2011-12-16

Permalink 13:23:12, Atalak: Argazkiak  

KALAPITA BUELTAN!

Kaixo kalapitazaleok! Hemen gaituzue berriz ere gure kontuak esateko asmoz. Komunikabide berrietara zabaltzearren, blog berr¡ hau egitea erabaki dugu, aldizkarian agertuko ez diren berriak ezagutu ditzazuen. Espero dugu irakurtzearekin batera, zuen iritzia jasotzea. Agur bero bat kalapitakideen partetik.
----------

2007-11-05

Permalink 12:44:49, Atalak: Argazkiak  

Azaroaren 9an BOKALLO JANA!

Azaroa, haziaren aroa da, edo hazila ere deitzen zaio bestela. Alegia, haziaren hilean edo haziak landatzen diren hilean gaude. Eta kalapitak ere beste horrenbeste egin nahi du. Lehen hazia erein. Horretarako bilduko gara ostiral honetan, ikastolatik irten eta berehalakoan (14:30tan kristalezko sarreran) bokalloo bat jan eta aurtengo kontuez serio demonio hitz egiteko. Bazkalostean, taldeka bilduko gara: aldizkarian parte hartu nahi dutenak batetik eta urtean zeharreko ekimenetan parte hartu nahi dutenak bestetik.
Kalapita sortu nahi dugulako (ikus iaz egin genuen bokallo janaren ondorengo zenbait argazki, kutre xamarrak baina bueno...)



Jendea pentsakor, oso:



Nor ari ote da hizketan?



----------

2007-10-31

Permalink 13:13:00, Atalak: Argazkiak  

Ita, ita, ita hemen da Kalapita

Blogarekin hainbat arazo izan eta gero hemen gatoz aurreko ostiraleko aurkezpenean ateratako zenbait argazkirekin. Ondo joan zen ezta?
Ze izan zen txalapartaririk



Izan zen aurkezle laranjarik



Eta noski, ez zen faltatu tortila pintxorik ere



Bertsolari, poeta eta abarren argazkiak hurrengorako.
----------

2007-10-22

Permalink 12:56:35, Atalak: Argazkiak  

Sortu dezagun KALAPITA!

Urriaren 26an aurkezpen eguna. Lehen errekreuan. 10:30tan. Aretoan. Han azalduko dugu zein garen, zer nahi dugun... Iaz egin genuena laburbildurik: hilero berripapera kaleratzea, euskararen egunean antzerkia, santo tomas bezperan jaia, korrika iritsi zenean korrika (noski) eta orain  gogoratzen ez ditugun beste gauza piloa. Aurten zuk ere sortu nahi duzu kalapita?

----------
Permalink 12:43:33, Atalak: Argazkiak  

Oteitzan salda badago!

Eguberriak bertan ziren eta ikastolako ikasleok azken eskola eguna txistor usainarekin (eta salda beroarekin) agurtu nahi izan genuen. 2. batxilergoko ikasleek prestatu zuten txistorra eta salda, ikasturte bukaerako bidaiarako xox batzuk ateratzeko. Goizean goizetik hasita izan genuen: mus txapelketa, tortila txapelketa arrakastatsua, herri kirol lehiaketa eta kontzertua. Azkenean penetan hartu genituen oporrak. Hain ondo pasa genuen...


Argazki gehiago ikusteko segi kalapita.org k(i)likatzen...


----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kalapita

kalapita: iskanbila, eztabaida zaratatsua.

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution