Akabo bai!
Akabo, asteburutan umeekin paseora lasai atera ahal izate hori,alboan inor txahala egiten ikusi gabe, alboko etxeko lorontzia lapurtzen, dendako eskaparateko babesari desafioka, parkeko loreak "piz-erreka" batez nola ondatzen dituzten ikusi eta gainera deus ezin erran ahal izatea, mama goxoaren babesean edozein bait dago astokeri bidez, edo astokeririk gabe bere burua defenditzeko prest.
Akabo ortzirala iritsi eta aste osoko nekearekin ohera joan hurrengo goiza argitu arteko lo "zopa" egon ahal izatea.Kalean bulla, ohiuak, eskandalua,...
Akabo munipen atsedena, orain non sartu eztakitela ibiliko dira, pareko "asto borroka" gelditu edo hortan uzteko erabakia hartu ezinean.
Akabo bakea, ortziral gauetik igandeko gauerdirarte, Iparraldekoak, Nafarrak, Bizkaitarrak, Arabarrak,...denak kupelen artera, urtean behin bada ere Sagardotegian egon garela erran ahal izateko.
Akabo, heldu da TXOTX sasoia. iaz gauzak konpontzen saiatu ziren arren badirudi aurten ere "sagardozaleek" lehengo lepotik izanen dutela burua eta nire animorik sentikorrenak Astiartar eta Hernaniarrei! sagardo kupelak hustu ahala zuenak pazientziaz betetzen saiatu, hau ere nola hala pasako da ta!
TXOTX!!!!!ongi segi ta ongi pasa, pasatu gabe!
“Urteberrion”! auniztan erraten da data hauetan, baina azken urte hasierak ikusi eta dudatan jartzen dut deustarako balio ote duen urte berri on bat opatzeak. Iazko hasiera makabroaren ondoren 1. urteurrenak ospatzen ari garen honetan bertze berri batek jarri du alertan zonaldea. Bi lesakar atxilotu zituzten errege egunean Igor eta Mattin. Atxilotu baten amatxik erran zuen bezala”: errege egunean ere ez gaituzte pakean uzten!”
Hasteko hori. Hurrengo eguneko berria: Igor zainketa berezietan ingresatu zuten. Gorka Lupiañezen testigantzaren berri genuenok ezin imajinatu zer egin izanen zioten. Amorrua, ezina, …eta horrez gain Mattinen berririk ez, hori ere imajinazioaren esku…tamalez gauz onik ezin pentsatu!
Eta bidenabar, pare batean ezik, bertze komunikabide gehienetan gezurra gezurren ondotik, egi bakarra izkutatu nahirik: Igor, bertze hainbertze euskal presoren gisan Torturatu zutela. Buruan duda mordoa: nork zigortzen ditu halako torturatzaile batzuk? Hori ez al da biolentzia? Eta biolentzia den gisan, hori ez al da delitua?nork sinets dezake haien bertsioa?, nola da posible atxilotzeko orduan oldartu, jaso zituenak jaso, etxearen miaketan zutik egoteko kapaz izan eta hurrengo egunean bat-batean zainketa berezietara eramateko moduan egotea? Nik ez, zuk seguraski ezta ere…baina badakigu nolakoa den justizia deitzen dioten hori.
Besarkada eta animo beroenak hemendik Igor eta Mattineri! Eta igandean xabier silbeirak lehen agurrean erran zuen bezala:
zuek ez etsi, eutsi
Mattin eta Igor!
Eta zuri irakurle, Ongi segi!
Julen Zelaietaren txokoa