urteko mutil bati laguntzeko. Gurpil-aulki berri bat behar du eta gurpil-aulki berri bat erosten laguntzen saiatzen ari gara. Tapoien bidez laguntzen diogu. Guk institutura tapoiak ekartzen ditugu eta sarreran dagoen kutxa batean ixten ditugu tapoiak.


 cesar
----------
Permalink 15:40:23, Atalak: PRENTSA  

Mallabiko urriko jaiak

Mallabiko urriko jaiak heldu dira. Urriaren 27an, hau da hurrengo asteburuan, zapatuan, kontzertuak egongo dira 23:00-tik aurrera. Kontzertuan Kokein, Iheskide, Bizardunak eta Vendetta parte hartuko dute. Sarrera dohainik izango da.Cool
----------

2012-10-16

Permalink 09:11:47, Atalak: PRENTSA  

99 urteko espetxe-zigorra alaba jipoitu eta hormara itsasteagatik

23 urteko emakumezko estatubatuar bat, 99 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, bi urteko alabaren eskuak etxeko hormara kolarekin itsatsi ostean, gogor jipoitzeagatik. Erasoaren ondorioz, alabak burmuina odoletan zuen eta bi egun eman zituen koman.
----------
Permalink 09:07:36, Atalak: PRENTSA  

MALLABIAKO GIMNASIO BERRIA ITXITA

Mallabiako udaletxeak gimnasioa utzi du . Gimnasioa zabaldu eta aste bat igaro ondoren kristal bat apurtu agertu zen. Mallabiako auzokideak oso haserretuta daude gertatutakoarekin eta erruduna topatuko dute apurtutako kristala ordaintzeko.
----------

2012-10-15

Permalink 15:58:35, Atalak: PRENTSA  

EUSKAL HERRIKO ELEKSIOAK HELDU DIRA

Euskal herriko lehendakari berria hautatzeko ordua heldu da, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoa-ko 18 urte baino gehiago duten pertsona guztiek beren partiduari botatzeko aukera izango dute.
Hauek dira hautagaiak:
- PSE-EE (PSOE): Patxi López, Iñaki Arriola eta Jose Antonio Pastor.
-EAJ-PNV: Xabier Agirre, Joseba Egibar eta Iñigo Urkullu.
 -PP: Iñaki Oyarzabal, Arantza Quiroja eta Antonio Basagoiti.
-EB-B: Alba Gutiérrez.
 -EH Bildu: Belén Arrondo, Xabier Isasi eta Laura Mintegi.
 -IU-LV: Jon Hernández.
----------
Permalink 15:37:59, Atalak: PRENTSA  

Futbol txapelketa

Futboleko txapelketa taldeak badauzkagu eta urriak 17 lehengo partidua jokatuko da. 2.taldeak 5.taldearen kontra jokatuko du.
----------
Permalink 15:31:33, Atalak: PRENTSA  

FELIX BAUMGARTHNER-ren ERREKORRA.

Atzo, Felix Baumgarthner 42 urteko austriarra 31.333m-tik salto egin zuen, hau da estratosferatik. Heliozko puxika erraldoi batekin igo zen kapsula batean. Salto egiterakoan 1.200km orduko baino gehiagoko abiadura hartu zuen eta soinuaren hesia gainditu zuen. Mexiko Berrian lurreratu egin zen eta munduko errekorra gainditu egin zuen.
----------
Permalink 15:06:35, Atalak: PRENTSA  

Zaldibarko istripua

Zaldibarren istripu bat egon zen pasadan ostegunean goizaldeko 2:30 inguruan. Kamioi batek autopistatik jauzi egin zen errepide nazionalera. Gidariak kamiotik salto egin zuen eta ondo atera zen. Geroago kamioia lehertu egin zen. istripua
----------
Permalink 14:58:53, Atalak: PRENTSA  

DENOK NATURAREKIN!

EGUN BERDEA
----------

2012-10-08

Permalink 15:54:03, Atalak: PRENTSA  

SEI ETA BI URTEKO BI NEBA-ARREBA DESAGERTU DIRA KORDOBAN

Aitak eman zuen abisua 18:40ean bere seme-alabak, sei urteko neskatoa eta bi urteko mutikoa, hiriburuko parke batean jolasean zeudela desagertu egin zirela esateko. Biak larunbat arratsaldean desagertu ziren.
----------
Permalink 15:51:20, Atalak: PRENTSA  

IKASLEEN GREBA OROKORRA

Euskal Herrian, eguena 11-an, Ikasleek greba eguna izango dute. DBH-ko 3.mailatik gorako ikasleek bakarrik greba egiteko eskubidea dute.
----------
Permalink 15:45:27, Atalak: PRENTSA  

BEDERATZI ATXILOTU IURRETAN

Ertzaintzak bederatzi lagun atxilotu dituzte Iurretako enpresa batean lapurtzeagatik. Ustezko lapurrak transformadore elektriko bat desmuntatzen ari ziren atxilotuak izan ziren unean. Bederatzi lagunek transformadorea desmuntatzeko erremintak zituzten. Lapurreta saiakera atzo jazo zen, 16:45ak aldera, Iurretan dagoen enpresa batean. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen gizon batzuk lapurtzen ari zirela esanez.
----------
Permalink 15:42:49, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO AZOKA ZABALDUTA !

Iurretako Udalak zabaldu du epea Urriko XIV. Nekazaritza eta Artisau Azokan parte hartzeko. Interesdunek irailak 14ra arte epea dute Iurretako udaletxean - Kultura Sailean- eskaria aurkezteko. Urriak 7an antolatuko den azoka honetan artisauak eta ekoizleak bakarrik parte hartu dezakete. Azokako postu ederrenak eta dotoreenak sarituak izango dira.
----------
Permalink 15:33:03, Atalak: PRENTSA  

1.MAILAKOEK SUKARRIETAKO EGONALDIA PRESTATZEN.

Gaur, Sukarrietako irakasle batzuk etorri dira institutura 1.mailakoei egonaldiari buruz hitz egitera eta behar duten informazioa ematera. Datorren asteko egonaldia izango da eta seguruenik oso ondo pasatu eta asko ikasiko dutela.
----------
Permalink 15:23:16, Atalak: PRENTSA  

Futboleko txapelketa

Bihar,urriak 9,futbol txapelketako kartela ipiniko da ikasleak edo irakasleak apuntatzeko. Gogoratu,partidua jolas orduan egingo dela.
----------
Permalink 15:06:42, Atalak: GUZTIONA  

EGUN BERDEA

2012-ko urriaren 3an agenda 21eko eguna ospatu zen. Denok dakigun bezala egun hori gure mundua zaintzen ikasten dugu. Egun horretan Juan Orobiogoitiako ikasle, irakasle eta zuzendari guztiak berdez jantzita etortzen gara naturarekiko konpromisoan gaudela adierazteko.
----------
Permalink 14:59:55, Atalak: PRENTSA  

Athletic-eko derbia

Athletic-ek domeka arratsaldean jolastu zuen derbia Osasunaren kontra. Lehenengo eta azken gola Aduriz-ek sartu zuen 12. minutuan. 1-0 amaitu zen partidua Athletic-en alde.
----------

2012-10-01

Permalink 16:46:40, Atalak: PRENTSA  

ZALDIBARREKO PARKEA SUTAN

Pasadan igandean, arratsaldeko 5ak inguruan, kotxean zihoan andrazkoak parketik sua ateratzen zela ikusi zuen. Alboko baserriko jendearen laguntzaz sua itzaltzen saiatu ziren. Baina ikusterakoan ezin zutela ertzainei deitu eta handik ordu batera sua itzaltzea lortu zuten.
----------
Permalink 15:59:54, Atalak: PRENTSA  

Komunetako Kristala apurtuta

Pasadan asteburuan, Iurretako jaiak zirela eta instituko komunetako kristala apurtuta gertatu zen.
----------
Permalink 15:27:23, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO JAIAK AURRERA DOAZ!!!

Iurretako jaiak 28-an hasi ziren San Miguel bezperan. Hurrengo egunean, San Miguel egunean Donielatza jaso zuten. Urriaren 6-an Zea Mays taldeak kontzertua emango du Iurretako plazan. San Miguel jaiak Urriaren 7–an amaituko dira. Eta segidan Durangoko jaiak hasiko dira.
Laughing
----------
Permalink 15:21:07, Atalak: PRENTSA  

ZAPATU ARRAKASTATSUA IURRETAKO JAIETAN.

Zapatuan jende ugari animatu zen Iurretako festetara joatera, nahiz eta eguraldi txarra izan. “Luhartz” taldeak arrakasta handia izan zuen gazte eta nagusien artean. Giro ona sortu zuen gabean. Foot in mouth
----------
Permalink 15:14:10, Atalak: PRENTSA  

Zapatu gaueko derbia

Athletic-ek Realaren kontra galdu zuen zapatu gauen. Lehenengo zatian berdinketan bukatu zen baina bigarrenean Realak 2 gol sartu zizkion Athletic-eri. Golak Griezman(62')eta Velak (76´) sartu zituzten eta partidua 2-0 irabazi zuen Realak.Athletic-ek jokalari bat gutxiagorekin bukatu zuen partidua.Amorebietari txartel gorria atera zioten eta hortik aurrera Athletic-ek partidua galdu zuen.
----------

2012-09-26

Permalink 20:02:14, Atalak: PRENTSA  

Guggenheimek 3,5 milioi euroko eskultura bat erosi du

Anish Kapoor artistaren 'Zuhaitz handia eta begia' da eskultura, 2010eko martxotik eraikinaren atzealdean egon den obra. Altzairu herdoilgaitz islatzaileiko 80 esferek osatzen dute.
----------

2012-09-24

Permalink 14:22:37, Atalak: PRENTSA  

GIZON BAT HIL DA IURRETAN, ORDAINLEKUAREN AURKA TALKA EGINDA

50 urteko gizon bat hil egin da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Iurreta(Bizkaia) parean jasotako zirkulazio istripu batean.
----------
Permalink 14:14:19, Atalak: PRENTSA  

Orduntetik mendilerroan barren paseotxoa

Arrasateko Besaide mendi taldeak Bizkaiko biraren hamaikagarren irteera egin zuen atzo, domekan. 30 bat lagun atera ziren Garibaitik eta Ordunteko mendilerroko gailur guztiak egin ostean, Balmasedara jaitsi eta hantxe bazkaldu zuten. Arratsaldean, itzulera bidaia, busez, etxera.
----------
Permalink 14:08:00, Atalak: PRENTSA  

Bernabeuko sabotajea

Atzo gauean, Madrileko futbol zelaian sabotaje bat egon zen. Partidua hasi baino lehenago argiko kableak norbaitek moztu egin zituen. Eta horregaitik partidua atzeratu egin dute beste egun baterako.
----------
Permalink 14:02:44, Atalak: PRENTSA  

SAN MIGEL JAIAK!!!

Iurretako San Migel jaiak aurrean ditugu. Irailaren 28an hasiko dira goizeko 11:00tan. Txupinazoak irekiko ditu jaiak eta bi aste iraungo dituzte. Guk, Orobiogoitiako ikasleok, jai edukiko dugu ostiralean.
Pimeran pasatu, horretarako dira festak!!! Laughing
----------

2012-09-17

Permalink 14:15:44, Atalak: PRENTSA  

Futboleko txapelketa

Futboleko txapelketa hasten da Urriaren 1en Orobiogoitia institutoan . Txapelketa jolas orduetan egingo da.
----------
Permalink 14:05:04, Atalak: PRENTSA  

'Herrixa Dantzan' ekimeneko ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago

Aurten ere Portaloi elkarteak plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako. Helduendako ikastaroa da, Euskal Herriko plazetan ohikoak diren dantzak ikastea eta ondo pasatzea helburu dituena.
Astelehenero bilduko dira Zerrajera zenaren eraikinean –Saiolan– eta lehen klasea urriaren 8an izango da. Ekainera arte 33 saio egingo dituzte eta mailen arabera ordutegi ezberdinak zehaztu dituzte eta azkenik, dantza txokoan parte hartu gura dutenak.
----------
Permalink 13:50:14, Atalak: PRENTSA  

ATHLETIC AURRERA DOA!!!

Athletic-ek liga oso gaizki hasi zuen, baina orain aurrera doa. Lehenengoz Valladoliden aurkako partida irabazi egin zuenean animatu eta hortik aurrera hobetuz dabiltza. Aste honetan Athletic-ek Español-en aurka jolastutako partiduan 3-3 berdinduz amaitu zuen. Ligako hurrengo partidua San Mames-en jolastuko du, Malagaren aurka. Aste honetan UEFA-ko partidua San Mames-en jokatuko du Hapoel Kiryat taldearen aurka. AUPA ATHLETIC!!!

----------
Permalink 13:42:12, Atalak: PRENTSA  

BERRIZEKO ISTRIPU LARRIA

Pasaden ostiralean, Berrizen, istripu larria gertatu zen. Bi urteko neskatotxoa ospitalera heltzerakoan hil egin zen. Bere amak espaloian utzi zuen kotxea aparkatzeko. Baina bat-batean umea errepidera irten eta “todoterreno” bat aparkatzen zegoela umea ez zuen ikusi eta harrapatu zuen. Zorigaitza nahikoa ez bazen izan gainera gidaria bere osaba zen.
----------
Permalink 13:23:54, Atalak: PRENTSA  

SAN FAUSTO KALEA KONPONDUTA DAGO

Irailaren 11tik San Fausto kaleko auzokideak guztiak pozik daude errepide berriarekin. Orain dela 3urte, Mallabiako udaletxekoek sinatu zieten auzokideei San Fausto kalearen errepidea, oso arriskutsua zenez, berristuko zutela. Baina, 20011ko irailaren 11n, istripu bat egon zen eta horren ondorioz udaletxea errepidea konpondu zuen.
----------

2012-09-10

Permalink 14:10:27, Atalak: PRENTSA  

IKASTURTEA 12-13 HASI DA ETA PRENTSA ERE.

Kaixo denoi, ikasturte berria hasi da. Lagun berriak egin eta lanean berriro hasi gara. Aurton arlo berri bat daukagu, prentsa. Blogean gure prentsako lanak jarriko ditugu. Bloga honen bidez, gure lanak ikusi eta ikertu ahal ditzakezue. Espero dugu zuen gustukoak izatea.
Ane eta JenniSmile
----------
Permalink 14:00:32, Atalak: PRENTSA  

Juan Orobiogoitia institutoko bloga

Gaur, Juan Orobiogoitia institutokoko prentsako ikasleak, blog-ean idazten hasiko gara. Astelehen guztietan, arratsaldero prentsako ikasleek blog-ean gertatu diren albiste gehienak idatziko ditugu.
NassiraSmile
----------
Permalink 13:54:36, Atalak: PRENTSA  

Martxan hasi gara

Kurtsoa hasi egin da eta joal aldizkaria ere martxan hasi egin da. Ekainetik ez dugu idatzi blogean baina orain berriro idazten hasiko gara zuek irakurtzeko.
Julen eta Martzel Wink
----------
Permalink 13:48:09, Atalak: PRENTSA  

JUAN OROBIOGOITIAN KURTSOA HASTEN

Kaixo, kurtso berri bat hasi da eta beragaz batera hemen izango dituzue inguruko berriak.
PaulCool
----------
Permalink 13:42:13, Atalak: PRENTSA  

INSTITUTOKO BLOGA AURRERA DOA!!!

Irailaren 10-tik aurrera Juan Orobiogoitia institutoko prentsako ikasleak blog-ean idazten hasiko dira. Astelehen guztietan, arratsaldero prentsako ikasleek blog-ean Durangaldean gertatu diren albiste batzuk idatziko dituzte.
Joseba eta Iker Smile
----------
Permalink 13:34:56, Atalak: PRENTSA  

Berriro klasera!

Uda atzean utzita berriro klasera gatoz lagunak ikusteko gogoz beterik, baita ere arlo berri batekin prentsa tailerra. Tailer honen bidez notizia freskoenak eskainiko dizkizuegu.
Iratxe eta Paula.Tongue out
----------

2012-06-20

Permalink 12:04:01, Atalak: PRENTSA  

JOAL 8. ALDIZKARIA IKUSGAI

Gaur, ekainaren 20an, Joal aldizkariaren 8. alea argitaratu dugu prents tailerreko 2.txandakoak.
Aldizkariaren egileak:
Portada eta kontraportada: Ibai eta Joseba.
Erreportaiak, elkarrizketak, iritziak... Kevin, Miriam, Ibai, Joseba, Joao, Guery, Markel, Aitor Julen, Itxasne, Andoni, Albert eta Imanol.
Espero dut gustokoa izatea.
Irakurri eta komentatu.
8?mode=window&backgroundColor=%23222222" target="_blank">Open publication - Free publishing - More kulturala
----------

2012-06-19

Permalink 13:31:22, Atalak: PRENTSA  

JUAN OROBIOGOITIAN KURTSOA AMAITZEN

CryOstiralean 22an klaseak amaitzen dira eta notekin etxera goaz. Zorte ona opa dizuegu denoi.
----------
Permalink 13:21:37, Atalak: PRENTSA  

FUTBOL TXAPELKETA ARRIPUTXUETAKO ZELAIAN

2012ko ekainaren 9an eta 10ean, Durangoko rugby zelaian, Bizkaiako futbol txapelketa ospatu zen. Bi talde zeuden, hiru partaidekoak. A taldean, IKT, Ezkurdi K.E eta Kurutziaga zeuden. B taldean, Durangoko Culturala, Zaldua K.E eta Ibarreko. Txapeltekako irabazleak honek izan ziren: hirugarren postuan IKT, bigarren postuan Ezkurdi K.E eta garailea Ibarreko izan zen.
----------
Permalink 13:19:39, Atalak: PRENTSA  

Kurtsoa amaitzen ari da

Tongue outDakizuenez 3 egun falta dira amaitzeko klaseak eta gurean eginda daude. Datorren ostiralean 22an Juan Orobiogoitiako instintuko jaia ospatuko dugu.Hainbat ekintzak izango ditugu egun horretan. ZATOZTE!
----------
Permalink 13:10:33, Atalak: PRENTSA  

BOST OBRA EKARRI DITUZTE ASTEBURUAN KALEZ KALE IURRETAN

Ekainaren 15, 16 eta 17an bost antzerki emanaldi ekarri zituzten jaialdi bat aurkezteko Iurretan. Alkateak, Markeliñe antzerki taldeko Joserra Martinezek eta jaialdia koordinatzen jarduten duen Deabru Beltzak taldeko Cesar Arroyok aurkeztu zuten egitaraua. Salitre taldeak eta Xabi Larreak estreinatu zuten Amor ciego eta Up!KissFoot in mouth
----------
Permalink 13:06:56, Atalak: PRENTSA  

GURASOEN OIHUAK!

Badira hemen azken notak eta gurasoen bronkak alperrentzat. Oraingo barikuan, emango dizkigute notak Juan Orobiogoitiako ikastetxean. Batzuek pozik egongo dira eta beste batzuek ez hain pozik, baina bueno, oraintxe oporrak datoz. Ondo pasa guztiok!
----------
Permalink 13:00:23, Atalak: PRENTSA  

Kilometro Bertikalen Euskal Kopan lider ipini da Iñigo Lariz

Kilometro Bertikalen Euskal Kopa lau lasterketek osatzen dute. Horietako bi lehiatu direnean, Mugarra Triatloi Taldeko Iñigo Lariz (Elgoibar, 29 urte) lider ipini da.
----------

2012-06-08

Permalink 09:38:36, Atalak: GUZTIONA  

HARRERA EKITALDIA MEMORIA

Maiatzak 15ean, asteartean Maiztegi, Otxandio eta Zaldibarko 6. mailako ikasleak etorri zitzaizkigun institutua ezagutzera.
Antolatu genituen harrera ekitaldirako saioak nahiko ondo atera ziren. Futbol antolatzaileak beraien lana bete beharrean beste jolas bat jokatzera joan ziren, baina, arduragabekeria horri aurre egiteko boluntario batzuei esker futbol jokoa aurrera atera zen, bikain gainera! ZORIONAK!
Eguerdiko janaria, denok batera ogitartekoa jatearen erabakia oso ona izan zen, harremanetan hasteko aukera ezin hobea eskaini baitzuen.
Azken finean, harrera eguna egitea guztiz komenigarria dela ikusten dugu eta aurrerantzean ere egiten jarraitzea espero dugu.

 Taldea: DBH 1.mailako INDARTZE 3 taldea Laughing
----------

2012-06-06

Permalink 12:27:50, Atalak: PRENTSA  

MAIZTEGI HERRI ESKOLAN KULTUR ASTEA OSPATZEN ARI DIRA

Aste honetan Maiztegi Herri eskolak kultur astea ospatzen hari da. Maiztegiko ikasleek dantzak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte. Kultur Astea hau gurasoek beraien seme-alabak ikusteko aukera izango dituzte.
----------
Permalink 12:25:49, Atalak: PRENTSA  

JOAL ALDIZKARIAREN 8. ALEA BIDEAN DA

JOAL aldizkariaren 8. alea ekainaren 19an publikatzea espero da. 8. aleak atal ugari ditu erreportajeak, elkarrizketak, iritzi gutunak, berriak,denbora-pasak eta beste gauza dibertigarriak. Partaideak, 2. maialako prentsa taldekoen eskutik eginda dago: Ibai Uriarte, Joseba Blanco, Andoni Orgaz, Markel Granados, Aitor Julen Astola, Albert Diatta, Guery Jaldin, Joao Da Silva, Miriam Sanchez, Kevin Martin, Imanol Gomez eta Itxasne Uriarte.
----------
Permalink 12:06:23, Atalak: PRENTSA  

JUAN OROBIOGOITIAKO JANTOKIAN ALDAKETAK

Orain dela gutxi institutu honetan jantokiko arauak aldatu dira. Orain, ilara egin behar da, bandeja bat hartu eta janaria hartzen joan behar da. Ikasle batzuei ez zaie gustatzen metodo hau baina beste batzuei bai . Aldaketa honek dakarren gauzaren on bat da, nahi duzun lekuan jesarri ahal zarela.
----------
Permalink 11:58:10, Atalak: PRENTSA  

Madrilgo Udalak ehun mila euroko faktura Athletic-eri jarri dio finalean sortutako zikinkeriagatik!

Madrilgo Udala kexatu da maiatzaren 25ean, Espainiako Kopako finalaren egunean, ustez Athletic-eko jarraitzaileek han sortutako zikinkeria pilagatik eta eragindako txikizioengatik. Bilboko klubari garbitasun eta konpontze lanengatik ehun mila euroko faktura igortzeko dira. Oraingoz, espedientea zabaldu dio.
----------

2012-05-31

Permalink 16:17:18, Atalak: GUZTIONA  

Proako istorioak


	Proa amaitu da baina, denok oso ondo pasatu dugu proako klaseetan. Gauza asko egin ditugu.

Ikasteko teknikak ere asko landu ditugu. Zalantzak ditugunean, Oihaneri galdetzen diogu. Etxekolanetan ere , zalantzarik daukagunean, oso ondo argitzen digu gure zalantzak.

Teknikak ere ikasten dugu:Memoria teknikak... eta abar.


Azterketetan, hainbat teknikak erabilia ditugu ikasteko: Memoria teknikak, laburpenak eta eskemak egiten ikasi ditugu.


-honen adibide Memoria teknika bat azalduko dugu. Esan, gauzak gogoratzeko oso ondo daudela memoria teknikak. Adibidez. Azterketa batean, hitz garrantzitsu bat gogoratzeko, hainbat teknikak daude.

Hauek dira adibide batzuk:Memorizazio teknika asko dago. Adibidez, 10.202.421 zenbakia gogoratu behar duzu... Baina nola? Ba bikoteka jarriz. 10 - 20 -24 -21. Askoz errezagoa da!


Beste teknika bat istorio bat idaztea da. Imajinatu hitz hauek buruz ikasi behar dituzuela: paisaia, etxea, aulkia, mahaia, eskua eta beltza.

Hau da horretarako asmatutako istorioa:


Paisaia beltz batean, bazegoen etxe bat. Mahaia bat, aulki bat zuena. Eta sukaldean, ontzi bat zegoen esku bat urarekin. Noren etxe izango zen? Ba norena izango zen!!!! konde drakularen etxea zen.


Hemen duzue memoria teknika batzuen jokuak. Animatu eta jokatu¡¡:http://multimedia.lacaixa.es/lacaixa/ondemand/obrasocial/juegosdememoria/home_es.html


IURRETAKO PROAKO TALDEA

 

 

----------

2012-05-30

Permalink 18:24:31, Atalak: GUZTIONA  

Ez zabaldu atea

Kaixo!! Gu Zaldibarreko proakoak gara eta gure taldeko mutiko batek istorio hau egin zuen gazteleraz eta guk itzuli egin dugu  euskarara.  Aste honetan Proa amaitzen dugunez, bertako klaseetan egindako ariketa hau Blogean sartzea pentsatu dugu denek irakurri ahal izateko. 

Sorte on azken azterketetan eta ondo pasa udako oporretan!!!!    Laughing

 

 

EZ ZABALDU ATEA

 

Pertsona askok pentsatzen dute orain kontatu behar dizuedana istorio bat dela, ipuin bat edo istorio faltsu bat baina nik egin ahal dudan bakarra  kontatzea da. Hortik aurrera zuek nahi duzuena pentsatu

Orain dela bi urte, egon ziren bere etxean lasai Maria,  40 urteko emakume bat oraintxe bertan dibortziatuta 8 urte ume batekin. Maria beti bezala gauetan lanera joaten da, oso emakume langilea da baina egun horretan ezberdina izando da. Afaltzen zeudela telebista ikusten ari dira eta entzuten dute hiltzaile batek ihes egin zuela eta zegoela beraien auzoan. Horrek egin zuen ziur amak gabetasun handia izatea bere semea etxean uztearren.

Maria zoritxarrak saihesteko leihoak eta ateak itxi zituen, eta hurrengoa azaldu egin zion bere umeari: ez zabaldu leihorik ezta aterik .Giltzak ditudanez , zerbait gertatzen bada , nik segituan 3 biderrez txirrina joko dut , besterik gabe nire ahotsa ezagutuko duzu , orduan ni naizela jakingo duzu . Ordua heldutakoan, Maria lan egitera joan zen eta bere semea bakarrik utzi zuen . Beldurrez beteta , atea guztiz utzi zuen eta telebista ikusten hasi zen burua lasaitzeko .Denbora batera , mutila lotan zegoenean atea jo zuten PON…PON…Mutila esnatu egin zen . Mutila beldurrez joan zen ateruntz eta esan zuen : Zara zu ama? erantzuna beste golpe batzuekin zetorren. Umea beldurrez beteta logelara joan zen, hor gau guztia geratu zen negarrez bere ama heldu arte itxaroten, lo geratu zen arte.

Hurrengo egunean esnatu zenean konturatu zen bere ama etxera ez zela heldu. Oraindik beldurrez atera hurbildu zen eta bere ama topatu zuen hankak moztuta. Mutila ez zion atea zabaldu bere amari ez ziolako ahotsa ezagutu, badakizue zergatik?mihia moztu ziolako hiltzaileak.

Ba al dakizue zergatik dakidan istorio hau? Ni istoriako mutikoa naizelako, gaur egun ospitale psikiatriko batean nago






----------
Permalink 12:36:02, Atalak: PRENTSA  

OPORRAK!

Ekainaren 23-an oporrak hasten dira. Bi hilabete baino gehiago jai izango dugu eta gu nahi duguna egingo dugu, adibidez, bidaiatu, parrandan ibili, hondartzara joan..Cool.
----------
Permalink 12:30:19, Atalak: PRENTSA  

Errekuperaketa azterketak

Guztiok dakigunez ekainaren 4tik aurrera errekuperazio azterketak hasten dira eta hemendik animoak ematen dizkizuegu.Laughing
----------
Permalink 12:25:46, Atalak: PRENTSA  

SAN MIGELETARAKO KARTELA AUKERATZEKO LEIHAKETA EGONGO DA!

San Migel jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Jai Batzordeak. Ekainaren 22ra bitartean helarazi daitezke lanak. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
ANIMATU ZAITEZTE!!Wink
----------
Permalink 12:22:36, Atalak: PRENTSA  

ESKOLAKO JAIA BIDEAN!

3. mailako ikasleak, kurtso amaierako jaia prestatzen ari dira. Jaia, ekainaren 22an izango da eta egunean zehar hainbat ekintza egongo dira, adibidez: briska, poker, pintxo… Txapelketak egongo dira eta irabazleak sarituak izango dira. Gauean, afaria egongo da eta afariaren ostean, erromeria egongo da.
ANIMATU!!!



jaia!
----------
Permalink 12:15:41, Atalak: PRENTSA  

ABADIÑOKO AUZO IBILALDIA

Abadiñoko VII. auzo ibilaldia antolatu da, domeka honetan. 21km-ko ibilaldia izango da. Gerediagoko plazan elkartuko dira 8:30etan parte hartzaileak eta 13:00 inguruan Zelaietako probalekuan amaituko da ibilaldia.


 IBILALDIA
----------

2012-05-23

Permalink 20:07:11, Atalak: PRENTSA  

IURRETATIK PERURA

Pasadan astelehenean, Institutuko AG21eko ordezkariek beste ordezkari batzuekin batera bideo konferentzi batean parte hartu zuten. Bideo konferentzia Perurekin izan zen, Eten herriarekin. Ekintza hau AG21etik mankomunitatearekin batera antolatzen diren ekintzen barruan dago, Kontsumo arduratsuaren sentsibilitate kanpainan.
Bideo konferentziaren ostean prentsaurrekoa egon zen eta egunkari digitaletan agertu da albistea.

Durango.com

Deia.com



----------
Permalink 12:35:02, Atalak: PRENTSA  

ATHLETIK VS BARÇA

Maiatzaren 25ean, ostiralean,Madrilen gaueko 10etan errege kopako partidua Athletik eta Baçak jokatuko dute.
Gora Athletik!!!!
----------
Permalink 12:24:12, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO IX. LITERATUR LEHIAKETA

Orain dela gutxi, Iurretako kultur-gunean IX. literatur lehiaketa ospatu da. Lehiaketan parte hartzeko gazteen atalean 7 urtetik aurrera izan behar da eta helduen atalean 18 urtetik gorakoak. Iurretako udalak antolatzen du urtero lehiaketa hau, IX. izanik. Epaimahaikideak Isabel Castillo, Josu Unzueta eta Kristina Mardaras izaten dira.
LITERATURA
----------
Permalink 12:10:55, Atalak: PRENTSA  

SAN MAMESEKO ATEAK ZABALIK!

Maiatzaren 25ean San Mameseko ateak zabalik egongo dira pantaila handietan partidua ikusteko. San Mames 7retan zabaltzen dute eta zazpiretatik hamarretara kontzertuak egongo dira, Ken Zazpik joko du, eta gero Athletic-eko partidua hasiko da Bartzelonaren aurka. Lau pantaila egongo dira, San Mames gainezka egongo da. Espero dugu Athletic-ek irabaztea. Bartzelona oso ona da baina Athletic-ek denboraldi oso ona egin du, eta horregaitik uste dugu Athletic-ek ahal duela irabazi.
ANIMO ATHLETIC!Wink
ATHLETIC
----------
Permalink 12:02:12, Atalak: PRENTSA  

Bederatzi atxilotu Iurretan, enpresa batean lapurtzeagatik

Ustezko lapurrak, 21 eta 48 urte bitartekoak, transformadore elektriko bat desmuntatzen ari ziren bitartean atxilotuak izan ziren.
----------

2012-05-16

Permalink 12:28:51, Atalak: PRENTSA  

BISITARI BERRIAK

Atzo maiatzaren 14an Maiztegiko, Otxandioko eta Zaldibarko eskoletako 6. mailakoak etorri ziren Orobiogoitia ezagutzera. Lehengo mailakoek erakutsi zieten institutoa eta dirudienez oso gustora egon ziren. Orobiogoitiatik animatzen dizuegu hemen bigarren eskuntza egitera.Wink

----------
Permalink 12:26:45, Atalak: PRENTSA  

ABADETXEA KONPONTZEKO LANA HASI DUTE

Aste honetan hasi dituzte abadetxea berrizteko lanak. Aurrealdea, barne-egitura eta teilatua, San Migeletarako amaitzea aurreikusten da.Tongue out
----------
Permalink 12:19:18, Atalak: PRENTSA  

CARLOS FUENTES IDAZLE MEXIKARRA HIL EGIN DA

Atzo, maiatzaren 15-ean, Carlos Fuentes idazle mexikarra hil da 83 urterekin. Cervantes saria, Asturiasko printzea eta beste sari asko irabazi ditu eta irabazteko geratzen zaion sari bakarra, Nobel saria da. Adan en eden, El siglo que despierta, Carolina Grau eta beste liburu asko idatzi ditu. Irakurleontzat, oso tristea da horrelako idazle bat hiltzea.



carlos
----------
Permalink 12:07:58, Atalak: PRENTSA  

Gizon eta emakumeen etxeko lanei lotutako rolak aldatzeko

Gizon eta emakumeen rolak aldatzea helburu duen tailerra antolatu du Zaldibarko udalak. Etxeko lanetan jardungo dute erantzunkidetasun tailerrean.
Maiatzaren 17ra arte eman ahalko da tailerrean parte hartu ahal izateko izena. Maiatzaren 22, 24, 29 eta 31n egingo dituzte tailerraren lau saioak.


irudia
----------

2012-05-15

Permalink 18:23:57, Atalak: GUZTIONA  

Vulkano eguna 2012

Ekainaren 2an, Otxandion, Vulcano eguna ospatuko da. Hirugarren aldia da  jai hau ospatzen dela. Utero urtero hobetuz doa, ekintza berriak...

 -Goizeko 10:00etan alebinen eta benjaminen futbol partiduak egongo dira Zelaieta futbol zelaian ( Vulkano, Lemoa, Aurrera…)

-Eguerdiko 12:00etan  trikipoteoa egingo da kalean zehar.

-Eguerdiko 15:00etan plaza ondoko pasealekuan bazkaria egongo da. Bazkaltzeko tiketak Otxandioko taberna guztietan daude salgai.

-Arratsaldeko 18:00etan  puzgarriak egongo dira plazan.

-Gaueko 20:00etan falta jaurtiketa egingo plazako frontoian.

 

Futbol zalea bazara, animatu eta etorri Otxandiora egun zoragarri bat pasatzera.

Axpe.Iker

----------

2012-05-10

Permalink 18:08:25, Atalak: GUZTIONA  

AUPA ATHLETIC, EUUUUP!!!!!!

Athletic-ek esfortzu handia egin zuen baina azkenean ez zuen lortu. Hamaika mila pertsona joan ziren Bukarestera gurea Athletic animatzera. Baina ezin izan zioten Atletico de Madrileko afizioari aurre egin, gure afizioa baino indartsuago ibili ziren eta.

 Partidua oso polita izan zen naiz eta 3-0 amaitu eta kopa Atletico de Madrilekoak eraman. Atheticeko defentsa ez zen oso ondo ibili eta ezin izan zioten Falcao moduko aurrelari bati aurre egin. Aurrean ez ziren txarto ibili Llorente, Muniain eta Ibai Gomez. Hiruren artean hirukote ona osatu zuten; Llorentek jokaldi onak egin zituen, Ibaik txute onak eta Muniainek Athetic-en joko hobetzen zuen. A ze hirukotea. Baina erdian ere ez ziren oso txarto ibili Ander Herrera eta Iturrasperekin.

 Nire iritziz ez ziren oso txarto ibili baina Bielsak defentsa hobetu behar du eta jokalari batzuei aukera eman, adibidez Koikili, Ekiza …

 

AXPE ,Iker

----------

2012-05-08

Permalink 15:10:20, Atalak: PRENTSA  

Athletic irabazten badu Bizkaia osoan jaia ozpatuko da

Athletic-ek partidua du Bukaresten, Maiatzaren 9-an asteazkenean, Europa Leagueko finala. Jokatuko du Atletico Madrilen aurka. Anbiente izugarria espero da eta irabazten badute...

Animo!!!

----------
Permalink 15:02:50, Atalak: PRENTSA  

BIGARREN MAILAKO IKASLEAK ZUGASTIETARA DOAZ

Bihar, maiatzaren 9a, DBH-ko bigarren mailako ikasle guztiak Peñas Negrasera doaz Natur zientziako ekintza egitera. Bertako paisaia mota, landaretza… eta beste gauza asko aztertuko dituzte. Goizeko bederatzietatik, arratsaldeko ordu bietararte egongo dira.

----------
Permalink 14:51:11, Atalak: PRENTSA  

KOPAREN FINALA JOKATUKO DA MAIATZAREN 25-EAN VICENTE CALDERONEN

Maiatzaren 25ean izango da Vicente Calderonen gaueko hamarretan.Talde bakoitzeko jarraitzaileek 20.000 eserleku izango dituzte.Athletic-ek kamiseta berria jantziko du Bartzelonaren aurka

.
----------
Permalink 14:40:20, Atalak: PRENTSA  

Gizon bat hil da Iurretan,ordainlekuaren aurka talka eginda

Biktima 50 urtekoa eta Donostiakoa zen. Istripuaren lekuan bertan hil da.

Berrogeita hamar urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Iurreta (Bizkaia) parean jazotako zirkulazio istripu batean. Ezbeharra 01:40an gertatu da. Ordu horretan, monobolumen batek talka egin du ordainlekuaren babes-horma baten aurka, Donostiarako noranzkoan. Horren ondorioz, gidaria berehala hil da.
----------
Permalink 14:36:44, Atalak: PRENTSA  

DURANGON PANTAILA ERRALDOIA!!

SmileAthletic-eko jokalariek azken aldian hasita dabilen Atletico Madril menderatu beharko dute. Bihar, asteazkena izango da hitzordua Bukaresten (Rumania), 20:45ean. Athleticen jokalari batzuk, gainera, durangaldekoak dira. Durangoko Plateruenak pantaila erraldoian eskainiko du finala zuzenean, 20:45ean hasita. Aurretik, 20:00etatik aurrera, saiheskia, patatak eta garagardoa edo freskagarria banatuko dituzte.
----------
Permalink 14:19:03, Atalak: PRENTSA  

ARABATAKADA

Maitzaren 11an Arabatakada ospatuko da. Arabatakada Gazteizen ospatzen da eta gazteentzako jai bat da. Han kontzertuak (Kaotiko, Betagarri eta Hesian…), txosnak… daude. Sarrerak 8 euro balio du, askar ibili sarrerekin bukatzen direlako. Hemendik animatzen dugu joatea oso ondo dago eta.
----------

2012-04-27

Permalink 11:37:24, Atalak: GUZTIONA  

LA HIJA DE LA NOCHE

Oso interesgarria iruditu zait. Herri txiki baten gertatzen den historio bat da hasiera pixka bat aspergarrria da baina amanera oso interesgarria. Beauforteko herrira Isabelle izeneko neska bat itzultzen da 4urte pasatu eta gero. Bertan neska talde bat ere badago eta oso arraroa egiten zaie Isabelleren bizitza. Pobrea zen herritik joan baino lehenago eta orain``Guisarteko mantzioa´´erosi du .Gendarme bat ere badago bere izena Max da kasuko irtenbidea aurkitzen lagunduko die.

Maria

lib
----------
Permalink 11:33:33, Atalak: GUZTIONA  

ESKORIA

Historiaren argumentua honako hau da:Mutila bat da, oso arraroa da eta horregatik bulling-a egiten diote.Ezin du gehiago eta suizidatu nahi du, baina ezin du. Bere lagunari dena kontatzen dio eta bere laguna doa eta suizidatu egiten da berari gauza berdina egiten diotelako.Horren ondorioz hildakoaren laguna poliziara doa eta bulling-a egiten zioten pertsonei salatu egiten die.

 Eskoria niri asko gustatu zait oso errealista delako eta larritasun baten bazaude hortik ateratzeko ondo dagoelako. Xabier


 Idazlea: Alfredo Gomez Cerdá
libu
----------
Permalink 10:15:59, Atalak: GUZTIONA  

LIBURUAREN EGUNEKO GOMENDIOAK

Lorena Bados:

"El cuaderno de Noah" gomendatzen dut benetan zoragarria delako, amodiozkoa eta dramazkoa da. Liburua hau irakurtzen zaudenean ezin duzu irakurtzeari utzi. IRAKURRI, OSO ONDO DAGO.

Arianne Gonzalez:

Abenturazko liburu zoragarri bat irakurri nahi baduzu hartu liburu hau "Nur eta etxe sorgindua". Liburu hau gomendatzen dut, benetan zoragarria delako. Irakur ezazue oso ondo  dago! Arianne.

Daniel Doncel:

"Geronimo Stilton" gomendatzen dut zoragarria delako, oso intresgarria delako. Abentura asko ditu eta oso errez irakurtzen da. Gainera jolas asko ditu. IRAKURRI OSO DIBERTIGARRIA DA BENETAN!!!!!!

 

----------
Permalink 10:12:27, Atalak: GUZTIONA  

Recommended books

Aitor:"Bat Pat El monstruo de las cloacas" is a very interesting fantastic novel. It has adventures, mistery and a little bit of comedy. It also has very beautiful pictures.

Leire,Paula ,Ane and Ioritz:"If you really want to enjoy a book, sit down and read "Eskoria".It's nice and amusing.You are going to enjoy it because it is very interesting.

Jabier:If you like adventure,fantastic and mistery books, read "Eragon".It catches you and you can´t stop reading.I recommend it because it is a very good book and a very good writer too.

Garoa: "El caballo y el muchacho" is a very interesting book. If you like adventures take this book and read it!  It is a fantastic book! In this book nothing is imposible.

Unai: "Sadako eta paperezko mila kurriloak" is really nice, read it! You will enjoy it! I love this book because it is a sad story of one girl who lives the second war world

Iker: "Diario de Greg un pringao total" is a very well ilustrated novel. You can laugh very easyly because it is very funny.It is about the life of one adolescent .

Viktoria: If you like misterius and fantastic books take "Atzapar Arrastoak". It is very easy to read , it isn´t very long (65 pages) and it is in Basque. If you read this book you are going to enjoy it because it is about monsters.

Nahia: I recommend "Mari Pepa y el club de los pirados" because it's a bit sad but it has different entertaining adventures.

----------
Permalink 10:08:31, Atalak: GUZTIONA  

GUINNESS WORLD RECORDS 2011

Liburu honetan record asko agertzen dira eta oso interesgarriak, dibertigarriak eta nazkagarriak dira. Liburu hau,aukeratu dut askotan irakurri dudalako eta oso interesgarria iruditu zaidalako. Ane Gastesi
Guinness world record 2011
Liburua
----------
Permalink 09:57:12, Atalak: GUZTIONA  

EL NIÑO CON EL PIJAMA DE RAYAS

"El niño con el pijama de rayas" is really nice. I loved it. It’s a bit sad but it is also nice. It is a very, very, very interesting book. Go and buy it, because this book is very famous all over the world. LIBURUA


Niri gehien gustatu zaidan liburua, “EL NIÑO CON EL PIJAMA DE RAYAS” da. Oso realista da, eta oso trajikoa ere. Alemaniako familia bateko aitari, koronel kargua ematen diote nazien garaian. beraz familia guztia bizileku berri batera bialdu dute. Han bere semeak, gauza beriak ikusiko ditu eta ez dira oso atzeginak. Behar bada familiak bere bizitzako unerik txarrenak pasatuko ditu bertan ALEX GONZALEZ
----------

2012-04-25

Permalink 19:55:57, Atalak: PRENTSA  

AZTERKETAK DATOZELA DIOTE

Orain hirugarren ebaluazioan gaude eta azterketa mordoa edukiko dugu. Azterketa hauek inportanteenak dira, eta ikasi egin behar da. Jende guztiarentzat aholku bat; kalean egon baino, etxean ikasten egotea hobeto. Badakigu udaberria dela eta egun ona egiten duela eta herri batzuetan jaiak daudela baina ikasi pena berezi du eta.
ikasi
ANIMO ETA IKASI!!!
----------
Permalink 13:41:27, Atalak: PRENTSA  

UDAN OLGETAN DURANGON!!!:D

Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira udalekuak eta 3 eta 10 urte bitarteko umeek eman dezakete izena. Bost asteetan edo asteka izena emateko aukera eskaini du Berbarok. Maiatzaren 11n amaituko da izena emateko epea. Tabirako igerilekuetara irteerak, egun osoko irteerak, tailerrak, jolasak, kirola... bost asteko egitaraua prestatu du Berbaro elkarteak Udal Olgetan udalekuetarko. Atzora arte, bazkideek lehentasuna eduki dute izena emateko. Gaur hasi eta maiatzaren 11ra arte izena emateko aukera zabala da. Goizeko ordutegia edukiko dute udalekuek, 09:00etatik 13:30era, eta astean behin egun osoko irteera egingo dute 16:30 arte.
 Anima zaitezte eta zuen gurasoei esan udalekuetara apuntatzeko, ziurtatzen dizuegu ondo pasatuko duzuela.
Wink Han ikustea espero dugu.
----------
Permalink 13:36:59, Atalak: PRENTSA  

MATIENAKO JAIXEK

Oraingo sapatuan eta datorren sapatuan Matienako jaixek ospatuko dira! Bi aste potente izango dira gazteentzako. Iurretako ikastetxetik animatzen dizuegu zuen lagunekin Matienako jaixetara joatea, ondo pasatzera. Bi asteen zehar, barrakak egongo dira txurreriarekin itxura ona eginez. Gauetan kontzertuak egongo dira Matienako plazan, txosnen ondoan. Eta gainera, urrengo bi astetan Abadiñoko jaixek ere ospatuko dira.
 Anima zaitezte!
----------
Permalink 13:30:37, Atalak: PRENTSA  

Udako tailerrak Iurretan

Iurretako Udalak 3 eta 14 urte bitarteko umeentzako tailerrak ipiniko ditu martxan uda honetan. Aisirako programa elebidun eta hezigarri hau, uztailaren 2tik 30era luzatuko da goizeko 9etatik 14:30etara, bazkaria barne dagoelarik. Izen emateko epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean izango da.

ANIMATU ZAITEZTE!!
----------
Permalink 13:14:01, Atalak: PRENTSA  

ATHLETIC-EK EUROPA LIGUEKO FINALERA HELTZEKO AZKENEKO OPORTUNITATEA DAUKA!!

Athletic-ek ostegunak 26an azkeneko oportunitatea dauka europa ligueko finalera heltzeko Sporting de Lisboaren aurka hain zuzen ere. 2-1 eko emaitza izan zuena Portugalen . San Mamesen izango da, eta 1-0 nahikoa izango zen, emaitza hori lortu ahala finalerako klasifikatuko zen, eta Atletico de Madrilen edo Valentziaren aurka jokatuko luke, Rumanian, Bukaresten hain zuzen ere eta hara heltzeko daukan guztia emango du.
Aupa athletic!!!                                                                                    athletic
----------

2012-04-21

Permalink 13:03:54, Atalak: PRENTSA  

APIRILAK 23 LIBURUAREN EGUNA

Datorren astelehenean, apirilaren 23an, mundu osoan ospatzen den ekitaldi bat da. Bi idazle, Willian Shakespeare eta Miguel de Cervantes, ospetzuren omenez ospatzen egun berean hil zirelako, 1616.urteko apirilaren 23an. Aurton Liburuaren egunaren hiriburua Armenian da,(Ereván).
Bilboko Arriaga antzokian adibidez, kalera begira pantaila erraldoi bat jartzen da eta euskal liburuen zatiak jartzen dituzte eta edozeinek, irakurri ahal ditu.

 Institutuan Liburuaren Egunaren inguruko ekitaldia.

Maiatzaren 26an DBHko lehenengo mailakoek irakurletasuna bultzatzeko ekitaldi bat antolatu dute. Egun horretan, gehien gustatu zaien irakurliburuaren inguruan tertuliak antolatuko dituzte. Solasaldi hoietatik aterako dute, taldeko, gehien gustatu zaien liburua beste edozein irakurleentzako gomendatuz.
----------

2012-04-18

Permalink 13:38:59, Atalak: PRENTSA  

ANTZINAKO EZTEGUA IURRETAN

Apirilaren 21ean, Iurretako San Marko auzoan, antzinako eztegua ospatuko da.Bost urterik behin ospatzen da eta antzina bezalako ezkontza bat antzezten dute. Baserri guztietatik igarotzen dira. Plaza batean geratzen dira eta bertan antzinako ezteguetako gauzak erakuzten dira.ezkontza
----------
Permalink 13:24:17, Atalak: PRENTSA  

A-8ko erreil bat itxita dago Iurreta eta Berriz artean

Bilborako noranzkoan by-pass bat jarriko da Amatza (Iurreta) eta Olakueta (Berriz) artean. Ordu honetan: 22:00etatik 06:00etara bitartean. Donostiarako noranzkorako galtzadatik bideratuko dute trafiko guztia.

----------
Permalink 13:16:48, Atalak: PRENTSA  

Herri urrats laster ospatuko da!!!(:

Herri urrats maiatzaren 23an izango da. Oso hurbil dagoenez pentsatzen joan bertara joan behar garela. Betiko bezala Senperen izango da eta espero dugu jende asko joatea.Esaten dizuegu oso ondo pasatuko duzuela joaten bazarete eta oso dibertigarria dela ume zein gazte zein guraso eta abarrentzako.
 Espero dugu gu bezalaxe zuek ere joatea. Wink
----------
Permalink 13:11:08, Atalak: PRENTSA  

Zapatuan klasikoetariko bat jokatuko da

Zapatu honetan Camp Nou zelaian Bartzelonak eta Real Madrilek derbi nagusia jokatuko dute.Madrilak liga irabazten doa 4 puntugatik. Bartzelonak irabazten badu puntu bakar batera egongo dira, baina Madrilek irabazten badu Bartzelonak ezin izango du liga irabazi, 7 puntura egongo litzaketelako.
Cristiano Ronaldok( Real Madrid) eta Leo Messi( F.C. Bartzelona) 41 goletara daude berdinduta. Ea partidu honetan bietako baten batek apurtuko duen berdinketa. Gainera Champions-en elkartzeko posibilitateak daude semifinalak jokatuz gero. Madrilak Bayern de Munich taldearen kontra jokatzen du eta Bartzelonak Chelsearen kontra jokatzen du eta biek etxetik kanpo, Madrilek Alemanian eta Bartzelonak Ingalaterran.
----------

2012-03-30

Permalink 19:35:39, Atalak: PRENTSA  

DURANGOKO BONBARDAKETAREN 75. URTEURRENA

Martxoaren hasieratik, martxan dago Durangoko bonbardaketaren urteurrenaren ospakizuna. Zilar astea, apirilaren 1era arteko egitaraua egongo da. Fatxistek zibilen kontrako bonbardaketa burutu zutela 75 urte dira martxoaren 31an.
Durangoko hamar elkarte baino gehiago aritu ari dira urteurrenaren antolakuntzan.

Durangoko bonbardaketa nagusia 1937 komartxoaren 31n burutu zuten Italiako Aviazione Legionarioko hegazkinek.
Martxoaren 31 eta apirilaren 4an arteko bonbardaketetan, erregistratutako datuek diotenez, bonbardaketak 336 hildako eragin zituen Durangon. Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, 14.840 kilo inguru guztiz lehergailutan.
Durangok ez zuen aireko erasoen kontrako inolako babesik.

Horren ondorioz hildakoei omenaldi bat egingo diete. durango
----------
Permalink 19:31:02, Atalak: PRENTSA  

AMODIOZKO SMS ETA GUTUNEN LEHIAKETA HNP-KO TXOKOAN!

Amodiozko SMS eta gutunen lehiaketa jarri da martxan Juan Orobiogoitiako institutuan HNP batzordearen eskutik.
Gutuna egin eta hnp@orobiogoitia.net posta elektronikora bidali behar da.
Garailea irteten dena aste bete batean tortila pintxoak dohainik izango ditu.
 ANIMO!
----------
Permalink 19:26:35, Atalak: PRENTSA  

OROZKETAN , ARGINDAR LINEA MUGITZEA GURA DU UDALBATZAK

Orozketatik doan Abadiño-Basauri goi-tentsioko argindar linea berritu behar dela esan dute udaletxekoek. baina, kaltegarria bada dagoen arboladieentzat eta baserrietatik urrunago egon behar dela ikusten bada lurperatzea proposatuko du udalak.
----------

2012-03-22

Permalink 22:08:40, Atalak: PRENTSA  

IKAS BIDAIA

Datorren astean 4.mailakoek ikas-bidai bat egingo dute. Lanzarotera doaz, eta han zaldietan ibiliko dira, sumarinismo egingo dute, eta abar. Bost egunetan egongo dira Lanzaroten. Eguenien datoz eta ostirala jai izango dute deskantsatzeko.
ONDO PASATU!!!!!!     
Cool
----------
Permalink 22:04:41, Atalak: PRENTSA  

UDABERRIA HELDU DA!

2012. urteko udaberria heldu da. Martxoaren 21ean hasi da eta ekainaren 21 arte iraungo du. Esaten dute aurtengo udaberria oso hezea izango dela, bero eta euri asko egingo duela. Geroztik, negua oso sikua izan da eta espero dute udaberria hain sikua ez izatea. argazkia a
----------
Permalink 22:00:10, Atalak: PRENTSA  

ESKOLA MATERIALA ZALBIBARRETIK SENEGALERA

Zaldibarko udalaren eta liburutegiaren izenez,liburutegiko arduradunak eskolako materiala eraman du Sengaleko mendebaldeko Thies eskualdeko Bohor herrira. Senegaleko eskola horretara arkatzak, boligrafoak, koadernoak eta margoak eraman dituzte. argazkia
----------
Permalink 21:31:18, Atalak: PRENTSA  

2. MAILAKOAK KAZETARI

Martxoaren 7an Durango Irratira joan ginen. Han asko ikasi genuen irratiari buruz bertako langileei esker. Hurrengo astean, martxoaren 14an, Anboto astekarira joan ginen. Bertan Durango Irratian bezala, astekaria egiteko prozesua azaldu ziguten. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu irteera biak.



anbotoanboto
----------

2012-03-16

Permalink 19:34:44, Atalak: PRENTSA  

ESKOLA-EREMUKO ERAIKIN BERRIA, LEHIAKETARA ZALDIBARREN

Haur-eskola eta bi urtekoen gela batuko dituen eraikina bi fasetan garatuko dute Zaldibarren. Lehenengo fasean, bi urtekoen eremua berrituko dute. Plan horren aurrekontua 915.000 eurokoa da, joan den asteko Hezkuntzako batzordean zehaztu egin zen legez. Alkateak azaldu du, diru-laguntza jasoko dutela. Martxoaren 26ra arteko epea jarri du udalak eraikin berria diseinuak lehiaketara aurkeztu ahal izateko.
----------
Permalink 19:30:31, Atalak: PRENTSA  

3. MAILAKOAK ESKIATZEN EGON DIRA EZKARAIEN!!!

Pasadan ostiralean, martxoaren 9an, 3. mailakoak eskiatzen joan ziren Ezkaraira. Nahiz eta goiz atera oso ondo pasatu dutela esan digute eta espero dutela errepikatzea. Baita ere, gomendatzen dute 2.mailakoak datorren kurtsoan ere joatea eta ez kentzea eskiatzeko egun hori.
----------
Permalink 19:17:47, Atalak: PRENTSA  

OROBIOGOITIA INSTITUTOAN NOTAK BANATU DITUZTE

MARTXOAREN 14an, ASTEAZKENEAN, 2.EBALUAKETAKO NOTAK BANANDU ZIZKIGUTEN TUTORETZA ORDUAN. Surprised

BETI BEZALA BATZUK POZIK Smile  ETA BESTE BATZUK... Cry
----------

2012-03-13

Permalink 13:36:28, Atalak: PRENTSA  

Magazine 2

Here you can read our work.

ine_2?mode=window&backgroundColor=%23222222" target="_blank">Open publication - Free publishing - More kulturala
----------

2012-03-06

Permalink 15:38:27, Atalak: PRENTSA  

DURANGO IRRATIRA

Bihar, Martxoak 7, Juan Orobiogoitiako 2.mailako irrati eta prentsako tailerreko ikasleak  Durango Irratira joango gara.Bertan  zelan egiten den irratsaio bat zuzenean ikusiko dugu.Laughing
----------

2012-03-04

Permalink 13:34:17, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO KIROL TALDEAK WEB BERRIA EGIN DU

Iurretako kirol taldeak web berri bat zabalduko du datorren astean. Iurretako kirol taldearen lehen web-a izango da bere 31 urtetan. Jokalari eta talde bakoitzaren informazioa agertuko da eta partiduaren hurrengo egunean bakoitzaren emaitzak jarriko dituzte.
 eskudoa taldea
----------
Permalink 13:25:06, Atalak: PRENTSA  

BILBON IRAKASLE BAT JIPOITU ZUEN EMAKUMEA KARTZELAN SARTUKO DUTE

Bilboko Txurdinaga eskolan alabaren irakaslea jipoitu zuen emakumea. Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote emakumeari eta ebazpena irmoa da, ez dago helegitea aurkezteko aukerarik.
----------
Permalink 13:21:00, Atalak: PRENTSA  

Arabako museoetarako sarrera kobratuko du aldundiak

Arte Eder museoan, Bibat museoan, Natur Zientzien museoan eta Arma museoan ordaindu beharko dela jakinarazi du Javier de Andres ahaldun nagusiak. Udaberrian kobratzen hasiko dira.
----------

2012-02-15

Permalink 13:33:25, Atalak: PRENTSA  

ARBEL DIGITAL ETA PROIEKTORE BERRIAK JARRI DITUZTE JUAN OROBIOGOITIA INSTITUTUAN

Juan Orobiogoitia institutuan proiektore eta arbel digital berria jarri dituzte Gabonetako oporren ostean. Ain zuzen ere goiko pisuko gela guztietan eta beheko pisuan bakarrik ingeleseko gelan.
----------
Permalink 13:28:25, Atalak: PRENTSA  

Garmendia otxandiarra historia egiten Mirandesen

Garmendia Otxandiarra ia lortu du bere ametsa. Athletic-en aurka jolastutako, 180 minutuko partida galdu zuen Mirandesak. Miranda de Ebron jolastutako partida 1-2 galdu zuen eta San Mamesen Athletic-ek erraz irabazi zion 6 gol sartzean. Mirandeseko jokalariak, Garmendia, 2 gol sartu zituen azken partidan. Garmendiak esan du Mirandesa ez dela finalean egongo baina torneo ikaragarria jokatu duela. Horrez gain esaten du finalera joango dela Athletic-oei animatzera.
----------
Permalink 13:19:41, Atalak: GUZTIONA  

ERREKORTEAK EGIN DIRA HEZKUNTZAN

Murrizketak egin dira hezkuntzan 55 urtetik gora duen irakasleriarentzat. Ordu gutxiago lan egiteko eta beraien eskubidak defendatzeko. Laguntza taldeen zentro-banaketan murrizketarik ez dute onartu. Ikasleriaren banaketa ekitatikoa fondo publikoak jasotzen dituzten ikastetxeen artean. Departamendura zuen ahotsa eramateko asmoa zuten.
----------
Permalink 13:16:32, Atalak: PRENTSA  

JOXEMARI ITURRALDE IDAZLEA ETORRI DA!

Astelehen honetan , Joxe Mari Iturralde idazlea gure institutura etorri zen. ”kalifornioko neskak ” liburua guk irakurritakoa berarekin komentatu genuen .Baita ere bere beste liburuei buruz hitz egin zigun . Hitzaldi oso interesgarria izan zen eta horrez gain hainbat liburu oparitu zizkigun , berak idatzitakoak.
----------
Permalink 13:08:41, Atalak: PRENTSA  

IURRETAKO UDALA BAIMENA EMAN DU ABADETXEA ERAIKITZEKO!!!!

Iurretako udalak abadetxearen eraikina lehengoratzeko lanak hasteko baimena eman du Udalak. Horretarako hiru hileko epea zabaldu da obra horiek hasteko. 350.000 euro behar dute abadetxea eraikitzeko.
----------

2012-02-11

Permalink 13:31:15, Atalak: PRENTSA  

JUAN OROBIOGOITIA INSTITUTUAN ORDENAGAILU PORTATILAK!!!!

Juan Orobiogoitia institutuko ikasleok ordenagailu portatilak izango ditugu. Ikasle bakoitza bere ordenagailua izango du lanak egiteko, baina klasean erabiltzeko dira bakarrik.Ordenagailuek asko balio dutenez, apurketak edo izan ezkero erantzukizuna gurea izango da.
----------
Permalink 13:26:38, Atalak: PRENTSA  

ERREKOR IKARAGARRIA!

Urdax Magunazelaia Otsandioko gaztea harriak-jasotzen marka guztiak apurtzen ari da 14 urterekin. Bere azken errekorra Abadiñoko San Blasetan egin du, 175 kg harria haltzatzean. Mutil honek ere asmo berriak ditu.
----------
Permalink 13:24:58, Atalak: PRENTSA  

ATHLETIC CLUB FINALERA HELDU DA

Athletic Mirandesen aurka Errege kopako semifinala jokatu zuen eta 6-2 Athletic garaile irten zen gaueko 24:00etan San Mamesen. San Mamesen oso giro ona zegoen, bi taldeetako ikusleen aldetik. Partidua ere oso entretenigarria izan zen eta gol festa ikusi zen. Partidua bukatzerakoan Athletic-eko jokalariak finalerako klasifikazioa ospatu zuten San Mameseko ikusleekin. Golegileak: Athletic: F. Llorentek 2 gol, Susaetak 1, Aurtenetxek 1, Muniainek 1 eta Mirandeseko jokalariak, Cesar Canedak bere atean sartu zuen. Mirandes: Aitor Blanco-k 2gol

 argazkia
----------
Permalink 13:19:45, Atalak: PRENTSA  

SANTA AGEDA ¨KOPLAZ KOPLA¨

Giro hotzari aurre eginez eta usadioari eutsiz, Santa Ageda koplak abestera irten ziren hainbat talde,pasadan zapatuan Durangaldean. Eskualdeko txoko eta bazterrak epeldu zituzten koplaz kopla.
----------

2012-02-08

Permalink 21:11:57, Atalak: PRENTSA  

GAZTEEN ESTATU MAILAKO 1. KONFERENTZIA: ZAIN DEZAGUN PLANETA (CONFINT)

Urtarrilaren 25ean Barriako aterpetxera heldu ginen Autonomia Elkarte ezberdinetako ordezkariak. Guztira 101 ikasle bildu ginen Galizia, Cataluina, Madril, Kanariar irlak eta Euskadikoak.

 Logeletan maletak utzi ondoren afaltzera joan ginen, eta gero elkar ezagutzeko gela batean bildu ginen denok. Herrialde bakoitzak bere ohituren, janari, toki… etab-en aurkezpena egin zuen, eta egun horietan jarraitu beharreko arauak adostu genituen.

Hurrengo egunean hasieran plenarioa egin zen. Bertan Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzuk ongi-etorria eman ziguten eta gero taldeetan banatu ginen. Hasiera batean herrialde bakoitzak bere Autonomiako konferentzian egindakoa azaldu zuen eta eramandako kartelen erakusketa bat antolatu zen. Gero Bruselasera, Europako Confint-era eramango ditugun bi ardurak aukeratu genituen (7.a, kontsumo arduratsua eta 5r-ak aipatzen dituena, eta 9.a komunikazioarena).

Arratsaldean tailerretan bildu ginen: Prentsa, erritmo, komunikazioa, kartelak, murala eta manifestua, eta bakoitzak lan bat prestatu zuen: aurkezpena, pankarta bat, ormairudi bi, irratsaio bat, manifestu bat, fotonobela bat, abesti bat eta blogera igotzeko aurkezpen bat.

Ostiralean lan hauen elkartrukaketa egin genuen eta ondo entsaiatu ondoren Eusko Jaurlaritzara joan ginen hango Sailburuei egindakoaren lanaren berri ematera.

Bazkaldu ondoren ebaluazioa egin genuen eta Europako Konferentziara joateko bi ordezkarien proposamena egin zuen gazte bakoitzak. Diploma eta opari txiki bat jaso genuen eta etxera bueltatu ginen.

Esperientzia oso polita izan da. Asko ikasi dugu eta lagun onak egin ditugu. Ea Bruselasera joateko aukeratuak izaten garen.

 Iker eta Emma

http://confint-esp.blogspot.com/

 
ConfintConfint
----------

2012-01-31

Permalink 15:25:34, Atalak: PRENTSA  

Briñas onena!

Briñaseko buelta heldu zaigu, urtero bezala.
Jende asko esagutu ondoren agurra esateko ordua heldu zitzaigun,pena handiz. Baina aste osoan, primeran egon ginen. Pelikulak oso ondo atera dira eta lagun asko egin ditugu.

PRENTSA TAILERRA:
 
Adrian, Ainhoa, Ekain, Aitor, Carlos (Patxi), Jon I. , Jon S. , Joseba, Ibai, Houria, Ander, Urdax eta Laia.Wink
----------

2012-01-29

Permalink 13:56:41, Atalak: PRENTSA  

JOAL 7

Kaixo Lagunok!
JOAL 7 denon eskuetan.

 

7?mode=window&backgroundColor=%23222222" target="_blank">Open publication - Free publishing - More kulturala
----------

2012-01-18

Permalink 22:49:22, Atalak: GUZTIONA  

JUAN OROBIOGOITIAKO IKASLEAK CONFINT-EAN

Gasteizen burutuko den Estatu mailako Gazteen 1. Konferentzian (CONFINT) Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko ikasle bik parte hartuko dute. DBHko ikasle hauek beste 24rekin batera Euskadi ordezkatuko dute Zain Dezagun Planeta lemapean egingo diren jardunaldi hauetan. Urtarrilaren 26 eta 27an Estatuko autonomia ezberdinetako gazteak elkartuko dira Barriako Aterpetxean, eta bertan aurkeztu eta adostuko dituzte Planeta zaintzeko proposamen eta ekimenak. Bilera hauetan aukeratuko dira ere Bruselasera, Europako Konferentziara, joango diren ordezkariak adostutako ideia horiek eramatera.
----------

Kudeaketa

kokorijo blog

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution