Gaur musikarik eztut jarriko, hemendik aintzinera nahiko musika jarri beharko dutelako nere abentura berrian. Bizitzako egoerak hala behartuta , langabeziak gotti egin duen sasoi hontan, arantzako haizeak utzi eta xorroxin irratiko uhinetara eginen dut salto. txupeteak utzi eta mikrofono artera. Egunerokoak erranen du Ilusioa sortzen didan proiektu hontan aintzinera eginen duten edo “mikroa” ez dagoen neretzako egina. baina nik uste ederki konponduko naizela, lehen ere hainbertze zor diot mikroei eta dena eman beharrean izanen naiz.
Beraz hemendik aitzin topatu nahi nauenak izanen du txoko berri bat. www.xorroxin.com –ean egonen naiz edo inguruan bizi direnentzat, ongi jakinen duten bezala, FM 107.2n
Hori bai, hemen idazteari eztiot utziko e! Hurrenarte , ongi segi!!
Julen Zelaietaren txokoa