Artxiboak: Ekaina 2009

2009-06-11

Permalink 22:24:15, Atalak: julen, erausian  

Florenen CR7a

Florentino perezek CR7rengatik 96mila euro ordaindu dituela aditu dut goizean. Eta hasieran pentsatu dut CR7 hori Fernando Alonsoren R29-ari itzal eginen dion kotxe bat izanen zela, baina ez, ondotik konturatu naiz etzirela 96milla euro, 96milloi baizik, eta CR7 eztela kotxe bat,hala badirudi ere.Real Madrilek 96milioi euro ordaindu ditu Cristiano Ronaldo fitxatzeko.

 

 Horrat arte ongi, normalean futbolariez ari garela ohituta nago milloiak aditzen eta 96 milloi erran edo 58, edo 25, berdin iruditzen zait;zifra ikaragarriak denak ere.Erran daiteke belarria egina dagola horrelako hitzak aditzera. Hala ere historiako fitxaketarik garestiena omen dela eta kalkulagailua hartzera ausartu naiz. Eta belarria miloitara bezala, buruak orainik pezetekin pentsatzen duenez, 96milloiak 166kin biderkatu eta …15604000000 pezetaa!!!

Badaezpada hainbertze zeroen tartean galdu zaretenontzat transkribatzen dizuet:hamabost mila seirehun eta lau milloi euro

Ondotik, arratsaldean baten batek komentatzen zuen, Bartzelonako presidenteak, Joan Laporta-k fitxaketari buruzko zenbait kontu aipatu dituela, eta egin behar lukeena bere taldeak egindako kanpaina bikaina goraipatzea dela bertzen kontuei begiratu gabe, baina nik uste etzela Laporta izanen fitxaketa hau ongi ikusi ez duen bakarra.

Azken batean,krisi garai hauetan, imajinatzen duzue hainbertze dirurekin EREan dauden zenbat langile eta familiak izanen luketen lasai bizitzeko adina? Zenbat hipoteka ordainduko liratekeen?dirulaguntzen faltan dauden zenbat erakunde eta talde lagundu daitezkeen?...

Aunitz.

Gero gainera entrenatzaileak partido erdian bertze batengatik aldatu duela eta haserretu eginen da muttikua…

 ala, ongi segi!!

----------

Kudeaketa

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution