Orain dela hilabete bat ideia bat bota nuen mezu honetan [Kexatuko gara?]. Ideia horren gauzatzea erakustea nator gaurkoan, kexatu.net.
Kexatu.net jendearen kexak plazaratzeko gunea da. Honen helburua ez da kexa artifizialak sortzea, jadanik jendeak bere blog edo web guneetan egiten dituen kexak bistaratzea baizik.
Helburua, jendearen kexak jasoko dituen leku bat izateaz gaina. Kexa berdina duten pertsonak elkar lotzea litzateke. Kexa berdina duten pertsonak edo kexa horrentzako soluziobide bat dutenak zuzenean kexatu den pertsonaren blogean utziko dituzte erantzunak. Aurrerantzean beharbada bide honetan pauso gehiago egongo dira.Kexatzeko joera handia izaten dugu, zergatik ez kexa hauek bistaratu?
Softwarea 11feeds izeneko softwarearen moldaketa bat da. Itxura emateaz gain, erraz konfiguratzeko behar diren kateak kodetik atera eta kanpoko fitxategi batean jarri ditut. Era horretan nahi duenak bere herri, eskola, lantoki, etab.-entzako kexa gune bat eraiki nahiko balu erraz egin ahal izango du. Behar bakarra PHP duen sistema bat da.
Honetaz gain softwarean egiten diren aldaketak eta jarraitzeko blog bat prestatu dut Kexatu bloga.
Eskuz egin nahi ez baduzu Tresna batzuk daude:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Mezu honentzako erantzunak itxita daude.
Azken erantzunak
Kexatu softwarearen bloga
Blog del software kexatu
[euskara][castellano]
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||