Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-19

Permalink 23:33:05, Atalak: julen, erausian  

Egunkaria aurrera!

 

www.egunkaria.info

----------

2008-02-12

Permalink 00:14:28, Atalak: julen, erausian  

Zigardiko semia

Laurogeiean jaio nintzen, Erreala tituluak irabazten hasi zen urte hartan. Nik ,normala den bezala ez dut "el molinon"eko Zamoraren gol hartaz gogoratzeko paradarik,ia urtebeteko ume mokoa bainintzen. Hala ere orainik oroitzen naiz, nola lurrera erori eta negarrez hasten ginen aldiro kontsolatzeko gurasoek erraten ziguten:·"Arkonada mila aldiz botatzen da lurrera eta ez du negarrik egiten!"...eta ixiltzen ginen.

Baina hemengo haurren idolo bakarra ez zen Arkonada. Hemen futbolen ari ginenean denak ginen "Genaro", denak ginen "Zelaieta".Amatxi zenak erraten zuen bezala; "Zigardiko Genaro".

Ordukoa talde haundia zen eta talde haundi hortan Genaro jokalari haundia zen. ingurukoek hainbertze aldiz aipatzen bazuten, zerbaitegatik izanen zen. Nik oroitzapen gutti dut bere kirol ibilbideaz. oroitzen naiz errealean aritu zen azken urteetan noizpait ikusia eta ondoren Catalunyara joan zela pare bat urtez...baina hortik aparte argazki eta azken egunetako biografiei esker dakit dakidana.

Pertsona bezala aldiz, oroitzen naiz semea istripu baten galdu zuenean, postal batean idatzita pare bat bertso utzi nituela hilobiaren gainean, lore artean eta beti eskertu izan zidan detaile hori. ikusten ninduen aldiro animoak ematen zizkidan, jarrai nezala bertsotan,...beti irrifarrez, beti alai, beti jator...

Tamalez bizitzak bizkar eman zion eta minbiziak azken jokaldian etzion aurrera jarraitzen utzi jada mito bilakatu den atzelariari.

Genaro, zauden lekuan zaudela, espero dut Unairekin egonen zarela eta bidali goraintziak eta besarkada bat gure partez!

Eta zuri zer erran?...bihotz bihotzez milesker eta adiorik ez, gero arte Txapeldun!

----------

2008-02-11

Permalink 23:29:35, Atalak: julen, erausian  

NO TIME FOR LOVE

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea

hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude

Ez dute uzten maitatzen gauean

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gcrrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa bcehar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik cz norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.
Hertzainak
----------

2008-02-10

Permalink 17:40:01, Atalak: julen, erausian  

irakurleei oharra

irakurleei oharra:

Nafarroako Bertsolari txapelketa dela eta blog honen kudeatzailea azken aste hauetan sufritzen ari den lan karga, estresa eta presioa medio, blog hau itxita egonen da otsailaren 17a bitarte.

barkatu eragozpenak.

 

 -----------------------------

alferkeria justifikatzeko eskusa hoberik ez zait okurritu ta..

Ongi segi!

 

ongi segi!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution