Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

... ez dut sinisten arraiontzi bat itsaso osoa dela ...

:: Hurrengo orrialdea >>

GORA SAN ANTOLIN!!!!










L

E

K

I

T

X

O

R

A












Hoy no es amor, no es ternura, no es odio ni amargura, hoy he salido de ti bordeando la locura



Une batzuetan ematen du sufrikario afektiboak metatu egiten direla. minak erraiak alderik alde zulatzen dituela, eta nondik edo handik lehertzeko beharra dutela: "Nahikoa da, ez dut segitzerik, hau amaitu egin behar da" esaten duzu, gehiago jasan ezin duzula pentsatuz. Baina ez da egia. Beti jasan daiteke gehiago. BETI ...



Egia al da bihotzaren eta buruaren arteko lehia?



Hau da malko lehorren eskutitza, sekula isuri ez diren malkoena, eta sekula isuri behar ez direnena ...







Lehortu gabeko malkoena, eta sekula lehortuko ez direnena ...







abanti




Gure begiek ikusten dutena, ez da dagoenaren laurdena ere...






Ahaztezinak diren istorio ta mobidak...



Gaueko 12.30ak,
magnum bat eskuan...
Bai, idazteko ordua heldu da...



Pozik bizi naiz? Inoiz galdetu diozue zuen buruari esaldi hori?
Nire lagun on batek dioenez, oso gutxitan izaten gara kapazak hori esan eta benetan sinistu ahal izateko. Egia da ere ez dugula triste bizi garenik sinisten, baina zenbatetan ziurtatu dezakegu benetan poz-pozik bizi garela? Gehienetan bezala, arrazoia dauka nire lagunak, oso gutxitan.



Buelta asko eman ditut honen inguruan. Zergatik jasotzen du galdera horrek "sinmas, supongo..." erantzuna hainbestetan? Oraindik ez dakit oso ondo zertan datzan poztasuna, non duen iturria, zentzua... Zerk eragiten du poza?

Bakoitzak erantzun borobil ezberdin bat izango du azken galdera honentzako, eta ziur nago gehienetan desioak agertuko direla. Desioak, nahaiak... lortu nahi ditugun mila gauza, baina azken finean, ez ditugunak. Beraz, lortu nahi ditugun gauzek eragiten badute benetan poztasuna, ez al da egia ezin dugula pozik bizi garenik esan? Ez behintzat desio edo nahi horiek lortu arte, ez?

Poztasuna bilatzera ohituak gaude, bere atzetik ibiltzera ohituak gaude. Eta hori da nire ustez egiten dugun okerrik handiena. Poztasuna ez da bilatu beharreko gauza bat, poztasunak aurkitu egiten gaitu.

Eztaukat orain dela bost hilabete, lau hilabete, hiru hilabete, bi hilabete... desio nuena. Eztaukat erez uda honetarako lortu nahi nuena, ezta azterketa garaian amestu nuena. Azken batean, ez dut uste lorpenek poza eragiten dutenik, baizik eta amesteko, ilusionatzeko, desiratzeko... bizirik eta indarrez gaudela sentitzeak.

Beraz, poztasuna bilatzeaz nekatu nintzen. Beste barik, ondo pasatzea erabaki nuen...



Eta badakizue zer? Orain esan eta sinistu dezaket, benetan...





POZIK BIZI NAIZ!!!












:: Hurrengo orrialdea >>

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.