Mezua: elebila.eu

2008-10-10

Permalink 12:53:23, Atalak: 01 berbaz...  

elebila.eu

Begitu zelako web interesantea topatu dodan, elebila.eu. Nire interneterako exploradore dan Mozilla Firefoxak dekozen bilaketa aukeran, googlez aparte beste batzuk ipini ahal dire, euren artean eta larrosa kolorez ele ipinten dauen bat. Eta zertxobait esploratuz euren about atalera heldu ta hau leidu dot:

Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea da. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin.

Euskarazko bilaketak egiteko orduan bi arazo nagusi daude: alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala.

Euskarak sarean duen pisua txikia dela-eta, "anorexia" edo "energia" bezalako hitz teknikoak bilatuz gero euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Eta berdin gertatzen da "Newton" edo "Egipto" bezalako izen bereziekin, eta "katu" edo "esne" bezalako hitz laburrekin ere. Elebilak arazo hau konpontzen du.

Bestalde, euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak inoiz ez dira osoak: "energia" bilatzen badugu hitz zehatz hori duten dokumentuak agertzen dira soilik, eta "energiaren kontsumoa handitu da" moduko esaldiak ez dira emaitzan agertzen. Elebila arazo honi aurre egiteko prestatuta dago.

Elebilak Elhuyar Fundazioko I+G sailak garatutako teknologia du oinarri, CorpEusek erabiltzen duen bera. Erabilitako teknologia hori iNEWS 07 (Improving Non-English Web Searching) eta WAC3 (Web As Corpus) nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, bi artikulurekin: EusBila, a search service designed for the agglutinative nature of Basque eta CorpEus, a 'web as corpus' tool designed for the agglutinative nature of Basque. Oso harrera ona izan dute eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daitekeela aipatu da.

Oso interesantea dala uste dot, ba lehengo egunean topatu nauen albiste honegaitik. Benga!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Erantzunak:

Bidaltzailea: kimo [Kidea]
beste modu batera ezin danez izan, kimo bilaketa eginez hau da bilaketako lehen erantzuna. begira hemen.
Permalink-a mezu RSS 2008-10-10 @ 12:56
Bidaltzailea: jimmyblog [Bisitaria] · http://www.txotx.es
www.txotx.es
www.txotx.es
www.txotx.es
www.txotx.es
www.txotx.es
www.txotx.es
ETORRI ETA IKASI

jarrai holan kimotxo!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-10-20 @ 19:45
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
spam eta guzti!! jajajaja....

precisamente atzo sartu ginen zure paginan ehuko 103 ordenagailuen gelatik, arangoititik, koldo eta ni. ba koldo ordeengailuak zaintzen dagoelako batzutan, kreditoak lortzeko.

oin dala hile bi be sartu nintzen, bilboko jaietan topatu ginenean, eta contacto atalean formularioa bete nauen eta mezu bat bidali notzun ba eritzi eta sugerentziakaz, ez dakit ailegau jatzun edo ez... en fin... minimo minimo, enlaces horretan Explendida web creada por el webmaster kimo ipini behako zendun...

bueno jimmy sergio, egongo gara noz edo noz, hainbaten!
Permalink-a mezu RSS 2008-10-21 @ 10:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Welcome nire blog honetara!! Copyleft - all rights reversed.
---------------------------------------
Zenbatek bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Logo Design
Hit Counter
---------------------------------------
Hauxe da mr. Kimo Kale Taberna: reggae eta lagunak. Euskal Herriko beste gazte batek, beste batek gehiago, kudeatutako bloga dozue hau. Nire amak Arkaitz jarri eustan.
---------------------------------------
www.flickr.com
---------------------------------------
Berbaz! Atal hau albisteak deitu behar nauen hasikeran baia konturatu naz ni enazela objektiboa izingo, eta ganera, nik kontatuko dotzuedazen gauza batzuk ezin direla albistetzat hartu, niri gertatutako gauzak direlako, hamen kontatzeko gogoa piztu doztienak.
---------------------------------------
Aste honetako bideo musikala:
---------------------------------------
---------------------------------------
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan nabil ikasten, Musika Hezkuntza eiten. Gure klaseko lanak edo gauzatxo batzuk hamen jarriko dodaz, eskola atalean, zuok hartuteko. Zeozer txarto dauala ikusten badozue, edota zuon lanak konpartitzeko asmotan be bazagoze, itxi erantzun bat nire blogeko edozein lekutan eta nik hemen ere eskegiko dot.
---------------------------------------
Zer ordu da?
---------------------------------------

---------------------------------------
Nire eta nire lagunen inguruko batallak kimotarrak atalean dagoz. Nortzuk garen, zelan dibertitzen garen... Fijatu ondo neska mutiletan, oso guapa ta guapoak gara, bai horixe!!
---------------------------------------

---------------------------------------
Mundu globalizatu honetan, eta bereziki, herri zapaldu honetan, edozein agots erabili behadogu kontrainformazioa zabaltzeko, erresistentzia bultzatzeko. Ekin atalean, nire aportazioa dekozue.
---------------------------------------

---------------------------------------
Musika da nire lehen afizioa, musikak bete egiten nau… Entzun atal honetan, podcast erabiliko dot musika entzun daizuen. Reggae estiloak gure konputadora dantzan iminiko dau!
---------------------------------------
Nondik bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Locations of visitors to this page
---------------------------------------
Entzun atalean bezelaxe, beitu atalean nire gomendioak egongo dire, ze pelikula, bideoklip, telesaila… Danetik dago gomendatzeko, ea zuok ere gomendatzen doztezuen zeozer ikusteko!
---------------------------------------
Blogari.net zure bloga sortu
---------------------------------------
Leidu! Leitzea be gomendagarria da, eta nik oso gitxi eiten dodan arren, batzutan perlak topatzen dire hor eta hamen. Poematxoak, artikulo interesanteak edota liburuak…
---------------------------------------

---------------------------------------
Ondokoak nire gustoko helbideak dire, denpora badekozu irudian sakatu eta exploratu sarean dauana!
---------------------------------------
---------------------------------------
Mugimentoa gura dot, asike danok nire blogean zeozer idaztera, atoan!
---------------------------------------

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution