Laurogeiean jaio nintzen, Erreala tituluak irabazten hasi zen urte hartan. Nik ,normala den bezala ez dut "el molinon"eko Zamoraren gol hartaz gogoratzeko paradarik,ia urtebeteko ume mokoa bainintzen. Hala ere orainik oroitzen naiz, nola lurrera erori eta negarrez hasten ginen aldiro kontsolatzeko gurasoek erraten ziguten:·"Arkonada mila aldiz botatzen da lurrera eta ez du negarrik egiten!"...eta ixiltzen ginen.
Baina hemengo haurren idolo bakarra ez zen Arkonada. Hemen futbolen ari ginenean denak ginen "Genaro", denak ginen "Zelaieta".Amatxi zenak erraten zuen bezala; "Zigardiko Genaro".
Ordukoa talde haundia zen eta talde haundi hortan Genaro jokalari haundia zen. ingurukoek hainbertze aldiz aipatzen bazuten, zerbaitegatik izanen zen. Nik oroitzapen gutti dut bere kirol ibilbideaz. oroitzen naiz errealean aritu zen azken urteetan noizpait ikusia eta ondoren Catalunyara joan zela pare bat urtez...baina hortik aparte argazki eta azken egunetako biografiei esker dakit dakidana.
Pertsona bezala aldiz, oroitzen naiz semea istripu baten galdu zuenean, postal batean idatzita pare bat bertso utzi nituela hilobiaren gainean, lore artean eta beti eskertu izan zidan detaile hori. ikusten ninduen aldiro animoak ematen zizkidan, jarrai nezala bertsotan,...beti irrifarrez, beti alai, beti jator...
Tamalez bizitzak bizkar eman zion eta minbiziak azken jokaldian etzion aurrera jarraitzen utzi jada mito bilakatu den atzelariari.
Genaro, zauden lekuan zaudela, espero dut Unairekin egonen zarela eta bidali goraintziak eta besarkada bat gure partez!
Eta zuri zer erran?...bihotz bihotzez milesker eta adiorik ez, gero arte Txapeldun!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Julen Zelaietaren txokoa