Heldu da poliki poliki Martxoak 15a eta osatu da egun hortan bertan Elizondoko Lur-en, Nafarroako finalean kantatuko dugunon zortzikotea.
Erika Lagoma
Jon Barberena
Xabier Legarreta
Julen Zelaieta
Xabier Terreros
Julio Soto
Iñigo Olaetxea
Migel Mari Elosegi "luze"
Zita jarria dago:Martxoak 15, Elizondoko Lur dantzalekuan, arratsaldeko 17:00ak
Hortik aurrerakoa gure esku egonen da!
bidenabar,ongi segi!!!
Listo. Bukatu dire erdifinalak eta sailkapenak osatu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen zortzikotea: Xabier Silbeira Erika Lagoma Iñigo Olaetxea J.J Zubieta "Etxabe" Jon Barberena Julen Zelaieta M.M Elosegi "luze" Bittor Elizagoien Zita ere jarria dago: Martxoaren 24a, larunbata, Elizondoko LUR dantzalekuan arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Orain zitara animatzea bertzerik etzaizue falta ongi segi! |
Ez, ez lasai, ezta hainbertzerako ta!!! kontua da bertso hauek aspaldi idatzi nituela eta aurreko idatziaren "lengusu" direnez ba hor doaz leitu nahi dituenarentzako. Hurrengo batean bertsolaritza ezten gai bateri buruz idatziko dut, lasai! nahiko monotematiko xamarra jartzen ari naiz eta!
Doinua; proportzio bat izandu nuen
1
Bertsolari naiz eta nirekin
badut hainbat sufrimendu
leku askotan ezaguna naiz
nahiz eta ez nabarmendu
baina famaren jantziak noiznahi
azkurea ematen du
Bertsotan hasi nintzen unea
ez dut sekula atzendu
orduan nekez jantzi nezaken
gaur gainetik ezin kendu
2
Anonimoan bizi nahi nuke
utziko al dit norbaitek?
noan lekura noala ere
bertan ezin ongi laket
marmar artean trufa izan nau
hainbat agure ta gaztek
bere bi begi salatariak
luzatu ere zenbaitek
askotan hitzek baino gehiago
dio begirada batek
3
Adinekoak aguantatzea
zer nolako panorama!;
“-bertsolariak?,Denak alperrak!”
“lotsagabeak, ai ama!”
alperrarena entzute hutsak
etsipenera narama;
lanean lana, etxean lana,
saioz saio ere lana...
inork baino lan gehiago egin
ta gainera alfer fama!
4
Parrandan berriz, tragorik trago
koadrilakoei jarraika
ostatutikan ostaturaino
hurbiltzen zaizkit irainka
kaxero plantan “botzak bertsoa!”
hor asten dira hamaika
le(he)n duina zen bertsolaria
gaur berdina ezin aipa
garai bateko errespetua
iseka bihurtu baita
5
Halare batzuk arrotu gabe
eskatzen dute baimena
desio eta kutizi dute
eurei kantatzearena
nahiz eta hauek ere merezi
pelma ta plasta izena
etzait inporta bertso eskean
hala etortzearena,
neskek sekula ez eskatzea
hori da nere problema
6
Festa erdian hainbat “Romeok”
badauka atrebentzia:
”-sutan jarrita probatu nahi det
nolakua dan eltzia,
neska horrentzat bertso bat nahi det
al baldin bada luzia,...”
Neretzat ez dut, eta hauekin
agortzen zait pazientzia.
Ni bertsolari fustratu bat naiz
ez maitasun agentzia!.
7
Familia nahiz lagun artean
bapo afaldu ondoren
digestioa egiten ere
ezin dut hartu atseden
nere alboan petardoren bat
beti nola egoten den
maiz bertsotara behartzen naute
ze gurutzea! Aitaren!,
bertso pare bat kantatu eta
eskerrak aspertzen diren
8
Belodromoan amesten nuen,
ezin dut jarraitu lotan
hara joan gabe jada bainago
ia guztien ahotan
eskarmentua badaukat eta
famatu izatekotan
operación triunforik behintzat
ez da behar herri hontan
Fama hartu nahi duten horiek
has daitezela bertsotan.
Julen Zelaietaren txokoa
