2012-05-05

Permalink 10:16:26, Atalak: klig  

Helbide-aldaketa

 


ORAIN BESTE TOKI HONETAN GAUDE:

http://klig.blogariak.net

 

ORAIN BESTE TOKI HONETAN AURKI GAITZAKEZU:

http://klig.blogariak.net

 

ORAIN BESTE TOKI HONETAN GAUDE:

http://klig.blogariak.net

 

ORAIN BESTE TOKI HONETAN AURKI GAITZAKEZU:

http://klig.blogariak.net

 

“If you do not change direction, you may end up where you are heading.” - Lao Tzu

“If you do not change direction, you may end up where you are heading” - Lao Tse

 

----------

2012-04-22

Permalink 01:27:36, Atalak: klig  

Demokrazia!

Gizaki modernoak ikusi nahi ez badu ere, Demokrazia delakoaren logika aspaldi geratu zen agerian. Demokraziaren izena ezagutzen denetik, hain prezeski.

Haren benetako sekretua oso xinplea da, izan ere, guzti-guztia datza sinetsaraztean gizartearen gehiengoak erabakitzen eta agintzen duela, hain zuzen ere gutxiengo batek erabakitzen eta agintzen duen bitartean.

Nahiz eta kontzeptu bezala beste zerbait dirudien, “gehiengo” delakoa engainatzeko formulazio hutsa da Demokrazia hitzak eskaintzen duena.

“Gehiengoak” inoiz ez du gobernatzen. Eta “gehiengo”-aren izenean gobernatzen dutenek inoiz ez dute haien interesen alde jokatzen.

Bai, hala da: “Demokrazia” izenarekin bataiaturik azaldu arren, Historiaren hariak “gutxiengoak” bideratzen ditu… beti!

Ustezko KRISIA da horren lekuko garbia.

Europa guztian, “gehiengoa”-ren borondatearen eta interesen aurkakoak gertatzen ari dira, salbuespenik gabe,  “gutxiengo”-aren interesen defendatzaile huts diren gobernariek hartutako erabaki guztiak: zinez “gehiengoa” osatzen duen langileriaren egitura eta eskubide guztien deuseztatzea, haien soldaten eta aurrezpenen ustiaketa sistematikoa, jubilazioen atzeratze irrazionala, lanpostuen erabateko prekarizazioa, esklabutzaren mailako lan-baldintzak, soldata lotsagarriak, bizitzeko ezinbesteko diren produktuen garestitzea, oinarrizko zerbitzuen pribatizazioa, osasunaren eta heziketaren unibertsaltasun-printzipioaren txikizioa,zilegizko protesta ororen kriminalizazioa…

Eta, bitartean, zinez “gutxiengoa” osatzen duten aberatsen aldeko neurri “demokratikoak”: sistema zaintzeko neurriak, kapitala babesteko legeak, banku eta merkatuen konfiantza lortzeko injekzioak, aberats iruzurtien amnistiak, sistema babesten duten politikarien gotortzea…

A, Demokrazia! Gobernamendu iruzurtia! Ustez gehiengoaren interesen defendatzailea!

 

                                 (A.K.)

----------

2012-04-07

Permalink 00:35:47, Atalak: klig  

Ai, mamá!

Colonization and De-colonization

Ba omen da ETB1 delakoan hilabete eskas besterik ez duen euskarazko saio bat, entretenimenduzkoa nonbait, dagoeneko euskal mundua txiki geratu bide zaiona. Izan ere, jaio bezain azkar hasi baitira aurkezle gizagaixoak “euskaraz ez dakiten gonbidatuak ere ekartzea”-ren premia planteatzen.

Hori bai, mezu pozoitsua eztiz inguraturik ematen digute badaezpada ere, hots, euskaraz ez dakiten gonbidatuen elkarrizketak euskarazko itzulpenekin eskainiko direla ziurtatuz.

Esan gabe doa, “euskaraz ez dakiten gonbidatuak” aipatzen direnean “gaztelaniaz besterik ez dakiten gonbidatuak” direla programaren zuzendari posmodernoek buruan dituzten gonbidatuak, gehienbat madrildarrak eta hango farandularen ingurukoak hain zuzen. Unibertso unibertsala eta mundua, ezaguna da, han amaitzen baitzaizkigu beti euskaldun aurrerakoioi, madrildar “ejke” ospetsuaren eragin-izpien radioan.

Baina nahi beste “itzulpen” jarriko baligute ere, oraintxe bertan egin genezake apustua. Bikoitza, nahi bada:

Bat: ezetz ekarri frantziar, alemaniar, italiar, portugaldar, greziar, ingeles edo bestelako hizkuntzetako gonbidaturik momentuz “Ai, ama!” deitzen den programara.

Bi: Baietz euskaldunen zergekin ordaintzen den eta teorikoki bederen euskaldunen zerbitzurako den Euskal Telebista 1 delakoak buruan duena gaztelaniaren esparruko frikiak ekartzea baino ez izan programa-arduradunen ikusmiran.

Apustuak zabalik, beraz. Eta erantzunak, ziur asko, hilabete barru.

Baina hau, tamalez, ez da aurkezle irribarretsuari isuri zaion txistetxo bat. Are gehiago, hau ez da ETB1 delakoaren ibilbidean datorren beste anekdotatxo barkagarri bat.

Aurkezleak jakin ala ez jakin, honako “planteamendu” hau jokamolde espainolizatzaile bati erantzuten dion estrategia orokor baten barneko hamaikagarren katebegia baino ez da. Aisialdian ere euskal munduak euskararen beharrik sentitu ez dezan aurkezten zaion hamaikagarren tranpa bat baizik ez da honako hau.

Beste urrats bat.

Normalkuntza-bidean, alegia.

 

****************

Pero qué bonito, amplio, diverso y divertido es el mundo de los que hablan en castellano, txo!

En el siglo XXI y ¿te vas a quedar con esa aburrida lengua de caseros, pastores y maleantes?

Venga ya, tío!

 

****************

Fabore txikia egingo genioke euskaldunok geure munduari hori ere “normaltasunez” hartuko bagenu.

Gutxienez, baselina pixka bat jarri diezagutela hurrengoan!

 

                                                      (J. U.)

----------

2012-03-14

Permalink 21:22:45, Atalak: klig  

Etxepare Madril eran

 

Ez gaude ziur ea benetan gure euskal senak ez ote dizkigun errealitatea ulertzeko eragozpen latzak jartzen. Zeren eta arrazari dagokion arazoa balitz, gaitz erdi! Baina kontsolamendu bat ere gabe geratuko ginateke geure burmuin pertsonalen prozesatze-ahuleziari balegokio ulermen-ezintasuna.

Kontua da ez dugula argi ikusten zer dela eta ari den euskal gizartearen kultur esnegain hautatuena Madrilen, glotofago errekaltzitranteenen harpearen barnean euskararentzako gorazarre eske.

Nonbait EHak beharrezkoa edo duen ariketa demokratikoarekin lotutako estrategia larria da gaurkoa. Biolentziaren amaieraren eszenifikazioa arlo linguistikoan akaso.  Edo Joko Folklorikoen azken bertsioa. Baina edonola ere, oinezko kantabresok ezin uler dezakegun mugimendua bere osotasunean, zeren eta Euskaldun arruntari (motza, benetan!) horrekin bururatzen zaion lehen irudia koadro inpresionista baterako gaia da, besterik gabe. Hots, “Artzain gizagaixoak Tartalo gosetiari irenstear dituen arkume goxo eta bigunentzako askatasun-ferekak eskatzen!”.

***********

Hamaika eta bi ikusteko jaioak!

Historiako kolonizazio odoltsuenen eragile eta protagonista izan den Gorte zentralista eta zentripetoari umilki gorazarrea eskatzera hark konkistatu eta kolonizatutako Herria!

Behar den bezala, alajainkoa!

Bere egindako esparru eta erresuma guztietako hizkuntza oro deuseztatzen saiatu den Gortean euskal baserritar konprentsiboa, buru-makur, gorbata lepoan eta txapela eskuan, “azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmentzera” hurbildu.

Areago, “euskara etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsi” omen die Peru Abarkak hara bertaratutako espainolito bokazionalei.

Bere ama euskaldunari euskara ez irakatsi izana bihotzez eskertzen zion politikari galego hil berriaren goresle eta jarraitzaile sutsuenen artera gure Peru Kirten, txintxo-txintxo.  

Arancha Quiroga, Fulano Urquijo, Zutano Oreja, Mengano Wert… denak, mezatan bezala, serio antzean eta irribarre sardonikoei eutsi ezinik.

Eta, sutondoan bezala goxo-goxo bildurik, bizkaitarron hizkuntza “hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela adieraziz” aritu dira ultramontanoak limpia-fija-y-da-esplendor deterjentea gaztelaniari baino aplikatzen ez dion akademia hizkuntza-jalearen egoitzan.

********************

Ohiko sinbolismoez gainera, Madril karkabetonikoan euskarari ustezko gorazarre egitea burla bat da euskaldunoi.

Are, glotofagia modu profesionalean burutzen duten horien leizezuloan denean eta, buenismo probintzianoenean gordeaz, inolako “oroitzapen historikorik” mahairatzen eta mikrofonoetaratzen ez zaienean metropoliko handikiei.

Oroitzapen historikoa, bai. Arlo linguistikoan ere.

Ala lerrootatik gogoratu behar da gure Etxepareren beraren mezu itxaropentsuaren guztiz aurkakoa eta deuseztatzailea izan zela Madrilek eta RAEk  lematzat duten gramatikagile lebrijar haren konstatazio politikoa? “Siempre la lengua fue compañera del imperio”.

Testuinguruen arabera ahaztu edo nahi izaten den konstatazioa, edozein gisaz. Zeren eta euskara  “politikatik urruntzea d[el]a babesteko modurik onena” dioskute orain ustezko gorazarre-ekitaldi berean nork eta 1492an konstatazio hori laburbildu zuen lebrijarraren jarraitzaile amorratuenek. Euskara baita politikatik urrundu behar dena, eta euskara bezala, gainontzeko hizkuntza txikiak eta periferikoak, ez hizkuntza hegemonikoa eta inperioaren mintzoa dena.

*************

Etxepare Madrilen.

Sarrasketako probintziano hutsa ez dela demostratu behar bide dio Madrili, metropolian ematen baitute modernitatearen patentea eta munduratzeko lizentzia.

Sentitzen da, baina “jalgi hadi!” guztiak, berdin plazarako, dantzarako, kanporako zein mundurako, Madrilen baimena behar dute.

Etxepare Madrilen.

Ez ote zuen aski bere eta guztion Nafarroan geratzea?

                                   (K.M.)

----------

2011-12-23

Permalink 09:37:19, Atalak: klig  

Zorionak eta Urte Berri On!

WHAT I WANT FOR CHRISTMAS

I would have all the kings and emperors resign and allow the people to govern themselves.

I would have all the nobility crop their titles and give their lands back to the people.

I would have all the banks and millionaires disappear and give their dollars, yens and euros back to the people.

I would have the Pope throw away his tiara, take off his sacred vestments, and admit that he is not acting for God — is not infallible — but is just an ordinary German. I would have all the cardinals, archbishops, bishops, priests and clergymen admit that they know nothing about theology, nothing about hell or heaven, nothing about the destiny of the human race, nothing about devils or ghosts, gods or angels. I would have them tell all their “flocks” to think for themselves, to be manly men and womanly women, and to do all in their power to increase the sum of human happiness.

 I would have all the professors in colleges, all the teachers in schools of every kind, including those in Sunday schools, agree that they would teach only what they know, that they would not palm off guesses as demonstrated truths.

 I would like to see all the politicians changed to statesmen, — to men who long to make their country great and free, — to men who care more for public good than private gain — men who long to be of use.

 I would like to see all the editors of papers and magazines agree to print the truth and nothing but the truth, to avoid all slander and misrepresentation, and to let the private affairs of the people alone.

I would like to see unhappiness and prohibition both abolished.

I would like to see corporal punishment done away with in every home, in every school, in every asylum, reformatory, and prison. Cruelty hardens and degrades, kindness reforms and ennobles.

I would like to see an international court established in which to settle disputes between nations, so that armies could be disbanded and the great navies allowed to rust and rot in perfect peace.

I would like to see the whole world free — free from injustice — free from superstition.

               This will do for next Christmas.

                       The following Christmas, I may want more.

                              The Arena, Boston, December 1897

                                                          Robert Green Ingersoll

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

klig blog

Honetaz, horretaz eta hartaz.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution