2010-05-26

Gora popa!

Gaur enteratu gara Elurretan bukatu dela (http://www.elurretan.com/noticiaseuskera.htm). Gehien maite dugun Euskal Herriko taldeetako bat da/zen. Gurean egin zuten saioa kariño handiz gogoratzen dugu beti. Pop talde gehiago nahi ditugu euskaraz!

Kafea eta galletakekin hastekoak ginenean, zein talde ekarriko genituzkeen hitz egiten ari ginela, "imajinatzen duzu Balerdi Balerdi eta Elurretan etorriko balira" bota genuen (genuen diot bion artean sortu zen zerbait izan zelako). Orduan guztiz ezinezkoak iruditzen zitzaizkigun aukera biak. Lehenengoei aspaldi idatzi zien biotako batek kontzertu bat antolatzeko, eta taldea berriz martxan jartzeko asmorik ez zutela erantzun zioten. Elurretanek ez zuen kontzerturik egiten.

Baina... (orain parte erromantiko kursia hasten da)batzuetan bete egiten dira amets txikiak. Giorgio Bassmattiren bitartez jakin genuen Elurretan gurera etortzeko prest zeundela. Berak egin zigun propagandak asko lagundu zuen. Balerdi Balerdiren azken diskoa entzutea proposatu nahi genien, haien webgunearen bidez genekielako oso gustukoa dutela. Etorriko zirela erantzun zigutenean, Maite Arroitak esan zigun Euskadi Irratian Balerdikoak elkarrizketatu zituztela, eta kontzertu bat egitekotan zirela, Balerdi Erdi izenarekin, Toño, Zara eta Marino bakarrik zeudelako orain taldean. Montiri deitu, eta egun pare batean lotuta zegoen saioa. Iazko otsaileko aste berean lotu genituen hasieran ezinezkoak ziruditen saio biak.

Azkenean Vainica Dobleren “Tigre de Guadarrama” aukeratu zuten entzuteko. Gogoratzen dut maiatz hasieran Madrileko lagun batzuk etorri zirela Azkoitira jotzera, eta disko hori ekarri zutela haien soinu-kolaxetarako erabiltzen zutelako. Gernikatik Bilborako bidaia batean entzun genuen, eta haietako batek negar egin zuen. Elurretanen kontzertuan ere egon zen malkoren bi. Kanta bat eskaini zioten hildako haien zale/lagun bati eta hantxe zeuden haren koadrilakoei. Taldeko bietako batek ezin izan zien malkoei eutsi. Nik ere ez (hemen kursitik botxornosora pasatzen ari naiz, baina hauek dira orain burura datozkidan gauzak).

Oso polita izan zen saioa; entzunaldia nahiz kontzertua. Batez ere kontzertua. Musika taldeetan hainbeste estimatzen ditugun umiltasuna eta umorea, gauza biak transmititu zizkiguten. Kanta ederrak jo zituzten, kanta ederrak baitituzte. Entzuleak nahi beste, hala baita musikan. Gainera, ordura arte emailez bakarrik ezagutzen genuen jendea ezagutu genuen. K&Gk eman digun gauzarik onena beste musikazale batzuk ezagutzeko aukera izan da (musikari nahiz entzuleak).

Hemen duzue Nachok egin zuen saioaren kronika: http://lanadadora.blogspot.com/2009/05/conciertos-elurretan-09509-kafea-eta.html

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 00:10:12 . 364 Hitzak . testuak . 3 erantzun

2010-05-12

17. saioa - FELT "poem of the river" / ESPANTO




KAFEA ETA GALLETAK

17. saioa


Maiatzaren 15ean / 15 de mayo


18:00  Disko entzunaldia / Audición del disco

 FELT    "Poem of the river"



19:00 Kontzertua / Concierto

ESPANTO



GERNIKAKO GAZTETXEAN

Espanto Teresa da, Luis da. Logroñotik datoz eta pop xumea egiten dute, dotorea. Ez dute baliabide askorik behar kanta biribilak egiteko. Nork behar du orkestra bat kantak dituenean? Iaz gehien inpresionatu ninduen zuzenekoetako bat egin zuten. Haien diskoak entzun dituzten taldeen diskoen mailan ikusten ditut, eta talde asko eta oso onak entzun dituzte. Magnetic Fields, TV Personalities, Galaxie 500, etab.en bertsioek egin dituzte. Birra y perdiz etxe txiki-handiak ateratzen dizkie diskoak.

Lawrence Hayward-en proiektua izan zen Felt. 80ko hamarkadako pop talde handietako bat. Televisionen zale obsesiboa omen zen Lawrence, eta pop minimalistako harribitxiak sortu zituen. Poem of the river entzungo dugu, Mayo Thompsonek ekoitzitako 26 minutuko diskoa.

Entzungo dugun diskoari buruzko artikulua gaztelaniaz: http://mr_pleasant.lacoctelera.net/post/2006/03/17/felt-poem-of-the-river


--------------

Espanto es Teresa, es Luis. Son de Logroño y hacen un pop sencillo, elegante. No necesitan de grandes recursos para realizar canciones redondas. El año pasado ofrecieron uno de los conciertos que más me inpresionó. Veo sus discos al nivel de los de los grupos que les gustan, y son muchos y muy buenos. Han hecho versiones de Magnetic Fields, TV Personalities, Galaxie 500, etc. Les publica el pequeño-gran sello Birra y perdiz.

Felt fue el proyecto de Lawrence Hayward. Uno de los grandes grupos de pop de los 80. Vamos a escuchar Poem of the river, disco de 26 minutos producido por Mayo Thompson.

Artículo en castellano sobre el disco que vamos a escuchar: http://mr_pleasant.lacoctelera.net/post/2006/03/17/felt-poem-of-the-river
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 12:41:42 . 281 Hitzak . galletak . Erantzun

2010-04-08

16. saioa: THE DWIGHT TWILLEY BAND "TWILLEY DON'T MIND" + LOS STEAKS


                             Apirilaren 10ean / 10 de abril

18:00  Disko entzunaldia / Audición del disco

 THE DWIGHT TWILLEY BAND    "Twilley Don't Mind"



19:00 Kontzertua / Concierto

LOS STEAKS



GERNIKAKO GAZTETXEAN


Haragi xerra hauen atzean Ander Zabala musikari bermeotarra dago, besteak beste, Bongolocos r`n´r taldean aritutako musikaria. 60ko hamarkadako melodiekin jantziriko rock & roll gordina egiten dute, eta The Feelies, Beach Boys, Beat Happening, The Gories, Crime eta apirileko saioan entzungo dugun Dwight Twilley aipatzen dituzte eragin moduan. Gure gela txikiari ezin hobeto egokitzen zaion zuzenekoa dute!

                            
The Dwight Twilley Band 70eko hamarkadan sortutako power pop taldea izan zen, Beatles-en pop-doinuak eta Sun records-en soinuaren oihartzunak biltzen zituena. Taldea banandu aurretik argitaratu zituzten bi diskoek ez zuten arrakastarik izan bere garaian, baina oso preziatuak dira gaur egun power pop zaleen artean.
Dwight Twilley-k bakarka jarraitu zuen taldea desegin ondoren.




Detrás de estos filetes está Ander Zabala, un músico de Bermeo que ha tocado en el grupo de r`n´r Bongolocos, entre otros. Hacen rock & roll crudo mezclado con melodías sesenteras, y mencionan entre sus influencias a The Feelies, Beach Boys, Beat Happening, The Gories, Crime y a Dwight Twilley, al que vamos a escuchar en la sesión de abri. Directazo perfecto para nuestro pequeño habitáculo!

The Dwight Twilley Band fue un grupo de power pop creado en los 70, que aunaba el sonido pop de los Beatles y ecos de Sun Records. Los dos discos que publicaron antes de que se disolbiera el grupo no tuvieron éxito en su tiempo, pero son muy preciados hoy en día entre l@s aficionad@s al power pop. Dwight Twilley siguió en solitario después de la separación del grupo.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 13:36:50 . 357 Hitzak . galletak . Erantzun

2010-02-10

14. saioa: SONIC YOUTH "SISTER" / CALIGULA


             Otsailaren 13an / 13 de febrero


18:00  Disko entzunaldia / Audición del disco
 SONIC YOUTH "SISTER"


19:00 Kontzertua / Concierto
CALIGULA

GERNIKAKO GAZTETXEAN

Nereak (gitarra, Sintea), Aidak (bateria, ahotsa), Sandrak (baxua, ahotsa) eta Baxik (gitarra, ahotsa) osatzen dute Caligula. Aida Lisabön aritutako musikaria da eta Baxi, berriz, Akauzazten. Haien jarioan gitarra zorrotz eta sikuak, bateria erritmo primitiboak, atmosfera ezberdinak eta gizonezko eta emakumezko ahotsak uztartzen dira euskaraz.

Kantuak askotarikoak dira. Hala, post-punk estiloko doinuak jorratzen dituzte 400 edo 500 gau kantuan, Gang Of Four, The Slits, edo Talking Heads banda arty-en antzera. Noise-rockaren eraginak ere antzeman daitezke Sonic Youth-ek eta haien ondorengoek egin ohi duten bezala, Lurrazpiko 303 aparkalekua horren erakusle, non ahotsak M-ak taldea gogorarazten digun.

Izan ere Irunekoek New Yorkekoen Sister lana aukeratu dute emanaldiaren aurreko entzunaldirako. Lan hori 1987 argitaratu zuen Sonic Youth-ek eta haien ibilbide luzean aurki daitekeen lan borobilenetarikoa da. Haren ostean, gainera, 90eko hamarkadan belaunaldi oso baten soinu banda bilakatuko zen Daydream Nation lanaren aurrekaria izan zen. Sister-ek kuriositate gisa The Crime punk talde estatubatuarraren Hot Wire My Heart lana gordetzen du. Ezin amaitu ohar hau, diskoa irekitzen duen Schizophrenia doinu bikaina aipatu gabe.

                                                 Julen 90eko hamarkadako superbibienteari lapurtutakoa

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


 

Caligula está formado por Nerea (guitarra, sinte), Aida (batería, voz), Sandra (bajo, voz) y Baxi (guitarra, voz). Aida tocó anteriormente en Lisabö y Baxi en Akauzazte. En su música encontramos guitarras afiladas y secas, ritmos primitivos de batería, diferentes atmosferas y voces masculinas y femeninas.

Las canciones son variadas. Por ejemplo, en la canción 400 edo 500 gau pueden escucharse sonidos post-punk, como el que hacían las bandas Gang Of Four, The Slits, o Talking Heads. También se aprecian influencias del noise-rock. Una muestra de ello es Lurrazpiko 303 aparkalekua, en donde la voz nos trae al recuerdo el grupo M-ak.

De hecho, las de Irún han elegido el disco Sister de Sonic Youth para la audición del sábado. Sonic Youth publicó ese disco en 1987 y es uno de los trabajos más redondos de su larga trayectoria. Además, fue el precedente del Daydream Nation, trabajo que se convertiría en la banda sonora de toda una generación en los noventa. Sister guarda como curiosidad la versión de Hot Wire My Heart del grupo punk estadounidense The Crime. No podemos terminar esta nota sin mencionar la excelente Schizophrenia que abre el disco.

                                                    Robado a Julen, un superviviente de los años 90

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 18:18:26 . 534 Hitzak . galletak . Erantzun

2010-01-05

13. saioa: THE EXTENDED PLAYS + BEE GEES 1st





Entzunaldian diskotekako bola bat espero duten despistatuentzako oharra: Bee Gees taldearen hasierako urteetako soinuak ez zuen zerikusirik izan geroago egin zituzten kanta diskotekeroekin. Bee Gees 1st honetan, Beatles soinuaren eta psikodeliaren nahasketa bikaina argitaratu zuten. Merezi du talde honen hasierako EPak eta LPak berreskuratzea, eta eskertzen dugu The Extended Plays-ek aukera hori eman izana.

The Extended Plays Bilbo Txikitik datorren taldea da. Beren hiriaren tamainako taldeak estimatzen dakiten pertsonek gozatzen duten hiritik. Beat musika, garajea, psikodelia eta freakbeat-a nahasten dituzte haien kantetan, betiere melodiak eta ahots-harmoniak zainduz. Zuzenean, zikloi psikodelikoa.





Nota para los despistados que se esperan una bola de discoteca en la audición: el sónido de los primeros años de Bee Gees no tiene nada que ver con las canciones discotequeras que hicieron más adelante. En este Bee Gees 1st, publicaron una mezcla maravillosa de sónido Beatles y psicodelia. Merece la pena recuperar sus primeros EPs y LPs, y les agradecemos a los Extended Plays que nos hayan brindado esa oportunidad (ya que supuestamente estamos en fechas de brindar).

The Extended Plays vienen del Pequeño Bilbao. Ese que disfrutan las personas que saben apreciar a los grupos del tamaño de su ciudad. Mezclan música beat, garaje, psicodelia y freakbeat en sus canciones, siempre cuidando las melodías y las armonías vocales. Pop, pop, pop. En directo son un ciclón psicodélico.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . kafea eta galletak . 00:11:44 . 244 Hitzak . galletak . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>