Badire hamabortz egun egutegiari abuztuko orria kendu genionetik.
Hustu ziren hondartzak,pasa ziren udako itzulera operaziuak eta etxera bueltatzearekin bat hasi ginen lanean, ikasleak eskolan,...udako pilota torneoak akitu eta hasi zen futbol liga. Herriko bestetan ze ongi pasa genuen oroitzeari utzi eta hasiak gara dagoeneko udazkeneko ferietan, Nafarroa Oinezean eta halakotan pentsatzen.Hasi dire telebistan denboraldi berriko programak iragartzen. Itxi dute igerilekua eta kiroldegiak atera du aurtengo kirol ikastaroen eskaintza.Euskaltegi, musika eskola, bertso eskola, akademia eta halakotan hasi dire matrikulazio orri artean ikasleak eta ordutegiak ordenatzen,…
Ta bertso eskola aipatu dutela….Akitu da zapelari hainbertze begitzia, hasi gara dagoeneko hurrengo martxoan hura defenditzeko entrenamenduak egiten ere…
Orain arte uztaila eta abuztua gorriz zeuden agendan ere hasi gara urria, azaroa eta abenduko hutsuneak betetzen
Sartu gara irailan eta jarri da martxan berriz ere eguneroko bizia,...
Pazientzia! hau hasi bertzerik ez baita egin!
Blogean ere espero dut hasiko naizela halakoren batean fundamento geixeagorekin idazten...
bidenabar, ongi segi!!
Gaur, utzi berri gaituen Mikel Errazkini omenaldi ttiki bat egin nahiean edo aspaldi xamar utzi gintuen kantu antologiko batekin heldu naiz.

Esaidazu nere hilargi maitea;
Zergatik da bizitza hain krudela?
Behin baino gehiagotan bururatu zait,
bizitzaren muga zeharkatzea.
Inpernua ondo ezagutzen dut,
pare bat aldiz bertan egon naiz!
Satan partikularra daukat nik,
gorputzetik desagertzen ez dena.
Motibo baten bila nabil egunero.
Larrosaren arantza barruraino sartua.
Esaidazu nere hilargi maitea;
heriotzaren hegian ikusi gara.
Geru zu okerrago jarri zinen,
ta inportantzirik ez nion nahi eman.
Hasieratik onartu ezina zen,
ta azkenaldi hontan konturatu naiz
agian nere hilargia ez dela egongo
eguzkia ateratzerakoan.
Motibo baten bila nabil egunero.
Larrosaren arantza barruraino sartua.
Julen Zelaietaren txokoa