2006-09-21

Permalink 10:34:13, Atalak: Kuriositateak - Curiosidades, Euskara, 42 hitz  

Kexatu erabiliko da Euskal Herria 2.0 jardunaldiak jarraitzeko

Euskal Herria 2.0 jardunaldiakjarraitzeko, kexatu softwarea konfiguratu eta itxura aldatu zaio. Oso erraza izan da kexatu gure beharretara egokitzea behar ziren RSS jarioak bilatu eta sartu eta itxura aldatu besterik ez dugu egin. Tresna hori hemen aurki daiteke http://eh20jarraitu.bloginfluence.net

2006-06-21

Permalink 10:03:23, Atalak: Berrikuntzak - Novedades, Euskara, 231 hitz  

Kexatu.net aurkezpena

Orain dela hilabete bat ideia bat bota nuen mezu honetan [Kexatuko gara?]. Ideia horren gauzatzea erakustea nator gaurkoan, kexatu.net.

Kexatu.net jendearen kexak plazaratzeko gunea da. Honen helburua ez da kexa artifizialak sortzea, jadanik jendeak bere blog edo web guneetan egiten dituen kexak bistaratzea baizik.

Kexatzeko joera handia izaten dugu, zergatik ez kexa hauek bistaratu?

Helburua, jendearen kexak jasoko dituen leku bat izateaz gaina. Kexa berdina duten pertsonak elkar lotzea litzateke. Kexa berdina duten pertsonak edo kexa horrentzako soluziobide bat dutenak zuzenean kexatu den pertsonaren blogean utziko dituzte erantzunak. Aurrerantzean beharbada bide honetan pauso gehiago egongo dira.

Softwarea 11feeds izeneko softwarearen moldaketa bat da. Itxura emateaz gain, erraz konfiguratzeko behar diren kateak kodetik atera eta kanpoko fitxategi batean jarri ditut. Era horretan nahi duenak bere herri, eskola, lantoki, etab.-entzako kexa gune bat eraiki nahiko balu erraz egin ahal izango du. Behar bakarra PHP duen sistema bat da.

Honetaz gain softwarean egiten diren aldaketak eta jarraitzeko blog bat prestatu dut Kexatu bloga.

Nola erabili

Zure kexa Kexatu.net-en bistaratu nahi baduzu technoratiko etiketa bat jarri behar duzu zure blog edo webguneko mezuetan.
Erabili behar duzuen etiketa minimoa "kexa" da. Honetaz gain zuen kexa espezifikoagoa bada "kexa" etiketaz gain "lana", "hezkuntza", "kultura" etab. jarri dezakezue.

Eskuz egin nahi ez baduzu Tresna batzuk daude:

Azken erantzunak

Kexatu

Kexatu softwarearen bloga
Blog del software kexatu
[euskara][castellano]

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Estekak

Artxiboak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution