Gaur inoiz izan dudan ernatzerik goxoena izan dut. goizeko 8tan telefonoa jo eta jo,nor ote zen begiratu ta....lengusua deika. "ze kristo izanen ote du orain honek!?"...telefonoa hartu ta:" Julen!!! jaio da Garazi!!"
Hau da eguna ongi astea. inoiz ez dut bizi izan jaiotza bat hain gertuko batengatik, familian lengusuen artean gaztena arreba da ta hori ere nik lau urte nituenean jaio zen, beraz erran daiteke ilusio bereziz hartu dutela Garaziren etorrera.
2kilo eta 700 gramorekin munduratu da baina denborarekin joanen da haunditzen, koxkortzen, ibiltzen, ikasten,...eta nork daki, agian amattoren lengusuaren bidea segitu eta bertsolari aterako da, edo atta bezala rallytako piloto, edo osaba bezala dantzari...edo bertze osaba bezala;golfa hutsa!
hori denborak erranen du. orain familiako guzien mimoak aguantatu beharko ditu, bere aurpegira begira egindako mila txorakeri eta inozo aurpegi,...baina pazientzia neska! denak izan gara umeak eta denak pasa gara hortik!
ongi etorri mundura Garazi!
eta zuei ongi segi!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Julen Zelaietaren txokoa