Mezua: piboteak

2008-07-20

Permalink 12:19:52, Atalak: julen, erausian  

piboteak

Karneta atera berritan, nahiko lan izaten genuen aintzineko kotxearekiko distantzia gordetzen kontu ematearekin. Geroxigo puntukako karneta zela eta radarrak jartzen hasi zirela eta errepide bazterretara begira gidatzen ikasi genuen. 

 

Orain, gainean bezalako irudi bat noiz agertuko adi egoten ikasi behar izan dut. eztakit Euskal herri osoa obretan dagon, edo kasualidadez ni ibiltzen naizen lekutan bakarrik dauden obrak, baina ia seinaleei, Stop-ei, eta batez ere piboteei mania hartzen hasia nago. Orainik uda hontan eztut , karrila mozten duten pibote koadrilarik gabeko bidairik egin A8an edo N-1ean barrena, azken kasua atzokoa; Pasaian irten behar izan nuen A8a itxita omen zela eta errepide zaharretik irunera iritsi ta ttak! han ere piboteak, desbioa,moteltzeko seinaleak...

Azkenean igual onena Oiartzundik Aritxulegin barna etortzea izanen dela sinesten hasia nago. ala, ongi segi!

Erantzunak:

Bidaltzailea: Maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
azkar lan, kaka lan

hala esate zigun guri irakasle batek. ta errepidetan aitzeianak geyenetan kaka lana iteue, ta gaƱea mantxo jeje

nik bateze A8agatik esatet, ze kaguen sos, obrak eztia sekula bukatzen! behin errepidiak iten hasita ta molestatzen hasita, in ba lana ondo ez? hainbeste denboa geo berrize obrak iteko kaguen sossssssss
Permalink-a mezu RSS 2008-07-20 @ 21:54
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Argazki hori autoeskolako tesen artean egon liteke!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-21 @ 22:07
Bidaltzailea: Nahia [Bisitaria] · http://www.nahiaetaezina.blogspot.com
Ni ziur nago gasolindegien konplot bat dela eta errepideak nahita izorratzen dituztela horrenbeste desbio, poliki joan behar... beraiek irabazle bakarrak!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-22 @ 05:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution