Mezua: Xiringitoa

2011-01-19

Permalink 12:57:10, Atalak: klig  

Xiringitoa

Ez gara gu, egia esan, esamesa, txutxu-mutxu eta kotileoren zale. Baina hori esanik, segituan erantsi beharko genuke, adiskide hark zioen moduan, beharrezkoa denean baizik…

Aurrekoa aitortuta, goazen esamesaka aritzea irudi lezakeen kritika politikoa edo egitera.

Ez gara gu izango partidu politikoei, behin botere-guneetara iritsi eta gero, xiringitoak antolatzeko eskubidea ukatuko diegunak. Lan handia egiten dute horretarako eta, ezaguna da, horretaz bizi behar dute gero gizagaixoek.

Baina xiringitoak zein bodegijak montatzeko eskubidea onartuta ere, onartezina dena gezurretan harrapatzea da: gezurrak handik eta egia erdiak hemendik…

Jokabidea behintzat garbia eta purua beharko lukete politikariek. Eta negozio bat montatzen badute, egia esan dezatela gutxienez. Honela, esate baterako:

-          Begira, kortiho hau montatu dut eta, parlamentuko bozketetan gehiengoa dudanez, nire anaia jarri dut nagusi, nire partidukide honen emaztea jarri dut lehendakariorde, beste haren alaba idazkari, harako haren amorantea diruzain, etab. Eta honekin aterako ditugun etekinak, bai politikoak eta bai ekonomikoak, geure onerako izango dira. Ulertzen? Bai, geure partidurako eta bai geuretzako ere.

Horrela mintzatuko balira, ez da zalantzarik guztiok mirestuko genituzkeela eta ez genukeela haien kontra ezer.

Baina zoritxarrez ez dute horrela jokatzen ikasi oraindik. Eta hara non, gezurretan harrapatzen ditugu sarritan. Edo bestela, erdi egiatan, edo gauzak isilik egiten, inor ohartu ez dadin, ahal bada.

Haserreen lapikoa destapatu da Jon Juaristiren kasuarekin, zeinari buruz inork ez baitaki zergatik agertzen den Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen” artean kokatua. Euskararen normalizazio-prozesuan, nor eta bera! Gezurra ala sarkasmoa?

Nork jakin!

Baina zerrendatik tiratuz gero, ez dirudi gezur-sarkasmotxo hori bakarra denik.

“Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artean” agertzen da, adibidez, inork ezagutzen ez duen beste Jon bat, Txarli Prietoren sagakoa eta Hezkuntza Saileko komisario ideologiko baten semea izateagatik zerrendaratua izan dena.

Gezurra? Sarkasmoa?

Egia esan, Euskararen Normalkuntzaren prozesuan eragin ezin handiagoa duen Arabako Juventudes Socialistas-eko Idazkari Nagusia da gizona eta, denborarekin, zalantzarik ez, oso izango da ezaguna.

Baina ez da oso jolas polita isil-gezurka egiten dutena, ez. Batez ere, oso konponbide erraza daukanean horrek: esan dezatela egia, eta kitto!  

-          Zuek baino botu gehiago dugu, ezta? Jaurlaritzan gaude, ezta? Ba, nahi duguna egingo dugu! Bai?

Eta nor izango gara gu gero, ezer esaten hasteko?

Eskubide guztia dute xiringitoa eta kortihoa nahi duten bezala antolatzeko!

                                                             (J.U.)

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

klig blog

Honetaz, horretaz eta hartaz.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution