Mezua: aurtengo zortzikotea ere prest!

2008-03-03

Permalink 18:37:02, Atalak: bertsolaritza, bertsoak, bertsolaritzaz  

aurtengo zortzikotea ere prest!

Heldu da poliki poliki Martxoak 15a eta osatu da egun hortan bertan Elizondoko Lur-en, Nafarroako finalean kantatuko dugunon zortzikotea.

 

Erika Lagoma

Jon Barberena

Xabier Legarreta

Julen Zelaieta

Xabier Terreros

Julio Soto

Iñigo Olaetxea

Migel Mari Elosegi "luze"

 

Zita jarria dago:Martxoak 15, Elizondoko Lur dantzalekuan, arratsaldeko 17:00ak

Hortik aurrerakoa gure esku egonen da!

bidenabar,ongi segi!!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Ei! Ilehori jator hori iaz ere finalean sartu zen ezta? Ea aurtengoan irabazten duen, merezi du eta! ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-03-03 @ 22:39
Bidaltzailea: julen [Kidea]
ilehoria???

ilea ikusi al diozu???...meritu ederra duzu ba!

saiatuko gara...ta gerokoak gero!

ongi segi!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-03 @ 22:53
Bidaltzailea: Nahia [Bisitaria] · http://www.nahiaetaezina.blogspot.com
ondo pasatzea da garrantzitsuena.......

eta hori lortzen badezu ez da gutxi izango!!

muxu bat
Permalink-a mezu RSS 2008-03-04 @ 22:33
Bidaltzailea: baztango xoranda bat [Bisitaria]
Aupa Julen! bueno, suerteik onena hamabortzian elizondon..... halere..aitortu behar, baztandarra naizen aldetik Barberena ere gogor animatuko dutela! erraten den bezala.....ONENAK IRABAZ DEZALA!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-05 @ 16:07
Bidaltzailea: Joseba Urrotz [Bisitaria] · http://www.joseba.ingurulan.com
Aupa gizon!
Ze arraio duk koloredun mahaigaineko hau? Ezin dit leittu!!! Kar kar kar... Aspaldi ez nuken sartu nere "blog"-an ta hara nun ikusi dit hi, hire hitzari fidel, handik ibili haizela... Eskerrak aunitz! Ordun hi finalean egonen yaiz? Ba jakintzak juaten banauk, hire bertso ezberdinak entzuteagatik juanen naukela, iaz nere buruari erran bai nioken eznukela itzuliko. Igual aipatu niken: estuegi ikusten dit jendia finalin, ta bertso gozagarri gutti entzuten ttit nik benpin, nere aburua duk...
Ongi ba, ea ikusten garen, ta edozein modutan indarra ta argia opa diat, ea bertso fresko ta hautsitzaliak botatzen segitzen duken, nik, sentikor-sakon-goimallakuak biño mattego ttit...
Aupa hi!
P.D.: Eztit erran nahi hik bertso sakonak botatzen ezttukenik eh! Sakonak bai, ta alternatibuak ere bai!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-13 @ 00:38
Bidaltzailea: Aritz [Bisitaria]
Juleeeeeeen!!!!!

Oraintxe ikusi dut bertsoa.com-en

ZORIONAKKKKKKKK!!!!!!!
TXAPELDUN!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-15 @ 19:48
Bidaltzailea: Lorea (xorandak) [Bisitaria]
Zorionak txapeldun!!! Ongi ospatu, merezi duzu eta!!!

Muxu bat!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-15 @ 21:00
Bidaltzailea: Gasteizko bertso eskola [Bisitaria]
AUPA!!!
Gasteizko ta E.H.-ko bertsoeskolen partez, txapeldun!!! Azkenerako zu izan zara txapeldun, ta ondo merezita gainera.

Ondo Segi ta goraintziak hemendik
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 01:09
Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Juleeeeeeeen, ze ondo geratzen zaizun txapelaaaaaaaa!!

Zorionak!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 01:26
Bidaltzailea: Elisa (xoranda) [Bisitaria]
bueno bueno, atzo (edo hobe erranta bart gauian) pertsonalki zoriondu arren, hemen ere konstantzia uzteko.... ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!!!! zapelak ederki maten zuen zure buru gañian!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 13:21
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Zorionak Julen!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 14:13
Bidaltzailea: Tur [Bisitaria]
Azken urtetan puntaren puntan
saria merezi huen,
txapela bikain geratzen zaik ta
ziñez ZORIONAK JULEN!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 14:31
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Zorionak Julen!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 15:12
Bidaltzailea: Mikel Taberna [Bisitaria]
Zorionak, Julen!
Oroimenak orain dela urte batzuetako irudi bat ekarri zidak. 1993ko azaroaren 4a zuan. Hitzaldia Gure Txokoa elkartean, Iamotenean. Gaia: bertsolaritza... Solasean, Dionisio Mujika, Manolo Arozena eta Estitxu Fernandez. Ni "moderatzaile" edo. Dozena eta erdiren bat entzule, 18-19-20 urte... eta hortik goitikoak. Lehenbiziko lerroan mutiko ttiki bat, aurpegi bixikoa, dantzari ere noizbait ere ikusia nuena. "Julen du izena, Julen Zelaieta; hamahiru urte ttu" erran zidaan norbaitek. Belarriak erne, denari erreparatzen. Aurten Nafarroako Txapeldun! Harrapazak hori!
Gozatu eta segi jendea gozarazten!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-16 @ 22:50
Bidaltzailea: aiene [Bisitaria] · http://www.blogak.com/aiene
Zorionak Julen!!!!!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-17 @ 10:33
Bidaltzailea: Esti [Bisitaria]
Zorionak! irakasle, bertsolari eta bertsozale inkondizionalenari! Nafarroako bertso eskola guztien izenean. Merezi zenun. Txapela ta gainera porra!!
Aupa Julen!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-17 @ 15:01
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Munduan galduta banabil ere...eta hona sartzeko denbora edo gogo edo jakizu zuk zer! ez dudan arren...zu zoriontzeak merezi du!
Asko poztu ninduen zure izena txapeldunaren ostean entzuteak!!! Eta hori aspaldi ezer entrenatu gabe genbiltzala!!!
Zorionak ta patxo handi bat...ta zorionak gainontzeko guztiei ere nola ez!!
GORA NAFARROA!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-17 @ 20:33
Bidaltzailea: Nahikari [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/begietatik
Berandu bada be,... ZORIONAK!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-28 @ 19:43

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution