Artxiboak: Urria 2007

2007-10-31

Permalink 14:02:01, Atalak: 01 berbaz...  

...

Gaur halloween da yankilandian...




buuuu! jejejeje...
. . . : : : k i m o : : : . . .
----------

2007-10-16

Permalink 10:04:30, Atalak: 01 berbaz..., 04 ekin  

Zorionak euskal blogosferari

...eta euskal blogariei.

Dirudienez, pasa dan astean, freebatasuna memea izugarri zabaldu zan euskal blogosferan. Zer dira, ba, memeak? Memeak blog batetik bestera kopiatzen, aldatzen eta osatzen diran adierazpenak dira, esaldiak edota elkarrizketak. Honela, jatorrizko blogeko adierazpena oso azkar zabaltzen da. Eta ezagun egiten da, jendeak bat egiten dau jatorrizko horregaz ete bere mezuagaz.

Badirudi free batasuna izena dekien posta ugari sortu direla, bai eta harrera oso ona izan dabela. Interneteko epaile diren technorati, del.icio.us, google, euskal zabaldu.com, eta bildu.net helbideetan freebatasuna etiketak zein bilaketak izugarrizko arrakasta izan dabe egun honeitan.

Honen guztiaren azalpenak Gara egunkariak lehenengo, Multimedia.comeko Arkaitzek gero eta Gorka Teketenek azkenengoz emon dozkuez.

Beste barik!
. . . : : : k i m o : : : . . .
----------

2007-10-15

Permalink 12:06:24, Atalak: 07 leidu, 01 berbaz...  

comic sans... puaj

Atzoko posta idazten ari nintzela, batez be testu mota honen bila nengoenenan, artikulo interesante batzuk topatu nauzen. Blogetan, testu mota gauza oso garrantzitsua izaten da, irakurketa erraztu egin behar dutelako, eta idazlearen, eta blogaren nortasuna adierazi. Kolore gehiegi erabiltzea, tamainu txikiegian, edo atzeko irudiagaz I hate comic sanskontrasterik egiten ez dauenean, aukera okerra egin ohi dogu.

Baina badira testu mota batzuk, berez direnak gorrotagarriak. Eta gorrotatuak. Eta hauen artean gorrotatuena comic sans da. Hain da gorrotatua, bere diseinu eskasagatik eta bere gehiegizko erabileragatik, bere alternatiboa sortu dabela, "I hate comic sans" letra mota, hain zuzen, eta aurrekoaren oso antzekoa dan arren, bere akats estetikoak hobetzen dauz.

Niri, times new roman be ejata lar gustetan. Azken bolada honetan, papyrus izaten zan nire beharretako testu mota. Kristen itc bebai dekot oso gogoko, alboko barrako testua mota horretan idatzita dekot, messingerrean... Baina Laffayette hau oso polita iruditen jata. ziur gehiago be erabiliko dotela.

Eta zuek, zer deritzozue? Gustetan al jatzue Comic Sans letra mota? Zein ejatzue bapez gustetan eta zein da gehien erabiltzen dozuena?

...

hemen link batzuk, comic sans zergatik dan hain gorrotagarria azaltzen dabenak:
wikipedia: historia eta kritikak

eritzi blogeroak 1
eritzi blogeroak 2
eritzi blogeroak 3
eritzi blogeroak 4

comic sans inguruan 1
comic sans inguruan 2
comic sans inguruan 3

comic sans desagertarazten 1
comic sans desagertarazten 2

lafayette comic pro descargartu eta ordenagailuan zelan instalatu

ze testu mota aukeratu blogean?

Bueno bueno, honegaz eta bizkotxo bategaz bihar zortzirak arte (?, ez al zuen, ba, errimetan?)... Aaaaagur!
. . . : : : k i m o : : : . . .
----------

2007-10-13

Permalink 16:00:12, Atalak: 03 kimotarrak, 06 beitu, 01 berbaz...  

zelan idazten da heroes?

Ay, etb, etb...

Hasi da ya, eta etzi hirugarren astez, igaz USAn hain arrakastatsu izan zan telesaila. Hemen be arrakastatsu egin da. Dana dala, hiru izan dire nik topatu dodazen akatsak, ETBk eindako programaziño honetan.

Alde batetik, eta lelokeri bat dGabriel Grayana, spoiler bat jarri dabela ETBren heroes weborrian. Bennet jaunaren izena jarri dozkuela. Izen hori ez da lehen tenporadaren azken kapituloraino aipatzen, eta (nire eritziz) bere nortasunaren adierazle da. En fin, esandakoa, lelokeri bat da.

Beste akats hau larria da benetan, heroes euskaraz. Emisioa atzeratu egin bazan, itzulpen lanetan ari zirelako zan (TDTak dekon dual sistemaren bitartez, gura dauenak euskaraz, espainolez edo ingeleraz jarrai leike telesaila). Azkekenan, ostera, ez da euskaraz estrenatu, eta ez dau estrenetako intenziñorik, ez omen dekielako beharrezko gaitasun teknikorik. Arazoak izan dituztela baina kopontze lanetan dabizela adierazi beharrean, ez dekiela ahalmen teknikorik esan dabe. Mmmm...

Amaitzeko, gure txamian min gehien egin dozkun  akatsa, begietara min, lokalizaziñoak eta pertsonaien izenak agertzen diran tituloetan dau. Honeik defektoz erabakitako testu motagaz idatzita dagoz, eta seriearen estetikan, erabat lekuz kanpo. Gauza honeik danak, "Laffayette Comic Pro" testu motagaz idatzi behar dire

Dana dala, niri asko gustetan jatan telesaila, hemen ere arraskastatsu egin dala jakiteak, pozten nau. En fin, ia Sylar hori harrapatzen dozuen, bomba gelditzen dozuen, cheerleaderra salbatu (save the world), chandraren heroeen lista deszifratzen dozuen, eta ia Alejandro eta Maya USAra ailegatzen laguntzen dotzezuen. Nortzuk? Alejandro eta Maya.

Urrungora arte.
. . . : : : k i m o : : : . . .
----------

2007-10-05

Permalink 15:15:55, Atalak: 07 leidu, 01 berbaz..., 04 ekin  

freebatasuna

Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna



Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.

Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.

Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.

Adierazpena:
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Welcome nire blog honetara!! Copyleft - all rights reversed.
---------------------------------------
Zenbatek bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Logo Design
Hit Counter
---------------------------------------
Hauxe da mr. Kimo Kale Taberna: reggae eta lagunak. Euskal Herriko beste gazte batek, beste batek gehiago, kudeatutako bloga dozue hau. Nire amak Arkaitz jarri eustan.
---------------------------------------
www.flickr.com
---------------------------------------
Berbaz! Atal hau albisteak deitu behar nauen hasikeran baia konturatu naz ni enazela objektiboa izingo, eta ganera, nik kontatuko dotzuedazen gauza batzuk ezin direla albistetzat hartu, niri gertatutako gauzak direlako, hamen kontatzeko gogoa piztu doztienak.
---------------------------------------
Aste honetako bideo musikala:
---------------------------------------
---------------------------------------
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan nabil ikasten, Musika Hezkuntza eiten. Gure klaseko lanak edo gauzatxo batzuk hamen jarriko dodaz, eskola atalean, zuok hartuteko. Zeozer txarto dauala ikusten badozue, edota zuon lanak konpartitzeko asmotan be bazagoze, itxi erantzun bat nire blogeko edozein lekutan eta nik hemen ere eskegiko dot.
---------------------------------------
Zer ordu da?
---------------------------------------

---------------------------------------
Nire eta nire lagunen inguruko batallak kimotarrak atalean dagoz. Nortzuk garen, zelan dibertitzen garen... Fijatu ondo neska mutiletan, oso guapa ta guapoak gara, bai horixe!!
---------------------------------------

---------------------------------------
Mundu globalizatu honetan, eta bereziki, herri zapaldu honetan, edozein agots erabili behadogu kontrainformazioa zabaltzeko, erresistentzia bultzatzeko. Ekin atalean, nire aportazioa dekozue.
---------------------------------------

---------------------------------------
Musika da nire lehen afizioa, musikak bete egiten nau… Entzun atal honetan, podcast erabiliko dot musika entzun daizuen. Reggae estiloak gure konputadora dantzan iminiko dau!
---------------------------------------
Nondik bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Locations of visitors to this page
---------------------------------------
Entzun atalean bezelaxe, beitu atalean nire gomendioak egongo dire, ze pelikula, bideoklip, telesaila… Danetik dago gomendatzeko, ea zuok ere gomendatzen doztezuen zeozer ikusteko!
---------------------------------------
Blogari.net zure bloga sortu
---------------------------------------
Leidu! Leitzea be gomendagarria da, eta nik oso gitxi eiten dodan arren, batzutan perlak topatzen dire hor eta hamen. Poematxoak, artikulo interesanteak edota liburuak…
---------------------------------------

---------------------------------------
Ondokoak nire gustoko helbideak dire, denpora badekozu irudian sakatu eta exploratu sarean dauana!
---------------------------------------
---------------------------------------
Mugimentoa gura dot, asike danok nire blogean zeozer idaztera, atoan!
---------------------------------------

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution