Artxiboak: Uztaila 2011

2011-07-11

Permalink 17:44:54, Atalak: klig  

Sinesgarritasunaren axiomak

Sinesgarritasun gehiago dauka aberats batek txiro batek baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka arraza zuriko batek beltz batek baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka gizon batek emakume batek baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka agintari batek aginduak bete behar dituenak baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka kristau batek musulman batek baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka Bernard-Henry Levi filosofo handiaren adiskidea den batek, kartzelan delitu ziztrinengatik zigortuta dagoen baten adiskide batek baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka munduko abokatu-bulegorik hoberenak ordain ditzakeenak, edozein auzi irabaz dezakeela pentsarazten duen abokatu gazte bakartiak baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka fiskala izutu dezakeenak, fiskalak izutu dezakeenak baino.
Sinesgarritasun gehiago dauka munduko ekonomiaren norabideak erabakitzen dituen zuzendari txit goren batek, oheak egiten dituen langile arruntak baino.
Hortaz, sinesgarritasun gehiago du filofofo handi baten eta beste handi-mandi askoren adiskidea den gizon zuri kristau aberats agintariak, ia lagunik izateko astirik ere ez duen emakume beltz musulman txiro langileak baino.
Beraz, sinesgarritasun gehiago dauka....
                                                  (J.U.)
----------

2011-07-07

Permalink 22:58:44, Atalak: klig  

Ezker Batuko koordinatzaileari

Kaixo Mikel,

Ondo dago orain ordu pare bat argitaratu duzun komunikatua.

Zure borondate garbia eta ezkerrarekiko konpromisoa erakuste dituzu bertan.

Zorionak! Dagoeneko ez baitago zure inguru horretan horrela joka dezakeen jende askorik.

Halere, ohar txiki bat: zuk orain, PProa Arabako Diputatu Nagusi egin ondoren deitoratzen eta arbuiatzen duzuna, atzo arratsaldean, bai, ondo diot, atzo arratsaldean, zuen militanteen hauteskundeen emaitzak jakin baino lehenago, interneteko foro zenbaitetan zebilen borborrean.

Denok genekien EBko negoziazio-mahaien gainean 600.000 euroko kontu ustela jarria zenutela eta berrogeita hamar bat militanteren etorkizuna ziurtatu nahi zenutela.

Egia da inork gutxik zekiela ziurtasunez hainbat erakunderen administrazio-gunetan egoteko irrika horrek zeri erantzuten zion: partiduek erakundeak kontrolatzeko izan ohi duten behar politikoari ala militante harroputz zenbaiten presio eta eskakizunei.

Behin datuak eta izenak ezaguturik, ez dago zalantzarik: planteamendu politikoak ez du lekurik izan Ezker Batua deitzen duzuen erakunde horretan.

Bestek eragiten du, tamales, zuen “politika”.

Putre-habia bilakatu da esku-artean duzuen erakunde hori.

Sobran, beraz, kaleratzen ari zareten aitzaki politikoak.

Deusesta ezazue ahalik eta lasterren txiringito hori.

Bihotz onez eskainitako aholkua baino ez duzu honako hau.

Ongi segi!

                               Sumatzen duzun hori bera

                                (PM)

----------

klig blog

Honetaz, horretaz eta hartaz.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution