Artxiboak: Abuztua 2009

2009-08-19

Permalink 03:39:43, Atalak: julen, erausian  

Gure Txokoa dantza taldearen Txokoa

Gaur, orain arte blog honetan egin ez dudan zerbait egin behar dut: bertze blog baten "propaganda".

Urteak dire Gure Txokoa Dantza taldea sortu zela. Bertatik pasa gara herriko gazte eta ez hain gazte gehienak.Kontua da azken urte honetan, taldeko "beterano" batzuk taldea utzi eta hau gazte talde baten esku gelditu dela.Aipaturiko taldeak gogoz ekin dio bide berri honi,  umeen taldeak taldekieen artean banatuz,ideia berriei bide emanez,...taldea aintzinera ateratzeko  intentzioarekin.Azkeneko berrikuntza ateri berri duten Bloga duzue:

http://guretxokoadantza.blogspot.com/

Bertan ikusiko duzuenez, herriko dantzei buruzko informazioa agertzeaz gain,dantza taldearen  Flirck-erako sarbidea ere badu eta bertan dantzarekin lotutako gure herriko hainbat ohiturei lotutako argazki xorta ikusteko aukera dago.

 Orria ireki berria da baina seguru gaude dantzarako duten adina ilusioarekin  mimatzen eta elikatzen badute bloga, herriko ohiturak eta kontuak matte ditugunon kuriositatea ase eta nork daki, geroan edozertarako tresna baliagarria izanen dela.

Animo gaztik!!!

Ongi segi!! 

----------

2009-08-16

Permalink 02:41:09, Atalak: julen, erausian  

Ehun Urte , galdutako zenbat une,...

 

Zamoraren azken minutuko golak emandako 80ko liga hilabete batzurengatik ez nuen ezagutu, orainik jaio gabea bainintzen.81ekoa , ezagutu bai baina bizi,…noski, urtebeterekin gauza haundirik ezin bizi, baloia borobila zela ere ez nekien artean eta gainera txanpainik ezean biberoiarekin ospatzen ere ez ginen hasiko, ez?

87ko Kopa, Txirri,Mirri eta Txiribitonen txorakeriei kasu egiten ari nintzela pasa zitzaidan.

Itxi zen Atotxa, bota zuten Atotxa,… eta Julen Atotxan partidurik ikusi gabe gelditu zen (Bordatxon ligatu gabe bezala!jeje!).Azken neurketa, Sagarzazu zenaren semearen azken gol sinboliko hura,...denak ere telebistan ikustearekin konformatu behar!

Anoetako lehen partidua iritsi zen gero eta hura ere aintzinekoa bezala,telebistaz ikusi behar izan nuen. Halakoren batean Atletik etorri zen eta Errealak 5-0 irabazi zion…hura ere galdu nuen!

Ondotik bazkide egin, Anoetara joaten hasi eta Albazeteri 8-1 irabazi zion partidu hura ere 3.filako nere aulkitik ikusi eta bizi beharrean ikasbidaian geundela eta Malagatik irratiz jarraitzea tokatu zitzaidan. 2003an,Vigora joateko aukera izan nuen arren lan kontuak tarteko ere ezin izan nuen 9000 zale txuriurdinekin batera taldea animatzera Joan…

Atzo bertze egun historiko bat galdu nuenaren sentsazioa dut. Ehun urte ez dira egunero betetzen eta atzokoan ere Anoetara hurbiltzerik ez eta bertso saio bat amaitu eta etxeratzean telebista piztea izan zen egin nuen lehen gauza.Partidu aurreko ekitaldi eta ospakizunak galdu nituenaren penarekin, afaldu bidenabar, tarteka "ETB"-n , tarteka "la Sexta"-n partidua ikusten hasi nintzen,  jada lehendabiziko zatia amaitzen ari zen, baina ongi, banekielako oraindik onena iristear zegoela . Partidua zen gutxienekoa, are gehiago erranen nuke nik, partidua kenduko nuke,…partidu  osteko ekitaldiekin ia emozionatu  egin nintzen ,ehun urte hauetan bizi izandako uneen irudiak agertu eta ondotik argiak itzali zirenean, garaikurren artean “Zorionak Zuri” kantatu zen unean, su artifizialei paso eman aintzin armailak bete zituzten 30000 ikusleek ereserkia kantatu zutenea, zelai guzia batera  Errealaren aldeko ohiu eta kantuekin hasi zenean  ...orduan izan nuen zerbait haundia galdu nuenaren sentipen hori.beti pentsatu izan dut Errealeko zaleak nahiko "hotzak" garela, batez ere zelaia ere halakoa dugulako baina atzokoan ez, atzokoa desberdina izan zen. 

Baina bueno, aintzinera begiratzea bertzerik ez zaigu gelditzen eta aukera guzti hauek galdu ditugun bezala, Ekainean igoera ziurtatuko digun partidua eta ondorengo ospakizuna biziko ditudalakoan nago .(azken komentario honek Atletikzale Bilbotar batena dirudien arren)

Bertzerik gabe , kantuak dion bezala; Ehun urtez Aupa Reala, beti Reala bihotzean!!

Zorionak!!

Eta zuei ongi segi!!

----------

2009-08-13

Permalink 03:23:11, Atalak: julen, erausian  

Adar kontuak

Bai,aitortzen dut, adarrak jarri dizkiot.

inguruan ez zuela pena merezi eta  astakeriarik ez egiteko erraten zidaten arren, egin dut. 

Erabakia hartua nuen, horrela ezin nuen segitu.Azken aldian ez geunden gustora, batez ere ni, eta bera ere ez, sumatzen nuen. gure jardunean postura egokia ezin hartuz ibiltzen ginen, biok ere deseroso eta kontuak ezin zuen horrela segitu, ezin nion egiari bizkar ematen segitu eta deus pasa ez balitz bezala aintzinera segi, azken finean horrelako egoeran nekez egiten baita aintzinera.

Joan den egunean eman genuen azken paseotxo haren ondotik gauzak argitu zitzaizkidan eta arazoari irtenbidea neuk bertan topatzea erabaki nuen.egia erran kosta zait bikote perfektua topatzea, gauzak diren bezala, baina egina egina dago eta ez dago atzera bueltarik.

Harrokeria dirudi baina  ez da lehen aldia;Lehen ere jarri izan ditut adarrak baina bertze garai batzuk ziren, orain desberdina izan da.Lehen ume jolasa bertzerik ez zen kontua eta orain aldiz beharrak eraman arazi nau hortara

Badakit erabakia luzera biontzat onerako izanen dela, eta kostako zaion arren, barkatuko didala. Gainera, denborak gaitzak sendatzen omen ditu eta nik uste denborarekin ikasiko duela "adarrak" ongi eramaten.

Bera ez dakit nola dagoen.Egia erran kanpotik eztu itxura txarrik,...

Dios, ze ongi gelditu den nere mendiko bizikleta bere  adar berriekin!!! Orain gauza bakarra gelditzen da: bueltaxka bat ematea!

ongi segi!

 

 

 

----------

2009-08-01

Permalink 21:31:52, Atalak: julen, erausian  

Bi saio, bi giro, bi istorio,...egun bakarra

Euskal Herria bere ttikitasunean haundia dela eta anitza banekien lehendik ere eta joan den larunbatean txokotik txokora eta saiotik saiora dagoen kontrasteetaz konturatu nintzen.

Aintzineko  larunbatean, Xanti guztien egunean,(ez Santu guztiena, hori azaroan baita) goizean goiz aterí nintzen etxetik. Saio bat nuen Atez bailaran, edo gehienek ulertzeko moduan,”Ultzama baino pixkat haratxeago” dagoen bailara batean. 9.n aldia zen joaten nintzena, beraz banekien zer topatuko nuen, bidea ere ia begiak itxita egin nezakeen,(lehen urtean topatzeko eman genituen bueltekin…).Atez bailara hainbat herri ttikiz osatutako bailara lasai bat da, herririk haundiena Beuntza delarik, hirurogeitapiko biztanlerekin, hau da: lau etxe, frontoi ireki bat , eliza eta ostatua.bertan urtero bailarako eguna ospatzen dute, tartean lehen omenaldia egiten zitzaion eskualdeko zaharrenari, beti ere txandaka .kontua da, jada omenaldirik jaso ez duen zaharrena gaztea dela eta omenaldiena urte batzutan hor gelditu dela egin gabe. Aurten,omenaldi unea berreskuratu eta  urrezko ezteiak zituzten bikote bat eta bailaran 30 urte luzez lan egin duen “sekretarioa” izan dira omenduak. Kontuak kontu iritsi nintzen, banekien nora nindoan, zertara, norekin topo eginen nuen, ze saio mota izanen zen. Iritsi eta kotxea ostatu parean utzi nuen, eta hurbilago biderik etzegoelako bertzela…atera, elizara hurbildu, dena lasai, patxada inguruan, inguruan mendiak, dena berde,lasaitasuna, inor ez,…nola eskertzen den patxada hori batzutan!

Ba bueno,Iritsi eta betiko jendea,antolatzaile nor zen bagenekien eta hantxe egin zidan harrera, eskertzekoa beti ere! …. beti bezala, betiko giroa, gehienak erdaldunak, tamalez bailara erdalduna da nafarroako iparraldean egonda ere, baina zaharrenek eta orain gazteak berreskuratzen ari dira euskara eta ezta gutti! Kontuak kontu gehienetan beti berdina erraten digute:” cantar que los jóvenes se queden en el valle cuando se casen, que hablen euskera y todo eso…” ta guk noski erran eta egin! Goizean meza bukatu, Orbela Otxotearen kontzertua aditu eta betiko martxa, giro ederrean , leku lasaia, bazkal giro atsegina, ..hori bai erdal giro gehiago euskalduna baino, baina bueno ze eginen zaio, hortarako gaude gu!nolabaitere egin genuen Saioa.aunitzeri kantatzen geniena itzuli egin behar zieten, eta bertze aunitz zer kantatzen genuen jakin gabe geldituko ziren!, kontuak kontu nolapaitere hura ere egin genuen eta bueno 10.aldiz Joan behar bada, joanen gara!!ondotik gustora ginela eta hantxe tertulin gelditu nintzen “harekin” eta honekin”

Gau partean bertze saio bat nuela eta handik Pasaiarara, edo hobe erranda, “Sanjuanera” hurbildu nintzen, itsas herrira, beraz lehorretik itsasora, nolabaitere errateko moduan.Ordubete egin nuen bidean eta iritsi nintzenerako kontrasteaz konturatu nintzen.Lehenengo aldia nuen “Sanjuanen”.lehendabiziko kontrastea. Iritsi eta ezin aparkatu, Parking-a leporaino betea eta noski, makarrada ttiki bat egin behar izan nuen, udaltzainak inguruan baziren ere. Horren ondotik, alde zahar osoa zeharkatu behar izan genuen (bai, genuen, iada bi ginelako) jende tartetik, plaza beteta zegoela eta hantxe jende tartetik bultzaka, lekua eginez,..nere kasuan agobio bat, horrelakotan errex agobiatzen den hoietakoa naiz,ez ditut jendetzak gustoko. Plazara iritsi eta antolakuntza topatu behar! Zein ote zen, nun ote zegoen?...ba halako batean etorri zen baita joan ere, bakarrik utzi gintuen saioa izan behar genuen lekuan, txosnako musika topera jarrita zegon bitartean jendea gotti ta betti zebilela. Afaldu eta saioxka ba egin genuen, goizeko giroa ikusi eta hura hagitz desberdina zen, kontrakoa, denak gazteak,denak euskaldunak…eta bueno omendurik ere aipatu genuen bertsotan baina tamalez aipaturiko omendua itsasoz bertzaldeko auzokoa zen eta Frantzian txirrindulari itzuliren bat edo korritzen ari zela edo ulertu genuen, ta etaparen bate do irabazi omen zuela ta…

Kontuak kontu, Saioa egin, ingurukoak euren lagun, koadrila eta girora joan eta bakarrik gelditu ginen, ez herritar, ez lagun, ez tertuli, hartu ta etxera!

Ikusten duzuenez, egun bakarra, bi saio, bi txoko, bi istorio desberdin…Euskal Herria ttikia dela baina…

Ala! Ongi segi!!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution