Mezua: Etzaizkit kontuak ateratzen

2009-11-15

Permalink 03:10:25, Atalak: julen, erausian  

Etzaizkit kontuak ateratzen

Bueltatu da Patxi Vila txirrindularia berriz ere pelotoira. Berak aitortu bezala, berriz ere txirrindulari sentitu da. Duela urte t`erdi Testosteronagatik positibo eman ondotik bi urtetako zigorra ezarri zioten baina zorionez, urte t`erdi hontako infernuaren ondotik, zigorra 6 hilabete murriztu eta berriz ere txirrindula gainean da beratarra.berez maiatzean zen bueltatzekoa baina azkenean azarora aintzindu zaio berragerpenerako ordua.berak aitortu bezala, ez zuen espero halakorik gertatuko zenik, izan ere justizian fede gutti omen zuen.

Uste dut azken egunetan gehienok izan dugun sentipen berdina dela; ez txirrindula gainera bueltatzearena, justiziarengan fede gutti izatearena baizik. Izan ere Nagore Lafaggeren hilketaren egilearen aurkako epaiketa egin berri da eta epaia hamabortz egunen bueltan emanen bada ere zinpeko epaimahaiak erabaki du Jose Diego Ylllanesek Nagorerekin egindakoa ez dela hilketa, homizidioa baizik, zer eta egin zuena alkolaren eraginpean egin zuenez une hartan egiten zuenaren jabe ez zelako.Ondorioz 12tik 15 urte bitarteko espetxe zigorra eskatu du zinpeko epaimahaiak

Bertzalde,aurki eginen da Egunkaria kasuan auzipetuta dauden lagunen kontrako auzia, eta bertan, tartean egunkariaren bidez ETA laguntzen omen zutenaren salaketa absurdoa eta sinesgaitza baldin badago ere,, Egunkariko sortzaile, langile, kudeatzaile….hau da,hitz guttitan erranda euskaldun izan eta euskararen alde lan egiteagatik 12 eta 15 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte bost inputatuentzat.

Beraz justiziaren arabera, bistan da, emakume bat bortxatu nahi izan eta hiltzea, eta euskarazko prentsa bultzatzea delitu berdina dela.

Ni letretakoa naiz baina matematiketan “logika” eta “hirukote erregela” ongi ikasi nituelakoan nago, eta zer nahi duzue erratea;etzaizkit kontuak ateratzen. Gaur egun, mozkor gidatzen arrapatu ezkero,positibo eman eta gainera, gidabaimena punturik gabe utzi ezkero, urtebeteko kartzela zigorra jartzen omen dute. Yllanesek, neska gixajoa erahil gabe bortxatu izan balu 12 urteko zigorra ere seguru aski urtebetera jeitsiko liokete, edo nork daki, agian ez luke kartzelik zapalduko ere. Orduan zer,mozkorra egonik gidatzea kartzelan sartzeko moduko delitua da baina bortxaketa bat ez? Euskal prentsaren bultzatzaile izan eta frogarik gabe ETAri laguntzearen parekoa da emakume bat bortxatu nahi izan, eta erahilketa frogatua? Ematen du bai, zer pentsatua neri behinpin, lehen aipatu bezala, etzaizkit kontuak ateratzen.

Bukatzeko, bloga ia hiru hilabetez eguneratu gabe abandonatua uzteaz ez dakit zenbateko delitua izanen den, hala ere irakurle fidelek barkatzeko modukoa izanen dela espero dut! Ongi segi!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: pello [Bisitaria] · http://baztangohaizegoarenargazkiak.nirudia.com
Egia borobila erreten duzuna, Justizia hitza, Euskal herrian esanahi besberdiƱa, aldakorra eta nahi dutena du. Adibidez aste hontan Patxi Urrutia libre utzi dute, kargurik gabe, baino hori bai, bi urtez espetxean egonda...beno zurekin ados naizenez kontuak ez direla ateratzen, pozten nahiz bloga berrizeaz.
Permalink-a mezu RSS 2009-11-27 @ 01:32
Bidaltzailea: Jon [Bisitaria] · http://guretxokoadantza.blogspot.com
Zure hitzak banan-banan, nere pentsakerarekin datoz.
Permalink-a mezu RSS 2009-12-04 @ 13:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution