Mezua: Le retour au pays

2008-09-05

Permalink 16:17:16, Atalak: jurtzixabi  

Le retour au pays

Bretoi bat sorterrira itzuli da

Suerte dorpea izan du bizitzan

Fabriken aurretik dabil Douarnenez alde horretan

Ez du nehor ezagutzen

Ez du nehork ezagutzen

Arras triste da

Kreperia batean sartu  da krepeak jatera

Baina ezin bat ere jan

Zerbaitek ez die pasatzera uzten

Ordaindu eta

Atera da

Zigarrotxo bat piztu du

Baina ezin erre

Zerbait dago

Zerbait dauka buruan

Zerbait gaizto

Geroz eta tristeago da

Tupustean oroitzen hasi da:

Txikitan norbaitek erran ziola:

"Urkamendian duzu bukatuko"

Eta urteetan eta urteetan

Ez da ezertara ere ausartu

Ez karrika gurutzatzera

Ezta itsasoan nabigatzera ere

Ez deus ere egitera

Eta oroitu da

Hura iragarri ziona osaba Grésillard zela

Mundu orori zorigaitza ekarri dion osaba Grésillard hura

Arraio!

Eta bretoia arrebaz oroitu da

Vaugirard aldean da lanean

Eta gerlan hil zen anaiaz

Ikusi dituen gauza orotaz oroitu da

Egin dituen gauza orotaz

Tristeziak gogoa bete dio

Eta berriro ere saiatu da

Zigarrotxo bat pizten

Baina ez du erretzeko gogorik

Orduan osaba Grésillarden baitara joatera deliberatu da

Badoa

Atea ireki du

Osabak ez du ezagutu ere

Baina berak du ezagutu

Eta erran dio:

"Egun on, osaba Grésillard"

Eta ondoren lepoa bihurritu dio

Eta urkamendian du bukatu Quimper alde hartan

Bi dozena krepe jan

eta zigarrotxo bat erre eta gero

(Jacques Prévert)

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

jurtzixabi blog

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Jurtzixabi Jurtzixabi

Jurtzixabi

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Atalak

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution