2009-02-03

Permalink 13:09:14, Atalak: julen, erausian  

Tabarra

Laruntin bertso afaria nuen.ailetu nintzen herrira eta kantulagunarekin gelditu nintzen ostatura bidin arrautu nitun orduterdi lenago triki poteoan hasiak zirenak. Ikusi orduko neregana etorri zen, eta aitortu behar dut poztu nintzela, herri ezezagun batera agertu eta bakarrik pertxeldun pare sentitzen hasten zarelik poza ematen baitu nobatte hurbildu ta kaso egitea. Ordurako poteoan hartuak zittun trago batzuk ta sumatzen zitzaion. Aipatu nion bertze bertsolariarekin ostatuan gelditu nintzela eta joanen ginela gero beraiengana. Baina berak ezetz, haiekin joateko ta haiekin joateko, …ta nik ezetz, lasai, egoteko topatuko genitula gero, herria etzela haundia ta…berak erre ke erre, azkenean nerekin etorri zen ostatura. Baina poteokoak joanak zirela eta berak antza ipurdia ezin kieto mantendu eta bertsolaria iritsi bitartean tabarra ederra eman ziten, topatuko gintuela eta joanen ginela poteokoak zeuden lekura. Zorionez agertu zen bertsolaria eta joan ginen bertzeak ziren lekura.

Han lasai ederrin solasin ari ginela,dagoeneko lasai utzia zigula ta…bapatean ondora hurbildu eta hor hasi zen lata ematen bertso batzuk kantatzeko eta pelmada ederra eman ostean non jarri eta nola jarri ere erran zigun (bapatean manajer eta guzi ari ginela sentitu nuen) bertsolariak herriak eskatzen duena egin behar dugula ta, bota genitun hiruna bertso. Gizona konten gelditu zen benpin ta etzen gutti.

Juan ginen afaltzera, herriko auzo bateko elkarte batera eta han afarian etzen gure onduan jarri,..eskerrak, bino postrea bino len inguratu zen berriz ere guregana, hasteko kantatzen , botatzeko sarrera gisara bertso batzuk…orainik afaltzez ezkinun akautu bino…oihu bat bota eta jendea ixilarazi zuen. Ez genuen bertsorik bota eta zorionez jendeak etzion kaso haundirik egin baina kosta zitzaigun gizona toreatzea! Halakoren batean postreak atera ta berriz ere gure atsedenerako bakean utzi zigun.

Ailetu zen hasteko ordua eta trikitilariek pare bat pieza jo orduko hasi ginen kantuan. Hantxe jarri zen tipua gure parean genuenaren gibelean xutik, segurata baten pare guri begira. Bertso bat bota eta mikroa kendu zigun berak bertso bat “rezitatzeko” , (kantatu erran behar nuen baina soberaxko izanen zen egin zuena azaltzeko). Lehen zati osoan hor egon zen guri tabarra ematen eta gibeleko mahaikoei traba egiten. Orain hasteko, orain segitzeko, orain gelditzeko, orain bukatzeko….latoso bat izatetik amets gaizto bat izatera pasa zen.

Bigarren zatira ere pasa ginen eta igual nekatua egonen zela edo, azkenean bere mahaian jarri zen. halare ari ginen gustora kantari ta nor agertuko parera eta berriz ere bera!!ixiltzeko, bukatzeko saioa, trikitilariek jo behar zutela eta aski zela… Ez genion kasurik egin noski!

Bertze edozeinek erdiarekin matelezurko pare bat emanak izanen zizkion baina noski guk hori ezin dugu egin, …nola eginen dugu ba deus txarrik? bertsolariak gara! Bizpairu bertso “pertsonaiari” ta irrifarre batez agurtu ta etxera!

Leku guzitan daude pertsonaiak, baina honek marka guziak hautsi zituen, .. ia nere pazientziarenak ere!

horrelakoak filosofiaz hartu beharko ttugu...ala, ongi segi!

----------

2009-01-20

Permalink 14:15:24, Atalak: julen, erausian  

Oposaketak

Sartu ginen urte berrian, baduie aintzinera urtarrila eta horrekin batera heldu zaigu urteroko karbariua. Baten batek behin oposaketekin konparatu zuen gurea eta egia erran badute antzekotasunik, urtean behin burua proban jartzen baitugu, 2 orduko “azterketa” batean non han egiten dugunak urte osorako ondorioak izango dituen, ongi ateri ezkero urtebete ongi, bino gaizki ateri ezkero urtebete pena horrekin.niri joan den urtin ongi ateri zitzaiten bino tamalez ezin gara bizi osua joan den urtekuari begira egon eta berriz ere proban jartzea tokatzen da.joan den urtekoak ia eztu balio.

Kasu hontan helburua ezta funtzionario izatea, urtean zehar “funtzionatu” ahal izatea baizik, hortako aukerak izan eta plazetan plazaren bat izatea baizik. Nik iaz lortu nuen plaza, baina hontan ezta plaza fijoa eta gainerako 24ak plaza hori kentzen saiatuko dire,Zorionez beti dago bajaren bat kubritu beharra hontan ere eta nik uste lan pixkot izanen dela gauzak hain ongi ez aterita ere, plazak ezbaititu proban lortutako plaza horrek bermatzen, hori norberaren abilidadearen eta esperientziaren arabera lortzen baitira, Horrekin kontsolatu beharko!

Urtarrilaren 31an sartuko dire lenbizikoak,nik prestatzeko denbora gexigo izanen dut, listan lenbizikua izatearen abantaila,… edo desabantaila, bertzeak lenbiziko frogatik estuasunak baretuta etorriko bait dira. Kontuak kontu otsailak 21an Goizutan espetuko ttut bigarren probara sailkatzen direnak eta badakit aurten nere proba lupakin neurtuko dutela, baina ze egingo zaio, ahal dena egin eta zerbattere ateriko da!

 Urteroko kontua, urteroko nerbioak,... hori bai, behin bukatzen direnean, ongi edo gaizki ateri gehienetan sekulako atsedena hartzen da.

Ba hori… heldu dela berriz ditxosozko txapelketa!

----------

2009-01-05

Permalink 00:56:40, Atalak: bertsolaritza  

Bertze bat artio Mixu!

Iazko urte bukaera tristea izan zen euskal kantagintzarentzat. Lenbizi Mikel Errazkinen utzi gintuen eta ondotik Mikel Laboa izan zen agur erran ziguna. bi euskal kantari, bi euskal artista... Urtea hala ere ezta hobe hasi.Mixu, Sustraiak taldeko abeslariaren ahotsa behin betiko ixildu bait zen.

 

 

Sustraiak-ek oiloipurdia jartzeko moduko kanturik badu, dudarik gabe hau da bat...bihoa omenaldi gisara!

Aupa Mixu!

 

AMATTO (Sustraiak)

Zure sabelak bizi emana

Zure gorputzak gizon egina

Zure bularrak altxatua

Zure besoak gerizatua eta

Zure amodioak maitatua

Zure aholkuak gidatua

Zure eskasak kolpatua

Eta nere zainetan oraino zure odola dario

 

Nere ohiuek atzarri zaituzte

Oinaze ttikiek penatu

Nere jakinahiek harritu zaituzte

Ezaxolkeriek jostatu

Baina zer diozu nere gizon biziaz

Arro ote zire nere hitzez,

egintzez Jakinen dut egun batez arro zinenez

amodio bat zure alderat daukan gizakiaz 

 

Oh Amatto

Oin fite zendako oin goizik zendako

Oh amatto Oin fite zendako Gogoan zaitut betiko

 

Adiorik ez!

----------

2008-12-11

Permalink 12:06:03, Atalak: julen, erausian  

Etxearen kontura!

Krisiarekin gotti ta betti gabiltzan honetan, badaude, antza, orainik Euskal Herrian krisiaren eraginik sumatzen pare bat txoko.:Arraldeko Ostatuak. trago guziak "etxearen kontura" diren ostatu bakarrak. norbaitek ikusi du noizbait Boga Bogan, Sobian edo Tximista egoten den bertze taberna hortan zerbitzariak bezeroari tragoa kobratzen?

 Ta hala bada, zerbitzariak egun txarra zuen seinale, ezta posible bertzela...

 ala, ongi segi!

----------

2008-12-09

Permalink 13:26:54, Atalak: julen, erausian  

Peajea?

Kosta zen N121Ako obrak hastea, kosta zaigu semaforotara ohitzea,kosta zaigu len ordu laurdeneko bidea zen hori orain hamar minuto gehigoko kontua dela asimilatzea. …Baina gehien kostatzen ari zaitena atzoko berria sinestea da. Lehen ere beti obretan den A8an peajea ordaintzea onartezina iruditzen zitzaidala ta N1ean ezik Endarlatzako bidean ordainsaria jartzeko plana omen dago epe ertainera.

Bai, irunera joateko laister ordaindu behar izanen dugu, zenbat? Ze inporta du? Ordaindu behar izateak sortzen duen amorrua nahikua kasu hontan.kontua da bertze biderik eztela izanen, bide zaharra bide berde jartzeko plana omen dagola ta ta balego ere,ze, , guk bide berria eskatu dugu bide berritik ibili nahi dugulako, baina dohain.non ikusi da autopista ez den bide batean peaje bat? Gu izanen gara engañatu bakarrak, bertzela ere badugu nahiko komeri mugan sortzen diren ilara eta pitoteekin orain gainera hoiek aguantu bidenabar ordaintzen ibiltzeko.

Diotena egia bada, garai zaharretan bezala, nafarroatik gipuzkoara joateko berriz ere ordaintzen hasiko gara, eta bidasoaren alde hontan bizi garenak, iparraldeko “hiruordulaurdeneko” bidea hartu edo aritxulegitik barna dauden kurbetan sartu hezean gipuzkuara joateko beti ordaindu behar izanen dugu.pauso honetara berriz ere muga pasatzeko aduanak jartzea bakarrik falta zaie. Lotsagarria. Eta are lotsagarriagoa PPk ezik bertze talde politiko gehienak(gehienak bai,beti bezala ANVren iritzia ezpaitzen kontutan hartu) bidesaria kobratzearen alde atera direla da.

Orain nere duda:Noiz dire auteskundeak? Agian jendearen erreakzioa ikusita orduan iritziz aldatu behar izanen dute,hori da gelditzen zaigun espentza bakarra. Baina bueno hau epe ertaineko kontua omen da, orainik epe motzeko bihurtu arte badago denbora iritziz aldatu eta bide berria dohain jar dezaten, zer guttigo, hainbertze urte esperun egonta gero!

Kontuak kontu, denborak erranen du! Bidenabar ongi segi!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution