2009-10-29

2. denboraldia


Egon zaitez nirekin etxean
Urtarrilean
Euria gogor jotzen du leihoan
Otsailean
Martxoa ta apirila
Ez gaitezen atera ezer bila
Maiatza
udarako atea hementxe da (ta somatzen da)

Egon zaitez nirekin etxean
Ekainean
Eguzkia gogor jotzen du leihoan
Udaran
Iraila ta Urria
Ez gaitezen atera ezer bila
Azaroa,
neguko atea, hementxe da (ta somatzen da)

Abendua iristean
Urtea azertzean
Ez dudala ezer faltan bota
Konturatzen naiz

Kafea eta galletak

Kafea eta galletak Giorgio Bassmattiren kanta bat da. Urte amaieran urtean zehar bizitakoen errepasoa egin eta bizitakoekin gustura geratzeari buruz hitz egiten du.

Gu ere, iazko bederatzi saioen errepasoa egin ostean, antzeko sentsazioarekin geratzen gara. Ezagutzen ez genituen diskoak deskubritu ditugu, lehendik ezagutzen genituenak elkarrekin entzun, kontzertu bikainak gozatu. Baina batez ere, musikariekin nahiz entzuleekin sortutako harremanarekin geratzen gara.

Bizitako urte baten errepasoak argi-ilun gehiago ditu, jakina. Dena ondo joan da esaten diogu geure buruari. Eta egia-erdi edo fikzio hori beharrezkoa dugu, iraungo badugu. Horregatik dugu beharrezko fikzio literarioa, musika, filmak. Eta pentsatu nahi dugu Kafea eta Galletak-ek gure bizitzaren fikzio hori hobetzen, edo fikzio horretan fikzio gehiago jartzen laguntzen duela.

Animo horrekin itzultzen gara aurten. Hilean behin beste entzule batzuekin gustura egoteko tarte bat eskaintzeko animoarekin.

Hona hemen, bada, 2009. urte hau amaitu aurretik izango ditugun saioak:

Azaroaren 7an, Amaia Zubiria izango dugu zuzenean jotzen. Maria del Mar Bonet-en Alenar diskoa aukeratu du, 1977koa.

Abenduaren 12an, Azkoitiko Akauzazte Danok taldearen txanda. Haien kontzertuaren aurretik Swans taldearen Cop diskoa entzungo dugu.

Eta urteari amaiera emateko, abenduaren 19an Gabonetako kontzertu berezia eskainiko digu Santiago Delgado Y Los Runaway Lovers taldeak. Horregatik aukeratu dute A Christmas Gift for You from Phil Spector diskoa, 1963koa.

Betiko moduan, Gernikako Gaztetxean izango dira saioak, arratsaldeko 6etan hasita.

________________________________________

Kafea eta galletak

Kafea eta galletak es una canción de Giorgio Bassmatti. Hace un repaso de lo vivido durante el año y habla de quedarse a gusto con lo que se ha vivido.

NosotrXs tambien, despues de hacer el repaso de las nueve sesiones de la temporada pasada, nos quedamos con una sensación parecida. Hemos descubierto discos que no conocíamos, hemos escuchado en común discos que ya conocíamos y hemos disfrutado de conciertos maravillosos. Pero sobre todo, nos quedamos con la relación que ha surgido con músicXs y oyentes.

El repaso al año vivido tiene más claroscuros, por supuesto. Nos decimos que todo ha ido bien. Y necesitamos esa media-verdad o esa ficción, para seguir adelante. Por eso necesitamos la ficción literaria, la música, películas. Y queremos pensar que Kafea eta Galletak mejora esa ficción, o que ayuda a poner un poco más de ficción en nuestras vidas.

Esta temporada volvemos con ese ánimo. Con el ánimo de ofrecer un momento al mes para estar a gusto con otrXs oyentes.

Aquí están, pues, las sesiones que tendremos antes de que termine este 2009:

El 7 de noviembre tendremos en directo a Amaia Zubiria. El disco que ha escogido es Alenar de Maria del Mar Bonet grabado en 1977.

El 12 de diciembre será el turno de Akauzazte Danok, de Azkoitia. Antes de su concierto oiremos el disco Cop de la banda de Michael Gira  Swans.

Y para finalizar el año, el 19 de diciembre Santiago Delgado Y Los Runaway Lovers ofrecerán un concierto especial de Navidad. Por eso han elegido  A Christmas Gift for You from Phil Spector de 1963.

Como siempre,las sesiones tendrán lugar en el Gaztetxe de Gernika a partir de las 6 de la tarde.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 13:22:33 . 590 Hitzak . galletak . Erantzun