Mezua: Postala

2008-03-19

Permalink 02:23:15, Atalak: julen, erausian  

Postala

 Hodeietatik:

Iepa! Zer moduz zaudete? Ni hementxe, gaur zuetaz oroitu naiz ta “ ba! Bidali behar diet postaltxo bat aber…”. Egia erran ez nuen intentziorik aste santutan inora joateko baina zortea izan nuen eta aintzineko larunbatean elizondon nengoela izugarrizko txoiloa topatu nuen ezustean eta konturatzerako ia hemen nintzen. Ez pentsa hau hain urruti dagoenik, ni hiru ordutan ailetu nintzen. •

Hemen ederki egoten da, ezta bizitzeko leku egokiena, azkenean batek faltan botatzen baitu bere ingurua, eta bizitza normalera bueltatzea baina bizitzan behin egoteko gomendatzeko moduko tokia. Hemen denak dira atseginak, denek geratzen naute kalean barna,denek botatzen dizkidate loreak, denek solastu nahi dute nerekin, argazkiak atera…eta bada ni han nagoela eta poztu denik ere. Motea ere jarri nahi didate, “kamiltxo” baina bueno horiek gutxi batzuk dira ta hori ere karinoz egiten dute Ta hementxe nabil buelta ta buelta, ..azkenean nekagarria ere bada baina merezi du hagitz esperientzia aberasgarria.

Hor bettin zer gisa? Lasai,ia kontatuko didazue. Laister heldu naiz, bada ordua ta gainera lagunekin sagardotegira joan behar dut, bertso eskolara bueltatu, lanera, parrandara…eta hodeiak hodeiak izanen dire bino zuek, zuek zarete! Ikusi arte!!!

p.d: ea hurrengo urtean bueltatzerik dudan…hori denborak erranen du, berriz ere holako txoilo bat topatzea zaila izanen da baina…

portzierto, eguzkiak goraintziak bidali dizkit zuentzat. Han goian goxo goxo dagola eta aste santu hauetan ez duela ateratzeko intentziorik, baina bueno udaberrirako animatuko dela, emanen dizuela toke bat eta lasai egoteko

besarkada bat bihotzez,

ongi segi! julen

Erantzunak:

Bidaltzailea: Nahia [Bisitaria] · http://www.nahiaetaezina.blogspot.com
Emaiozu muxu bat nire partez lainorik beltzenari, ea horrela xamurtzen den.

Permalink-a mezu RSS 2008-03-19 @ 13:28
Bidaltzailea: enebea;) [Bisitaria]
Aupa Julian!

aurrena bloga deskurbrittu, ta geo komentarioa utzi, ez haiz kejauko...

jetsi hai hortio tximistan batek harrapau baino lehen!

Permalink-a mezu RSS 2008-03-19 @ 13:50
Bidaltzailea: jocat [Kidea]
kaixo,
ezer ez ulertu barkatu (ni euskara ez dakit). Baina argazkia pentsatzen ari naiz polita da :)
Agur!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-20 @ 20:44
Bidaltzailea: manu [Bisitaria]
Aproxtu hor gottin zaudela, ta ez presik izan jeisteko. Hobe da zu lañotara iyotzia, zuri lañoak iyotzia baño.
Eskumiñak kalintxori!! Hortik egongo da ezta??


aioo
Manu
Permalink-a mezu RSS 2008-03-22 @ 09:09
Bidaltzailea: kuxkuxean zebilen bat... [Bisitaria]
Ze politta idatzi dezuna Julen!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-22 @ 14:26
Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Estitxu Fernandezek zutaz Noticias de Gipuzkoan idatzi dituenak ikusi ondoren, ea ze astronautak jeisten zaituen exosferatik! Ezta amerikarrak eta errusiarrak bat eginda ere!!

Ze polita!!!!!!!!

(eta ze inbidiaaaaaaa... (hau letra txikiz ;-)

Marko polit batean ipini!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-02 @ 01:46

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution