Artxiboak: Urria 2008

2008-10-28

Permalink 10:26:46, Atalak: julen, erausian  

Sorpresak

Sorpresak beti dira sorpresa baina are sorpresago dira orduan ta guttigo espero dugunin.sarri sorpresak sorpresaz etortzen dire bino badire hain sorpresa izan gabe sorpresatzat hartzen ditugunak. Azken hauek gure aurreiritziak sortutako sorpresak dire.azken aldian azken sorpresa hoietatik mordoxka izan ditugu.

Hasi zen iparraldeko bertsulari txapelketa eta lehen saioan, lehen sorpresa. Sustraiek errez irabazi beharreko saioan normalean kantukide duenaren arreba ttikiak puntutan berdindu zuen urruñarra.azken agurrean erran bezala:"len familiko bat zen, ta orain bestea".batentzat sorpresa, bertzearentzat "ezustekoa".seguruenik goxoa, baina ezustekoa. 

Lau terdikoa ere martxan da eta aurpegi berriek eman dute zer erranik. Pare bat aste lenago Titineri irabazi zion buruz buruko txapeldunak, itxuraz. Irabazteko moduko partidua zuen Olazabalen aurka. Ta bueno,irabazteko modukoa erran du baina ahoberoenen ustez, errepaso ederra eman behar zion oinatzek mikeli.baina ez, mikelek bere maila erakutsi zuen, eta oiartzuarrek dioten gisan “ ttur ttur” oinatz baino len iritsi zen 22.tantura. hor ere batentzat sorpresa eta bertzearentzat ezustekoa

Saskibaloian aldiz, asteburu hontan euskal derbia genuen. Tau-Bruesa. Ligako txapeldunak eta gaur egungo ACBko liderrak, talde igo berriaren etxean. Dabid goliaten aurka. Eta berriz ere Dabid Goliat baino gehiago izan zen, illunbera inguratu zirenentzat poza eta sorpresa, eta gasteiztarrentzat aldiz denboraldiko lehen porrotak dakarren ezustekoa

Ta Osasuna ta Reala…ez, tamalez hauen kasuan eztago sorpresarik oraingoz…ezustekoa bakarrik.

Kontuak kontu,Ortzegun hontan Real Madrila heldu da irunera kopako partidua jokatzera, hor ere ongibidean egurra eman behar lioke real unioneri bino badaezpada ere eztugu solastuko…edo bueno, bai, solastu lasai, aber hor ere sorpresarik izaten den…edo ezustekoa, noski!

ongi segi!!

 

 

----------

2008-10-22

Permalink 22:57:51, Atalak: julen  

Kantutik Doinura

Azken urte hauetan hameka kantu bihurtu dire bertso doinu.hortarako aski omen da belarri pixkot izatearekin. Kasu hontan Jon Maiaren belarri onak bihurtu du kantu hau bertso doinu.kantua ederra...doinua...neurri arraroa(dena erran behar bada) baina ederra ere!
----------

2008-10-13

Permalink 23:01:37, Atalak: julen, erausian  

Mihia atera digute

Gaur enago umore onez, izugarrizko gogoak nituen igandean goizean goiz jiki eta urteroko bueltaxka emateko Nafarroa Oinezen, baina iruñara inguratzeko gogo guziak Joan zaizkit.

Ortzilin hasi zen dena. Bertso eskolan komentarioa aterí zen, arraroa zela, aurten etzutela Oinezetik urtero antolatzen den gaztetxoen bertso Saioa antolatzeko bisurik pasaja gutako inork etzula oinezeko saioren baten berririk ta…baina bueno Oineza iruñean izanik, agian saioa antolatzeko ardura iruñeako bertso eskolaren esku utzi izanen zutela ta ondorio horretara ailetu ta, horrekin konten gelditu ginen.

Hurrengo egunean ezin izan nion kuriositateari eutsi eta Oinezeko web orrian sartu nintzen egitaraua begiratzera…hasi nintzen gunez gune zeuden ekitaldiak begira eta…musika kubatarra, musika zeltiarra, break danze,galesko talde bat, korsikako bertze bat…behin leitu, bigarren errepaso bat eman … ta ere susmoak bete ziren:aurtengo oinezean Eztago bertso saiorik, hainbertze traba eta oztopo jartzen diguten herrialde batean, urteroko euskararen aldeko bestan eztago bertsorik. Pekatu larria.

"Atera ezazu mihia" da aurtengo leloa. Eta nik bertsolaritzari mihia atera diotenaren sentsazioa dut.Urte osoan euskaraz, euskararen alde alde batetik bertzera mihia dantzatzen pasa eta urteroko euskal zita garrantzitsuenean eztute bertsolariekin kontatu. Zer euskal besta da euskara hutsean egiten den ekitaldi bat antolatzeko gai ez den batek prestatzen duena? Gero edozein jokoz kanpo dagoen edozein ekitalditan sartuko nahiko dute bertsoa,.nik eztakit ze pasa den hor, zerbait pasa baldin bada baina eztute barkamenik. Dakidana da, izugarrizko gogoak nituela igandean egunpasa zoragarri bat egiteko eta gogo guziak joan zaizkidala….halare ezagutzen dut nire burua ta badakit azkenean letxe txarrak utzi ta euskararen alde bada ere hantxe izanen naizela baina…eztakit ba… behintzat erran gabe eztadila gelditu!

kontuak kontu denborak erranen du joanen garen edo ez.bidenabar, ongi segi! 

----------

2008-10-10

Permalink 17:58:07, Atalak: julen, erausian  

Txupetetik mikrofonora

Gaur musikarik eztut jarriko, hemendik aintzinera nahiko musika jarri beharko dutelako nere abentura berrian. Bizitzako egoerak hala behartuta , langabeziak gotti egin duen sasoi hontan, arantzako haizeak utzi eta xorroxin irratiko uhinetara eginen dut salto. txupeteak utzi eta mikrofono artera. Egunerokoak erranen du Ilusioa sortzen didan proiektu hontan aintzinera eginen duten edo “mikroa” ez dagoen neretzako egina. baina nik uste ederki konponduko naizela, lehen ere hainbertze zor diot mikroei eta dena eman beharrean izanen naiz.

Beraz hemendik aitzin topatu nahi nauenak izanen du txoko berri bat. www.xorroxin.com –ean egonen naiz edo inguruan bizi direnentzat, ongi jakinen duten bezala, FM 107.2n

Hori bai, hemen idazteari eztiot utziko e! Hurrenarte , ongi segi!!

----------

2008-10-03

Permalink 09:45:21, Atalak: musika  

Urrezko kaiola

Blogean musika jartzeari gustua hartzen hasi naizen honetan, bertze kantu bat.Tigres del Norteren bertze "perla" bat. kaiolak, urrezkoa izanda ere, presondegi izaten darrai...ederra arrazoia!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution