Mezua: Akabo

2008-01-14

Permalink 17:23:57, Atalak: julen, bertsolaritza, erausian  

Akabo

Akabo bai!

Akabo, asteburutan umeekin paseora lasai atera ahal izate hori,alboan inor txahala egiten ikusi gabe, alboko etxeko lorontzia lapurtzen, dendako eskaparateko babesari desafioka, parkeko loreak "piz-erreka" batez nola ondatzen dituzten ikusi eta gainera deus ezin erran ahal izatea, mama goxoaren babesean edozein bait dago astokeri bidez, edo astokeririk gabe bere burua defenditzeko prest.

Akabo ortzirala iritsi eta aste osoko nekearekin ohera joan hurrengo goiza argitu arteko lo "zopa" egon ahal izatea.Kalean bulla, ohiuak, eskandalua,...

Akabo munipen atsedena, orain non sartu eztakitela ibiliko dira, pareko "asto borroka" gelditu edo hortan uzteko erabakia hartu ezinean.

Akabo bakea, ortziral gauetik igandeko gauerdirarte, Iparraldekoak, Nafarrak, Bizkaitarrak, Arabarrak,...denak kupelen artera, urtean behin bada ere Sagardotegian egon garela erran ahal izateko. 

Akabo, heldu da TXOTX sasoia. iaz gauzak konpontzen saiatu ziren arren badirudi aurten ere "sagardozaleek" lehengo lepotik izanen dutela burua eta nire animorik sentikorrenak Astiartar eta Hernaniarrei! sagardo kupelak hustu ahala zuenak pazientziaz betetzen saiatu, hau ere nola hala pasako da ta!

TXOTX!!!!!ongi segi ta ongi pasa, pasatu gabe!

Erantzunak:

Bidaltzailea: nahia [Bisitaria] · http://www.nahiaetaezina.blogspot.com
bazkaria noiz?????

TXOTX!!! ui ui ui.........eta txotxeroa ere bai!!!

Nahia
Permalink-a mezu RSS 2008-01-14 @ 19:42
Bidaltzailea: maialen [Bisitaria] · http://desafinazioak.blogspot.com
sagardotegi bateko kamarera naiz ta beno... guk urte guztin eukitze deu irikita...

eztakizu zenbat zirko montatzeian...!!
Permalink-a mezu RSS 2008-01-19 @ 20:49
Bidaltzailea: Domaritik [Bisitaria]
Aupa Julen!

Donamaritik ere urtero joaten gera Sagardotegira bazkaltzera ta ondotik Hernanira bestara. Aurten problema izanen da BKZtako autobusak ezinko digula eraman.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-27 @ 17:40
Bidaltzailea: Izaskun [Bisitaria]
AH!

Ikusi ttut fotolog-eko Elgorriko iñautetako fotuk!

Patu beharra ziñun itxera joan antziñeko foto bat. Erran nautenez kontten ziñen.

Poliki ibili, iñautik hasi bertzerik ez direla egin.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-27 @ 17:45

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Julen

Julen Zelaietaren txokoa

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Julen Zelaieta Iriarte

julen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution