Artxiboak: Uztaila 2008

2008-07-31

Permalink 12:31:53, Atalak: julen, erausian  

Abuztuak 2

Larunbatean,betitik amestu izan dudana(eta nork ez?) egiteko ohorea izanen dut. badakit lehen eta azken aldia izanen dela. Berriz ere ez dudala esperientzia hori bizi ahal izango. Berriz ere bizi ahal izateko...ba...udaletxera aurkeztu beharko nuke, herriak alkate izendatu eta ondoren zinegotzi guziak azken urtetako ohiturari muzin egitera konbentzitu eta ohorea niri egokituko zaidala deliberatu beharko nuke, edo holako txantxuloren bat egin...beraz larunbatekoa lehen eta azken aldia izanen da;bizitzan behingo kontua. 

Prest dut pañulu gorria, prest dut blusa,prest dut han eginen dutena...orain eguraldiak laguntzea bertzerik ezta falta! a! eta altxaferua zerura joan dadila, arren!. Inguruko herrietan gertatu dena ikusita enaiz fidatzen eta!

ala, ongi segi eta jakin gonbidatuak zaudetela larunbatetik asteazkenerarte Berako bestetara agertzera!

----------

2008-07-20

Permalink 12:19:52, Atalak: julen, erausian  

piboteak

Karneta atera berritan, nahiko lan izaten genuen aintzineko kotxearekiko distantzia gordetzen kontu ematearekin. Geroxigo puntukako karneta zela eta radarrak jartzen hasi zirela eta errepide bazterretara begira gidatzen ikasi genuen. 

 

Orain, gainean bezalako irudi bat noiz agertuko adi egoten ikasi behar izan dut. eztakit Euskal herri osoa obretan dagon, edo kasualidadez ni ibiltzen naizen lekutan bakarrik dauden obrak, baina ia seinaleei, Stop-ei, eta batez ere piboteei mania hartzen hasia nago. Orainik uda hontan eztut , karrila mozten duten pibote koadrilarik gabeko bidairik egin A8an edo N-1ean barrena, azken kasua atzokoa; Pasaian irten behar izan nuen A8a itxita omen zela eta errepide zaharretik irunera iritsi ta ttak! han ere piboteak, desbioa,moteltzeko seinaleak...

Azkenean igual onena Oiartzundik Aritxulegin barna etortzea izanen dela sinesten hasia nago. ala, ongi segi!

----------

2008-07-10

Permalink 13:58:59, Atalak: bertsolaritza  

Turra ederra!

Aspaldixko sartu ginen udan eta ordu ezkeroztik hor ari gara  bertso-tour-etik  tour-era

Egin genun San Juanetako tourra(Donibane-Arantza), ondoren iritsi zen San Fermintakoa(Lesaka-Iruñea), Udalekutakoekin ere hor gabiltza (Ligi-Barria-Eulate-Eulate),Madalenetako eta  Santiagoko Tourra ere iritsiko da(Orereta-Beuntza-Astiz-Elgorriaga-Elizondo), Amabirjinetakoa(Gernika-Donamaria-Goizueta-Bilbo)…

Laburbiltzeko: Turra ederra eman behar dugula aurtengo udan!

Ongi  segi!!

----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution