Mezua: zelan ezkara antisemitak izango?

2006-07-23

Permalink 10:20:50, Atalak: 01 berbaz..., 04 ekin  

zelan ezkara antisemitak izango?

Zelan ezkara, ba, antisemitak izingo?

Nork onartu dezake hau? Nok jasan?

Nok asmatuko zauen David Goliaten bihurtuko zanik?

Nola da posible hau? Nola da posible komunitate internazionalak ezebez ez eitea?

Egun goibelak dire honeik.

Cuando David es el árabe y Goliat el judío

Palestina libre .org

. . . : : : k i m o : : : . . .

Erantzunak:

Bidaltzailea: Juan [Bisitaria]
gauza bi:
a) semitak dira bai judijuak bai arabiak, danak dira, eta zuk, esan nahi dozuna ez dot uste hori danik, eta, judijuen kontrakua esan nahiko bazendu:

b) herri judijuak historijan 5000 urte daukaz, euretarik 1947tik hona, euron arteko hirutik bat garbituta eta herri gitxik jasan dauan moduko bortiskerijiari eutsita, estatu-nazino eta nazionalismo erromantizistatik jaijotako idiologija politiko batekuek estatua eraiki eben; batzuk, idiologia jakin batekuek, sionistak.
Atzanengoko ekintzakaitik herri osoa juzgatiaren parekua litzateke euskaldunen herria BBVk eindakuagaitik juzgatia, edo, Ertzainak, edo ETAk, edo nazijen men espainiko eta euskal herriko errepublikarrak saltzen jarduten eben Vichyko gobernuko ministerio de interiorreko iparraldeko nazi euskaldun ugarijak.

Ez noia Israeleko estauak eiten dabenan ezelako defentsarik egiten, baina, Israelen, sionisten barruan be, Haifan, erenegun manifak egin zituen gerria egitian aurka.

Isabel eta Fernando Katolikuk lehin eta Francok gero, eraiki dabe beste diskurtsua.

parkatu txapia, baina bijotzian dabitazen lagunak defendiduten nola sentitzen dot, ezelan be ez dirienak Israelgo estatuaren biolentzijaren aldekoak baina bai judijuak, ez da aukerako gauzia


Permalink-a mezu RSS 2006-07-23 @ 12:10
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
bale, nik, hiru gauza:

1. Hasteko "semita" berbaren eta "antisemita" berbaren definizioak ikusita, wikipedian, gauza arraroa topako dozu: antisemitak ez dau esan nahi anti-semita. Berba hori juduentzako asmatu zala diño honek.

2. Nire diskurtso honetan, azaltzen jakin ez doten ideia bat adierazi gura neban. Hau da nire iritzia: Isrlaelgo Estatuak eta AEBn dagozen hainbat juduk, erlijioa darabilte edozelango astakeria justifikatzeko. Erlijioak hori baimentzen badau, ni horren aurka jartzen naz.

Eta 3. Arrazoia dekozu, judu danak ez dire Israelgo Estatuak egiten dauenaren aldeko, eta are gitxiau erantzule. Eta espero dot gitxiengoak babestea jokabide hori. Nirea, hankasartzea izin da zentzu honetan.

Nik manifestazio eta ekintzatan parte hartzera deitzen dodaz, judu, kristau, musulman, ateo, agnostiko eta edozein konfesio jarraitzen dauen, edo jarraitzen ez dauen edonor. Inor, mindua sentitu bada, parkamena eskatzea besterik ejata geratzen. Ganera eskatuten amaitu behar...

Sentitzen dot.
...::: k i m o :::...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-23 @ 14:10
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
Beste 4. punto bat okurridu jata, pentsamendu agresiboago bategaz lotuta.

4. Mundu osoko juduek, eta bereziki diasporako (ardatza Judea-Israel hartuta) juduen elkarteek dekie Estatu juduak egiten dauena salatu eta presioa egiteko erantzunkizuna. Eurak dire esan behadabenak ez dabela euren erlijioaren izenean ekintza honeik onartuko. Era beran, euskaldunak dire, gure historiako borreroen salatzaileak, eta konpontzaileak. Baina Espainiako Juduen Komunitateko Elkarteko bozeramaileak, gobernu zentralaren aurkako adierazpenak egin dauz, Isralego Estatuaren ekintzak kondenatearren. "Antisemita" zala esan zotzen, Israelgo Estatuak egindakoari garrantzia kenduta.

Orduan, zelan ezkara, ba, antisemitak izingo?

 ...::: k i m o :::...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-25 @ 09:11
Bidaltzailea: Juan [Kidea]
Orduan, bigarren ahalegina, hiri gustatzen jazaken La Velakuen lagunana; akaso gustauko jak-eta; ezagutzen ete dok Jorge Drexler?, Monevideokua, ha, judijua -Wikykuk leiduta heure laguna ete?- zeozemat kantetan judijua ixatian historijaz, palestina, jerusalem, eta ixate hutsaren historijiaz jabilek. Milonga del moro Judio, Memoria del Cuero, El Pianista del Gueto de Varsovia, Fronteras eta beste zeozemat kantetan. Hortxe daukok eskatzen espainin don eta eskatzen duan judijo baten ikuspuntua, ta ados egongo haz asko ta askotan, danetan ez bada.

Gaur lo hobeto einda najak, parkatu parkatzekuk.

Drexlerrena: www.jorgedrexler.com
Permalink-a mezu RSS 2006-07-28 @ 19:00
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
Bueno, barriro emongotzut arrazoia. Eta parkatzekorik egon bada, parkauta zaoz, ez larritu.

Nik idatzitakoa nahiko gogorra da, eta faxista ukutu bategaz, ezta? Nik ez dot halan pentsetan. Ni enago indibiduoen kontra, enago pertsonen kontra. Bardin dozte honeik ze konfesiokoak direan.

Nik idatzitakoa erlijioaren beraren kontra zan, Estatu horren ekintzen kontra eta berauek justifikatzen dabezen pertsonen kontra. Pertsona honeen kontra oso gogor aritu naz eta faxista samar. Eta izena emon dotzedaz: juduak.

Baina, juduak ete dire danak? ez. Eta danak al dire juduak? ez.

Arrazoia dekozu, judu danak ezdauz ekintza honeen alde, eta ekintza honeen alde dagozan danak ez dire juduak.

Baina bastante pesimista iminten naz kasu honeetan. Bildurra dekot, zenbat judu dagozen Libano inbaditzearen alde, eta zenbat diran terrorista palestinoekaz amaitzeko bide gogorra behadala uste dabenak... Bildur naz, asko dire-ta.

Danak ez, ostera.

to be continued...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-29 @ 11:35
Bidaltzailea: kimo [Kidea]
Juduen historiagaz maitemindu egin nintzan ni txikitan, faxisten artean faxista handienen biktima izinda, benetako superbibienteak zirealako. Nire liburu faboritoa QBVII (kube7) da, juduen istoria bat kontetan dozkune. Pelikuletan, el pianista oso ona da, ezta? Ala oin gitxi komentau nauen The Great Dictator. Eta reggae estiloetan tipo bat urten da Matisyahu, hau judua da (inglesez kantetan dau, eztotzet bapez ulertuten, baia badirudi batzutan arabeen kontra kantetan dauela, eztakit). Alpha Blondy, tipo honek arabez kantetan dotzo juduari eta judioz arabeeri. Gustoko dodaz.

Jorge Drexler, eztekot entzunde baia hainbaten jakin nauen berataz.

Indibiduo juduekaz eztot problemarik, eta hortik, euren istoriekaz bez, artistekaz bez, idazleekaz bez.

Nik, eta berriro esaten dotzut, Israelgo estatuagaz eta honen babesleekaz dekot arazoa. Beren erlijioa, eta beren historia basakeriak justifikatzeko eraiki bada, ni, honen kontra.

Historia ta erlijio horrek diño, goiko Jaunak lur bat eskaini ziela, "lur promestua", eta horregaitik eurena dala. Juduek han bizi gura ezkero, ondo ba, lurra danontzako da, danona da. Baia bigarren zatiak diño, bertakoak bota behadirela. Zergatik baina?

Bueno eztakit zelan adierazi, uste dot honegaz nahikoa dala. Parkamena judu bakezale daneri, eta parkemena baino gehiau, eskerrak eurei. Eurak bezalako jentea barik, planetak antzina eingo zauen eztanda-eta.

Juan, ia ulertuten dozun, eztot eritziz aldatuko, pertsona juduen kontra enauen artean gustora nau holan pentsetan. Estatu hiltzaile baten kontra nauenean, gustora. Eta hau babestu eiten daben pertsonen kontra, gustora bebai.

Besarkada bat zutzako, beste danentzako (emon zuon eritziak) eta urrenarte...

aaaaagur
...::: k i m o :::...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-29 @ 11:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Welcome nire blog honetara!! Copyleft - all rights reversed.
---------------------------------------
Zenbatek bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Logo Design
Hit Counter
---------------------------------------
Hauxe da mr. Kimo Kale Taberna: reggae eta lagunak. Euskal Herriko beste gazte batek, beste batek gehiago, kudeatutako bloga dozue hau. Nire amak Arkaitz jarri eustan.
---------------------------------------
www.flickr.com
---------------------------------------

Berbaz! Atal hau albisteak deitu behar nauen hasikeran baia konturatu naz ni enazela objektiboa izingo, eta ganera, nik kontatuko dotzuedazen gauza batzuk ezin direla albistetzat hartu, niri gertatutako gauzak direlako, hamen kontatzeko gogoa piztu doztienak.
---------------------------------------
Aste honetako bideo musikala:
---------------------------------------
---------------------------------------
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan nabil ikasten, Musika Hezkuntza eiten. Gure klaseko lanak edo gauzatxo batzuk hamen jarriko dodaz, eskola atalean, zuok hartuteko. Zeozer txarto dauala ikusten badozue, edota zuon lanak konpartitzeko asmotan be bazagoze, itxi erantzun bat nire blogeko edozein lekutan eta nik hemen ere eskegiko dot.
---------------------------------------
Zer ordu da?
---------------------------------------

---------------------------------------
Nire eta nire lagunen inguruko batallak kimotarrak atalean dagoz. Nortzuk garen, zelan dibertitzen garen... Fijatu ondo neska mutiletan, oso guapa ta guapoak gara, bai horixe!!
---------------------------------------

---------------------------------------
Mundu globalizatu honetan, eta bereziki, herri zapaldu honetan, edozein agots erabili behadogu kontrainformazioa zabaltzeko, erresistentzia bultzatzeko. Ekin atalean, nire aportazioa dekozue.
---------------------------------------

---------------------------------------
Musika da nire lehen afizioa, musikak bete egiten nau… Entzun atal honetan, podcast erabiliko dot musika entzun daizuen. Reggae estiloak gure konputadora dantzan iminiko dau!
---------------------------------------
Nondik bisitatzen nozue?
---------------------------------------
Locations of visitors to this page
---------------------------------------
Entzun atalean bezelaxe, beitu atalean nire gomendioak egongo dire, ze pelikula, bideoklip, telesaila… Danetik dago gomendatzeko, ea zuok ere gomendatzen doztezuen zeozer ikusteko!
---------------------------------------
Blogari.net zure bloga sortu
---------------------------------------
Leidu! Leitzea be gomendagarria da, eta nik oso gitxi eiten dodan arren, batzutan perlak topatzen dire hor eta hamen. Poematxoak, artikulo interesanteak edota liburuak…
---------------------------------------

---------------------------------------
Ondokoak nire gustoko helbideak dire, denpora badekozu irudian sakatu eta exploratu sarean dauana!
---------------------------------------
---------------------------------------
Mugimentoa gura dot, asike danok nire blogean zeozer idaztera, atoan!
---------------------------------------

---------------------------------------

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution