Bukatu da partidua. Lertu da besta;izugarrizko bulla zelaian,eromena,zaleak zoratzen, jokalariak pozarren, …denak konten. Entrenatzailea zelai erdira doa korrika , jokalariak zaleak agurtzera doaz. Jokalari batek kamiseta kendu eta jarraitzaile bati oparitu dio, honek bosteko “kolega” batekin bere animoa eta poza adierazten dion bidenabar .
Denborarik galdu gabe, kazetariak protagonistengana jo dute. Hor agertu da taldeko lehendakaria eta mikroa aho ondoan jarri orduko hasi dira laudorioak:”merezita genuen,…zaleek ere merezi zuten, ederra izan da,…gauza haundia…”
Jokalariak urruti ez eta haietako baten txanda ere heldu da:” pozik, gustora…orain Iruñeara buelta,Gaztelu plazara…eta zaleekin ospatzera! Haiek merezi dute ta!”
Hala izan da.Horrela irakurrita badirudi Liga irabazi edo Txanpions-en sartu den talde batetaz ari naizela, baina ez.
Duela astebete edo, duela hogei bat urte Real Madrilen jokatzen zuen jokalari bat entzun nuen irratian, ospakizunei buruz solasean. Hark zioen garai hartan Madrilen ligak etzirela ospatzen (gaur egun hemen, Euskal Herrian ere ez, nik dakidala behintzat), hark zion orduan normaltzat hartzen zirela garaipenak eta ligak eta etzietela inportantziarik ematen eta blablabla….
Ba begira nola jarri den kontua, ligak ez ospatzetik bigarren mailako infernua saiestu izana ospatzera pasa gara…tristea horrelakoak ere ospatzen ibili beharra.nik uste poza ezkutatu gabe, urte osoan zehar sufritzen ibili diren zaleei zor zaien errespetuarengatik bakarrik, belarriak bera egin eta denboraldiari "uff" batekin agur erratea aski izanen zela. hainbertze sufriarazi ondoren behintzat...
Hala ere pozten naiz. Ea hurrengo urtean gure “txuriurdinak” ere Osasunarekin batera han goian ikusteko modurik dugun. Hori ere ospatzekoa izanen litzateke dudik gabe!
Ongi segi!!!
Momentu onetan hor egoten denak, zailetan ere hor egon behar izaten du.eta hontan ere berekin gaude. Guk badakigu berak inon "positibo" ematekotan, kiroltasunean emango lukela ta...animo Patxi!
Julen Zelaietaren txokoa