Mezua: Txupinazoa

2008-08-03

Permalink 20:17:17, Atalak: julen, erausian  

Txupinazoa

 

Berriro ere Abuztuak bi

egun haundia da Beran

dena da poza ta ilusioa

herriko besten bezperan

bortz egun luze daude aurretik

joango zaizkigunak hegan

gugandik urrun dauden horiek

oroituz behar den eran

ongi pasatu herriko bestak

eta gora San Esteban!

 

 

GORA SAN ESTEBAN!

BIBA SAN ESTEBAN!

GORA BERA!

 

.... Eta altxaferua zeruan lertzearekin bat esperientzia berria ongi atera zitzaidanaren sentsazioarekin hasi genituen herriko bestak.

Hasi diren bezain ongi segituko al dute? espero dugu baietz!

ongi segi!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
earra bertsua julen! joe, earra izan ber du herriko festetako txupinazua botatzia! baino hortako kategoriya bier izatea, ta zuk bakazu :P

beno ondo ondo pasa herriko festak ta osoik bukatu!
Permalink-a mezu RSS 2008-08-03 @ 21:50
Bidaltzailea: Nahia [Bisitaria] · http://www.nahiaetaezina.blogspot.com
traidoreen izena ondo altu uzten..... oso ondo!!

por cierto......data jartzen hasi beharko da e!
Permalink-a mezu RSS 2008-08-05 @ 20:41
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Metxa eskuan eta
zuzia parean
jendea balkoipean
jai gosez eskean
emozioz irria
dauka ihesean
jaizale handiena
jaietan lanean!!!

Ondo pasau ba!!!

Permalink-a mezu RSS 2008-08-06 @ 00:19
Bidaltzailea: JONZETA [Bisitaria]
13 urte eta gero
jaso duzu bai saria
aupa zela segi horrela
zu baitzara berezia
tori bertsoa tori saria
zuretzako dira tira
munduan dauden gauza politak
zuretzat dira mereziak

aupa zela (ez begitu errimak ezta doinuak ere ez, ejem)

merezi duzulako, berezia zarelako; pribilejio bat da zu hain ongi ezagutzea.

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-08-27 @ 08:21
Bidaltzailea: oier [Bisitaria] · http://zerdiok.mundua.com
ta zemouz jun ituan ba bestak azkenen!
mozkorra pranko!

;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-08-27 @ 11:48
Bidaltzailea: bertsoeskola [Bisitaria]
julen ona biƱo aber erantzuten dioken oneri:
zuk eskuan sua ta
aurren suziria
betea zegoela
plazaren erdia
amets aundia zela
ezta geiegia
lurrean lertu ezkero
latza komeria
Permalink-a mezu RSS 2008-08-27 @ 16:20

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution